Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2015eko urriaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4427

EDIKTUA, banantze bati buruz bideratutako 513/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: banantze-auzia (513/2014).

Alderdi demandatzailea: Osato Roseline Emwinghama.

Alderdi demandatua: Marcus Ajibola.

Gaia: adostasunik gabeko banantzea.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

508/2015 epaia eman da adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 513/2014 prozeduran, banantze-auzian. Osato Roseline Emwinghama demandatzailearen eta Marcus Ajibola demandatuaren artean bideratu da prozedura hori, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian.

Marcus Ajibola demandatuaren egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala