Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2015eko apirilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
1696

IRAGARKIA, Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoarena, «proTRANS» Hornitzaileen Sailkapen Sisteman parte hartzeari buruzkoa.

1.– Erakunde kontratatzailea: Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa, Atxuri 6 kalea, 48006 Bilbao. Posta elektronikoa: contratacion@euskotren.es, telefonoa 94 401 99 00 eta faxa: 94 401 99 16.

2.– Sailkapen-sistemaren helburua: iragarki honek jasotzen dituen obren, produktuen eta zerbitzuen taldeetan hainbat kategoria batzen dira eta, kategoria horietarako, Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoak enpresa hornitzaileen erregistroaren proTRANS datu-basea erabiliko du. Hori guztia uraren, energiaren, garraioen eta posta zerbitzuen sektoreetan kontratazio-prozeduren koordinazioari buruzko 31/2007 Legea aplikatzeko ondorioetarako, eta, hala badagokio, lege horren atalasearen azpitik dagoen kontratazioan ere aplikatzeko. Ondorio bietarako, iragarki honek lizitazio-deialdiaren balioa dauka.

Produktuak eta zerbitzuak, taldeen deskribapena:

1) Obrak eta instalazioak.

2) Produktu orokorrak.

3) Tren-sektoreko produktuak.

4) Autobus bidezko garraio-sektoreko produktuak.

7) Zerbitzu orokorrak.

8) Tren-sektoreko zerbitzu espezifikoak.

9) Autobus bidezko garraio-sektoreko zerbitzu espezifikoak.

Aurreko talde bakoitzaren barruan dauden produktu eta zerbitzuen kategoria guztiak ezagutzeko, 5. puntuan adierazita dagoen helbidean produktuen eta zerbitzuen kodea eska dezakezu; hor, kategoria bakoitzeko azpitaldeak daude.

Ondoren, CPV kode baliokideak ageri dira (kontratu publikoen hiztegi komuna):

09000000, 14000000, 18000000, 22000000, 24000000, 30000000, 31000000, 32000000, 34000000, 38000000, 39000000, 41000000, 42000000, 44000000, 45000000, 48000000, 50000000, 51000000, 60000000, 64000000, 66000000, 71000000, 72000000, 73000000, 79000000, 80000000, 85000000, 90000000.

3.– Enpresa operatzaileek bete beharko dituzten baldintzak, sistemarekin bat etorriz: Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Unipertsonalak, ondorengo enpresekin batera «Empresa Municipal de transportes de Madrid, S.A.», «Euskal Trenbide Sarea, S.A.», «Ferrocarriles de la Generalitat de Catalunya, S.A.», «Ferrocarrils de la Generalitat Valenciana, S.A.», «Ferrocarril de Sóller, S.A.»,«Metro Bilbao, S.A.», «Metro de Madrid, S.A.», «Metro de Málaga, S.A.», «Metropolitano de Tenerife, S.A.», «Transports Metropolitans de Barcelona (TMB, Ferrocarril Metropolità de Barcelona, S.A., eta Transports de Barcelona, S.A.)» eta «Transportes Urbanos de Sevilla, S.A.M.», Hornitzaileen Erregistro Sistema Komun batean parte hartzen du. Sistema horren izena «proTRANS» da.

Enpresa hornitzaileen erregistroa egiteko, funtsezko ezaugarriak hartzen dira kontuan, eta batez ere, hala eskatzen duten produktu edo zerbitzuen kategoriekin lotuta dauden elementu pertsonalen, materialen, ekonomikoen eta teknikoen arabera egingo da. Enpresak galdetegi bat bete eta eskatzen zaion dokumentazioa igorri beharko du, bai eta sinatutako adierazpena ere.

Galdetegian honako gai hauek aztertzen dira: konpainiari buruzko informazio orokorra eta Merkataritza Erregistroan edo baliokidean dauden datuak, harremanetarako pertsona, langile kopurua, enpresaren biltegiak eta produkzio zentroak, elkartutako konpainiak, azken bi urteetako kontabilitate- eta finantza-datuak, bankua edo bankuak, auditorea, lanbide-arriskuen asegurua, Kalitatea Ziurtatzeko sistemei buruzko informazioa, Ingurumenaren Kudeaketa eta Laneko Arriskuen Prebentzioa, obra bakoitzerako informazio zehaztua, aukeratutako produktu edo zerbitzua (erreferentziak barne).

ProTRANSerako sarrera beti dago zabalik interesa duen edozein enpresa hornitzailerentzat.

4.– Sailkapen sistemaren iraupen aldia: iraupen zehaztugabea.

Sailkapen sistemaren berrikuntza: bai. Baldintzak betetzen diren balioztatzeko beharrezko izapideak: Sailkapen Sistemaren balio-aldia eta Berritzeko Izapideak. Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Unipertsonalak erabilitako sailkapen-sistema propioak iraupen mugagabea dauka, bai eta sistema horrek erabilitako Hornitzaileen Erregistroak ere (proTRANS).

ProTRANS-en erregistratutako enpresa hornitzaileek urtero berritu beharko dute aipaturiko erregistroko inskripzioa, eskatutako informazioa eguneratuz, eta, horretarako, 5. puntuan adierazitako harremanetarako helbidera zuzendu daitezke.

Iragarki honek kontratazio prozedura negoziatuetarako edo mugatuetarako lizitazio-deialdirako balio du. Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Unipertsonal Sozietate Publikoak proTRANS izeneko Enpresa Hornitzaileen Erregistroa 2. puntuan aipatzen diren obren, hornikuntzen eta zerbitzuen taldeetan sartuta dauden kategorietarako sailkapen-sistema propio bezala erabiliko du.

5.– Sailkapen sistemari buruzko informazioa: informazioa hemen lor daiteke: Achilles South Europe, S.L. Unipertsonala, Madrilgo General Ramírez 8-10, 1. solairua. Harremanetarako pertsona: Erregistro Saila, E-28020 Madril, telefonoa: 91 426 49 35. Posta elektronikoa: spain@achilles.com, faxa 91 426 49 11. Interneteko helbidea (URL): http://www.achilles.com

6.– Errekurtso-prozedurak: errekurtso-prozeduretarako, helbide honetara jo: Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Unipertsonalaren Kontratazio Organoa, Atxuri 6 kalea, 48006 Bilbao.

7.– Informazio gehigarria:

ProTRANS sistema lehen fase bat da, Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Sozietate Publiko Unipertsonalaren sailkapen-prozesuaren aurretik. Konpainiak sailkapen-fase gehigarriak ezar ditzake, eta, horretarako, irizpide gehigarriak zehaztu ditzake jarduera-sektore espezifikoetan.

Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Sozietate Publiko Unipertsonalak proTRANS-eko erregistroa enpresa hautagaiak aukeratzeko oinarritzat erabili ahal izango du, urriaren 30eko 31/2007 Legearen barruan dauden eskaintzak aurkezteko orduan, 2. puntuan aipatzen diren produktuen eta zerbitzuen artean dauden kategorietarako. Horrela denean, kontratazio-prozedura mugatuetan eta negoziatuetan eskaintzak aurkeztu ahal izateko, interesdunek, Baldintza Plegu Orokorretan eta Berezietan ezartzen diren baldintza zehatzak alde batera utzi gabe, proTRANS izeneko Enpresa Hornitzaileen Erregistro Sisteman erregistraturik egon beharko dute, dagozkien taldeetan edo azpitaldeetan. Halere, porTRANS Erregistroan inskribaturik egoteak ez du bermatzen enpresa hornitzailea eskaintzak aurkezteko gonbidapena jasoko duten enpresen artean egongo denik edo inskripzioak iraun bitartean kontraturen baten esleipenduna izango denik.

Ezarritako proTRANS Enpresa Hornitzaileen Erregistro Sisteman erregistratutako enpresak, eskaintzak aurkezterakoan, dagokion dokumentazio administraziotik salbuetsita egongo dira.

Betekizun hori eskatu ahal izango da, aipatutako taldeen edo azpitaldeen barruan egonik ere, kontratu mota bakoitzerako urriaren 30eko 31/2007 Legeak ezarritako zenbatekoa baino aurrekontu txikiagoa duten obrak, produktuak eta zerbitzuak esleitzeko.

Hala irizten dionean, Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Sozietate Publiko Unipertsonalak kontratu espezifikoen iragarkiak argitaratuko ditu aipatutako edozein kategoriatarako.

Bilbao, 2015eko apirilaren 7a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala