Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2013ko uztailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3457

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 840/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko 840/12 dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Concepción Cabanillas Cárdenas.

Alderdi demandatua: Francisco Javier Rodriguez Arauzo.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da; hona hemen testua hitzez hitz:

282/13 EPAIA

Erregearen izenean.

Bilbao, 2013ko ekainaren 13a.

Nik, M.ª Eugenia Matía Ortiz, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratu naizen aldetik, ikusi ditut dibortzioari buruzko 840/12 hitzezko judizioko jarduketa hauek. Auto horiek epaitegi honetan izapidetu dira, Concepción Cabanillas Cárdenas andreak eskatuta –Marta Arruza epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta Ana Mateos letraduak lagunduta–, auzi-ihesean den Francisco Javier Rodríguez Arauzo jaunaren aurka.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Marta Arruza epaitegietako prokuradoreak Concepción Cabanillas Cárdenas andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Hortaz, Francisco Javier Rodríguez Arauzo eta Concepción Cabanillas Cárdenas jaun-andreek osatutako ezkontzaren legezko deuseztapena agintzen dut, dibortzioa dela-eta.

Basauriko Erronkari Ibara kaleko 6. zenbakiko 6. N-en kokaturiko familia-etxearen eta bertako gauzen erabilera Concepción Cabanillas Cárdenas andreari esleitzen zaio, harik eta ezkontzako erregimen ekonomikoa likidatu arte.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kosturik berariaz.

Eman ebazpen honen berri alderdiei.

Epaia hau irmoa denean jakinarazi bekio ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari, dagokion idazpena egin dadin.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4710. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko ekainaren hamahiruan.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko ekainaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala