Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2013ko uztailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3459

EDIKTUA, kontratuen gainean bideratu den 1269/12 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1269/12 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Ramon Gacho Gutierrez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Nuria Barreiro Mendo.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatu judizioan dekretua eman da 2013ko martxoaren 15ean. Hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat ematen da Ramon Gacho Gutierrez jaunak Nuria Barreiro Mendo andrearen aurka abiarazitako prozesu monitorioa, 2.989 euro erreklamatzekoa.

2.– Helaraz bekio Ramon Gacho Gutierrez jaunari, hala behar bada, betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela eskatutako zenbatekoa 2000 euro baino gehiagokoa bada.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (kontuaren zenbakia: 0030 0011 0000 01 1269 12). Eta ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agindu eta sinatzen dut.

Nuria Barreiro Mendo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, berrikusteko errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala