Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2015eko urriaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4430

IRAGARKIA, administrazioarekiko 207/2015 auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun orori hau jakinarazten zaio: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, Inés Nogales Gómez andreak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du, zehazki, 207/2015 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa, 2015eko apirilaren 22ko Administrazio Kontseiluko Erabakiaren kontra, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, irailaren 9an, emandako 928/2014 eta 930/2014 Ebazpenen aurkako gorako errekurtsoak ezesten duenaren kontra. Izan ere, ebazpen horien bitartez, Administrari Laguntzailearen kategorian, txanda irekian, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratu zen eta langile estatutario finkoen izendapena argitaratu zen (2011ko EPE).

(Ikus .PDF)

Ondorioz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 1a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala