Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2015eko apirilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1673

AGINDUA, 2015eko apirilaren 1ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, zeinen bidez onartzen baitira familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren II., III. eta V. kapituluetan aurreikusitako familia-errenta estandarizatuaren atalaseak, laguntzen zenbatekoa eta portzentajea eta eskaerak egiteko eskabide normalizatuak.

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuak 8., 21. eta 40. artikuluetan ezartzen duenez –familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko dekretua aldatzen duen martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuaren bidez emandako idazkeran–, familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da seme-alabak, mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senideak zaintzeagatik eta seme-alaba adingabeen zaintzaileak kontratatzeagatik langileei emandako laguntzen zenbatekoa. Hori kalkulatzeko, aintzat hartuko dira familia-unitatearen osaera, familia-errentaren maila eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak ematen dien irispidearekin.

Halaber, eransten du familia-politiketan eskumena duen sailak onartuko dituela, haren sailburuaren agindu bidez, familia-errenta estandarizatuaren atalaseak eta dagozkien laguntzen zenbatekoak edo portzentajeak; edonola ere, eta, seme-alabak, mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeagatik langileei emandako laguntzei dagokienez, bermatuko da emakumeei eta gizonei pareko laguntza ekonomiko ematea.

Horiek horrela, gorago aipatutako laguntza ekonomikoko lerro guztiei familia-errenta estandarizatuaren sistema aplikatzeak, zehazki zenbateko laguntza dagokion zehazteko irizpide gisa, berarekin dakar onartzea aplikatzen zaizkien familia-errenta estandarizatuaren atalase ezberdinak eta horiei aplikatzen zaizkien zenbateko ekonomikoak, seme-alabak edo mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeagatik langileei emandako laguntzen kasuan, eta onartzea laguntza-portzentajeak, seme-alaba adingabeen zaintzaileak kontratatzeagatik langileei emandako laguntzei dagokienez.

Bestalde, ekainaren 29ko aipatu 177/2010 Dekretuaren 11.1, 24.1 eta 44.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera –martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuaren bidez aldatuak–, familia-politiketan eskumena duen sailburuaren agindu bidez onartutako eskabide normalizatuan aurkeztuko dira eskabideak.

Azaldutakoagatik,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da onartzea familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 8., 21. eta 40. artikuluetan aurreikusitako familia-errenta estandarizatuaren atalaseak, laguntzen zenbatekoa eta portzentajea, eta onartzea 11.1, 24.1 eta 44.1 artikuluetan aurreikusitako laguntzak eskatzeko eskabide normalizatuak (martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak emandako idazkeran).

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera gauzatutako jarduera diruz lagungarriei aplikatuko zaizkie familia-errenta estandarizatuaren atalaseak, laguntzen zenbatekoa eta portzentajea eta agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskatzeko eskabide normalizatuak.

3. artikulua.– Seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileentzako laguntzen zenbatekoak.

1.– Honako hau da seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileentzako laguntza ekonomikoa –betiere egutegiko 365 eguneko aldiari dagokionez eta dagokion sektore-eremuko lanaldi osoko kontratuari dagokionez–:

a) Seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzen duen langileari 3.500 euroko laguntza emango zaio, baldin eta, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 8.1 artikuluan xedatuaren arabera kalkulatuz (martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak emandako idazkeran), 20.000 euroko edo gutxiagoko familia-errenta estandarizatua badu.

b) Seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzen duen langileari 2.942 euroko laguntza emango zaio, baldin eta, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 8.1 artikuluan xedatuaren arabera kalkulatuz (martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak emandako idazkeran), 20.000 eurotik gorako familia-errenta estandarizatua badu.

c) Seme-alabak zaintzeko lanaldia murrizten duen langileari laguntza hauek emango zaizkio, baldin eta, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 8.1 artikuluan xedatuaren arabera kalkulatuz (martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak emandako idazkeran), 20.000 euroko edo gutxiagoko familia-errenta estandarizatua badu:

– Lanaldi-murrizketa % 45ekoa edo handiagoa bada: 2.800 euro.

– Lanaldi-murrizketa % 40koa edo handiagoa eta % 45etik beherakoa bada: 2.500 euro.

– Lanaldi-murrizketa % 33koa edo handiagoa eta % 40tik beherakoa bada: 2.200 euro.

d) Seme-alabak zaintzeko lanaldia murrizten duen langileari laguntza hauek emango zaizkio, baldin eta, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 8.1 artikuluan xedatuaren arabera kalkulatuz (martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak emandako idazkeran), 20.000 eurotik gorako familia-errenta estandarizatua badu:

– Lanaldi-murrizketa % 45ekoa edo handiagoa bada: 2.354 euro.

– Lanaldi-murrizketa % 40koa edo handiagoa eta % 45etik beherakoa bada: 2.140 euro.

– Lanaldi-murrizketa % 33koa edo handiagoa eta % 40tik beherakoa bada: 1.819 euro.

2.– Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak lanaldi partzialeko kontratua badu edo diruz laguntzeko moduko jarduna egutegiko 365 egun baino gutxiagoko aldietan gauzatu badu, laguntzen zenbatekoa proportzionalki kalkulatuko da.

4. artikulua.– Mendekotasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileentzako laguntzen zenbatekoa.

1.– Honako hau da mendekotasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileentzako laguntza ekonomikoa –betiere, egutegiko 365 eguneko aldiari dagokionez eta dagokion sektore-eremuko lanaldi osoko kontratuari dagokionez–:

a) Mendekotasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartzen duen langileari 3.500 euroko laguntza emango zaio, baldin eta, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 21.1 artikuluan xedatuaren arabera kalkulatuz (martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak emandako idazkeran), 20.000 euroko edo gutxiagoko familia-errenta estandarizatua badu.

b) Mendekotasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartzen duen langileari 2.942 euroko laguntza emango zaio, baldin eta, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 21.1 artikuluan xedatuaren arabera kalkulatuz (martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak emandako idazkeran), 20.000 eurotik gorako familia-errenta estandarizatua badu.

c) Mendekotasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko lanaldi-murrizketa hartzen duen langileari laguntza hauek emango zaizkio, baldin eta, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 21.1 artikuluan xedatuaren arabera kalkulatuz (martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak emandako idazkeran), 20.000 euroko edo gutxiagoko familia-errenta estandarizatua badu:

– Lanaldi-murrizketa % 45ekoa edo handiagoa bada: 2.800 euro.

– Lanaldi-murrizketa % 40koa edo handiagoa eta % 45etik beherakoa bada: 2.500 euro.

– Lanaldi-murrizketa % 33koa edo handiagoa eta % 40tik beherakoa bada: 2.200 euro.

d) Mendekotasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko lanaldi-murrizketa hartzen duen langileari laguntza hauek emango zaizkio, baldin eta, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 21.1 artikuluan xedatuaren arabera kalkulatuz (martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak emandako idazkeran), 20.000 eurotik gorako familia-errenta estandarizatua badu:

– Lanaldi-murrizketa % 45ekoa edo handiagoa bada: 2.354 euro.

– Lanaldi-murrizketa % 40koa edo handiagoa eta % 45etik beherakoa bada: 2.140 euro.

– Lanaldi-murrizketa % 33koa edo handiagoa eta % 40tik beherakoa bada: 1.819 euro.

2.– Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak lanaldi partzialeko kontratua badu edo diruz laguntzeko moduko jarduna egutegiko 365 egun baino gutxiagoko aldietan gauzatu badu, laguntzen zenbatekoa proportzionalki kalkulatuko da.

5. artikulua.– Osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileentzako laguntzen zenbatekoa.

1.– Honako hau da osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileentzako laguntza ekonomikoa –betiere dagokion sektore-eremuko lanaldi osoko kontratuari dagokionez–:

a) Oso osasun-egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartzen duen langileari 863 euroko laguntza emango zaio, 90 egun naturali dagokiena, baldin eta, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 21.1 artikuluan xedatuaren arabera kalkulatuz (martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak emandako idazkeran), 20.000 euroko edo gutxiagoko familia-errenta estandarizatua badu.

b) Mendekotasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartzen duen langileari 725 euroko laguntza emango zaio, 90 egun naturali dagokiena, baldin eta, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 21.1 artikuluan xedatuaren arabera kalkulatuz (martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak emandako idazkeran), 20.000 eurotik gorako familia-errenta estandarizatua badu.

c) Oso osasun-egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko lanaldi-murrizketa hartzen duen langileari laguntza hauek emango zaizkio, 180 egun naturali dagozkienak, baldin eta, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 21.1 artikuluan xedatuaren arabera kalkulatuz (martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak emandako idazkeran), 20.000 euroko edo gutxiagoko familia-errenta estandarizatua badu:

– Lanaldi-murrizketa % 45ekoa edo handiagoa bada: 1.380 euro.

– Lanaldi-murrizketa % 40koa edo handiagoa eta % 45etik beherakoa bada: 1.232 euro.

– Lanaldi-murrizketa % 33koa edo handiagoa eta % 40tik beherakoa bada: 1.085 euro.

d) Oso osasun-egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko lanaldi-murrizketa hartzen duen langileari laguntza hauek emango zaizkio, 180 egun naturali dagozkienak, baldin eta, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 21.1 artikuluan xedatuaren arabera kalkulatuz (martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak emandako idazkeran), 20.000 eurotik gorako familia-errenta estandarizatua badu:

– Lanaldi-murrizketa % 45ekoa edo handiagoa bada: 1.161 euro.

– Lanaldi-murrizketa % 40koa edo handiagoa eta % 45etik beherakoa bada: 1.055 euro.

– Lanaldi-murrizketa % 33koa edo handiagoa eta % 40tik beherakoa bada: 897 euro.

2.– Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak lanaldi partzialeko kontratua badu edo diruz laguntzeko moduko jarduna egutegiko 365 egun baino gutxiagoko aldietan gauzatu badu, laguntzen zenbatekoa proportzionalki kalkulatuko da.

6. artikulua.– Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeagatik emandako laguntzen zenbatekoa.

Enplegu-emaileak Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziaren kotizazioari legez egin beharreko ekarpenaren % 100 lagunduko da diruz, baldin eta, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 40.3 artikuluan xedatutako arauen arabera kalkulatuz (martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuaren bidez emandako idazkeran), 20.000 euroko edo gutxiagoko familia-errenta estandarizatua badu.

Enplegu-emaileak Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziaren kotizazioari legez egin beharreko ekarpenaren % 75 lagunduko da diruz, baldin eta, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 40.3 artikuluan xedatutako arauen arabera kalkulatuz (martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuaren bidez emandako idazkeran), 20.000 eurotik gorako familia-errenta estandarizatua badu.

7. artikulua.– Laguntza-eskaerak.

Laguntzak eskatzeko eskabide normalizatuak onartzen dira; honako hauek dira, eta agindu honi erantsi zaizkio:

a) Eskabide normalizatuan egingo dira seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileen hasierako laguntza-eskaerak. Hemen: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-contpfc/eu/contenidos/ayuda_subvencion/conciliacion_menores_2014/eu_concilia/conciliacion_hijos_menores.html

Eskabide normalizatuan egingo dira seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileentzako laguntzaren jarraipen-eskaerak. Hemen: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-contpfc/eu/contenidos/ayuda_subvencion/conciliacion_menores_2014/eu_concilia/conciliacion_hijos_menores.html

b) Eskabide normalizatuan egingo dira mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileen hasierako laguntza-eskaerak. Hemen: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-contpfc/eu/contenidos/ayuda_subvencion/conciliacion_familiares_2014/eu_concilia/conciliacion_familiares_2010.html

Eskabide normalizatuan egingo dira mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileentzako laguntzaren jarraipen-eskaerak. Hemen: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-contpfc/eu/contenidos/ayuda_subvencion/conciliacion_familiares_2014/eu_concilia/conciliacion_familiares_2010.html

c) Eskabide normalizatuan gauzatuko dira seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeagatik egiten diren hasierako laguntza-eskaerak. Hemen: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-contpfc/eu/contenidos/ayuda_subvencion/conciliacion_cuidadores_2014/eu_concilia/conciliacion_cuidadores.html

Eskabide normalizatuan gauzatuko dira seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeagatik egiten diren laguntzen jarraipen-eskaerak. Hemen: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-contpfc/eu/contenidos/ayuda_subvencion/conciliacion_cuidadores_2014/eu_concilia/conciliacion_cuidadores.html

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geratzen da Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko ekainaren 30eko Agindua, zeinen bidez onartzen baitira familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan aurreikusitako laguntzen zenbatekoak eta eskabide normalizatuak.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Garapena eta betearazpena.

Gizarte Politiketako sailburuordeari aginpidea ematen zaio agindu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak hartzeko.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Errekurtsoak.

Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Aginduaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 1a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala