Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2015eko urriaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4426

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 559/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala - Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gaineko auzia (559/2015).

Demandatzailea: Fatima Jazmin Ferreira Nuñez.

Abokatua: Maria Angeles Alonso Diego.

Prokuradorea: Maria Blanca Bajo Palacio.

Demandatua: Roberto Latic Permision.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2015-09-18n, eta honako hauek dira xedapenak:

464/2015 epaia, seme-alabentzako neurrien gaineko auziaren 559/2015 prozeduran emana, 2015eko irailaren 18an. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Fatima Jazmin Ferreira Nuñez –Bajo andrea prokuradore duela–, eta, bestetik, demandatu gisa, Latic Permision jauna (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe). Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Roberto Latic Permision demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, bien común