Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko martxoaren 6koa, Ingurumenaren Plangintzaren zuzendariarena; honen bidez, jendaurrean jartzen da lurzoruaren kutsadura saihestu eta zuzentzeko lege-aurreproiektua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 64
- Hurrenkera-zk.: 1497
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/03/06
- Argitaratze-data: 2012/03/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko otsailaren 13ko Aginduaren bitartez, lurzoruaren kutsadura saihestu eta zuzentzeko lege-aurreproiektuari behin-behineko onarpena eman zitzaion.
Herritarren eskubideei eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, hala baitago ezarrita Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.
Zentzu horretan, lege-aurreproiektuaren izapideei hasiera eman zien aginduaren arabera, jendaurrean jarriko zen aurreproiektua, erregulazioan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta parte-hartze handiena izatea ziurtatzeko.
Aurreko guztiagatik, honako hau
Lehenengoa. Lurzoruaren kutsadura saihestu eta zuzentzeko lege berriaren aurreproiektua jendaurrean jartzea hogei lanegunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bigarrena. Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko helburuarekin, legearen aurreproiektua Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (hhtps://euskadi.net) egongo da eskuragarri.
Aipatutako epean, edonork iradokizunak eta alegazioak aurkeztu ahal izango ditu, Zuzenean Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan, edo honako helbide honetara bidali:
Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritza.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila.
Eusko Jaurlaritza.
Donostia kalea 1.
01010 Vitoria-Gasteiz.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 6a.
Ingurumenaren Plangintzaren zuzendaria,
FRANCISCO OLARREAGA TELLECHEA.