Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2018ko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2729

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 11koa, Hezkuntzako sailburuordearena, musika-ikastegi pribatuentzako diru-laguntzak emateko deialdia ebazten duena. Deialdi hori Hezkuntzako sailburuaren 2017ko azaroaren 28ko Aginduaren bidez egin zen.

Aipatutako deialdirako ikastetxeek aurkeztu dituzten eskabideak aztertu ondoren, eta kontutan hartuz bertako hamaikagarren artikuluak ezartzen duela sailburuordetza honi dagokiola ebazpena ematea, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Esandako deialdia erabakitzea, laguntza-sailetan banatuta, zentro bakoitzari dagokion diru-kopurua esleituz, ebazpen honen I. eranskinean jakinarazten den bezala.

2. artikulua.– Ikastegiei emandako diru-laguntza bi ordainketatan gauzatuko da:

a) Lehenengo ordainketa, laguntzaren % 9,07koa, behin emandako diru-laguntza onartu eta hamar eguneko epean ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita.

b) Bigarren ordainketa, likidazioaren ondoriozko zenbatekoan, deialdia arautzen duen hamahirugarren artikuluan ezarritako baldintzen arabera emandako diru-laguntza justifikatu ondoren.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Prozedurari dagokionez ebazpen horretan arautu gabeko guztietarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea aplikatu beharko da.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen hau hezkuntza-komunitateko sektore guztiei jakinarazi beharko zaie zentroko informazio-guneetan erakutsiz.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, ebazpen hau Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 11.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala