Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak - Aurrez Aurreko Kanala

 

  • Pertsona fisiko eskatzaileari buruzko dokumentazioa

  • Ordainketa gauzatzeko dokumentazioa

  • Jarraitzeko eskabideetarako dokumentazioa

  •  


     

    Pertsona fisiko eskatzaileari buruzko dokumentazioa

    Nortasun-datuak

    Nortasun-datuak paperean edo euskarri elektronikoan aurkeztu ahal izango dira:

    • Paperean:
      Nortasun-agiri nazionalaren edo bizileku-txartelaren fotokopia.
    • Euskarri elektronikoan:
      Nortasun-agiri nazionalaren edo bizileku-txartelaren kopia eskaneatua (pdf).

    Seme-alaben arteko harremanaren egiaztapena

    Eskatzailearen eta seme edo alabaren —betiere seme edo alaba hori zaintzeko eskatu da lanaldi-murrizketa edo eszedentzia— arteko seme-alabatasuneko harremana egiaztatzeko datuak paperean edo euskarri elektronikoan aurkez daitezke:

    • Paperean:
      Seme-alaba –hori zaintzeko eskatu da lanaldi-murrizketa edo eszedentzia– azaltzen den Familia Liburuaren, jaiotza-ziurtagiriaren edo baliokideen fotokopia.
    • Euskarri elektronikoan:
      Seme-alaba –hori zaintzeko eskatu da lanaldi-murrizketa edo eszedentzia– azaltzen den Familia Liburuaren, jaiotza-ziurtagiriaren edo baliokideen kopia eskaneatua (pdf).

    Adopzioaren, harreraren edo tutoretzaren egiaztapena

    Adopzioa, harrera eta/edo tutoretza egiaztatzeko datuak papereko euskarrian edo euskarri elektronikoan aurkeztu ahal izango dira:

    • Paperean:
      Ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren fotokopia
    • Euskarri elektronikoan:
      Ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren kopia eskaneatua (pdf).

    Eskatzailearen ezkontza-deuseztapena, banantze judiziala edo dibortzioa

    Eskatzailearen ezkontza-deuseztapena, banantze judiziala edo dibortzioa egiaztatzeko datuak papereko euskarrian edo euskarri elektronikoan aurkez daitezke:

    • Paperean:
      Semearen edo alabaren zaintza eta babesa (seme edo alaba hori zaintzeko eskatu da eszedentzia edo lanaldi-murrizketa) esleitzen dion ebazpen judizialaren fotokopia.
    • Euskarri elektronikoan:
      Semearen edo alabaren zaintza eta babesa (seme edo alaba hori zaintzeko eskatu da eszedentzia edo lanaldi-murrizketa) esleitzen dion ebazpen judizialaren kopia eskaneatua (pdf).

    Desgaitasun onartuaren egiaztapena

    Semeari edo alabari —betiere seme edo alaba hori zaintzeko murriztu bada lanaldia— % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna onartu bazaio, desgaitasuna egiaztatzeko datuak paperean edo euskarri elektronikoan aurkez daitezke:

    • Paperean:
      Indarreko minusbaliotasun-maila aitortzen duen ziurtagiriaren fotokopia. Ziurtagiri hori organo eskudunak emango du.
    • Euskarri elektronikoan:
      Indarreko minusbaliotasun-maila aitortzen duen ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf). Ziurtagiri hori organo eskudunak emango du.

    Bizilekuari buruzko datuak

    Bizilekuari buruzko datuak paperean edo euskarri elektronikoan eman daitezke:

    • Paperean:
      Eskatzailearen eta etxebizitzan bizi diren pertsona guztien erroldatze-txartela, udalak edo dagokion administrazioak emana. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko.
    • Euskarri elektronikoan:
      Eskatzailearen eta etxebizitzan bizi diren pertsona guztien erroldatze-txartelaren (udalak edo dagokion administrazioak emana) kopia eskaneatua (pdf). Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko. Bestalde, zure udalak zerbitzu elektroniko hau baldin badauka, zuzenean behera karga dezakezu dokumentu elektroniko gisa.

    Eszedentziaren edo lanaldi-murrizketaren egiaztapena

    Eszedentziari edo lanaldi-murrizketari buruzko datuak enpresaren ziurtagiri bidez egiaztatuko dira. Ziurtagiri horretan eszedentzia edo lanaldi-murrizketa nola gauzatu den azalduko da zehatz-mehatz:

    • Eskubide hori zenbat denboratan baliatu den.
    • Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hau hartu aurretik langileak egiten zuen lanaldia eta lanaldi osoarekiko zuen harremana, aplikatzen ari den hitzarmen kolektiboaren arabera.
    • Lanaldi-murrizketaren kasuan, murrizketa zein ehunekoren araberakoa den egin ohi zuen lanaldiarekin alderatuta.
    • Lanaldi-murrizketaren edo eszedentziaren ondorioz langilearen ordainsarian egiaz murrizketarik izan den adieraztea.

    Ziurtagiria paperean edo euskarri elektronikoan aurkeztu ahal izango da:

    • Paperean:
      Enpresaren ziurtagiriaren fotokopia.
    • Euskarri elektronikoan:
      Enpresaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf).

    Gizarte Segurantzako bajaren edo datu-aldaketaren egiaztapena

    Gizarte Segurantzan baja emanda dagoela egiaztatzeko datuak edo datuen aldaketa paperean edo euskarri elektronikoan aurkeztu ahal izango dira:

    1. Besteren konturako langileak edo Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen duten Kooperatiba Sozietateetako bazkide langileak edo lan-bazkideak.

    • Paperean:
      Eszedentzia-kasuan, Gizarte Segurantzan baja eman dela egiaztatzen duen ziurtagiria.
      Lanaldi-murrizketaren kasuan, Gizarte Segurantzan datuak aldatu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.
    • Euskarri elektronikoan:
      Eszedentzia-kasuan, Gizarte Segurantzan baja eman dela egiaztatzen duen Ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf).
      Lanaldi-murrizketaren kasuan, Gizarte Segurantzan datuak aldatu direla egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia eskaneatua.

    Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan   hainbat egiaztapen-zerbitzutara sartzeko aukera dago.

    2. Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen ez duten Kooperatiba Sozietateetako bazkide langileen edo lan-bazkideen kasuan, honako hau aurkeztu beharko da:

    • Paperean:
      Eszedentzietan, erakunde pribatuan edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenean baja hartu duela egiaztatzen duen ziurtagiria.
      Erakunde pribatuari edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenari egindako kotizazioan aldaketarik eragin ez duen lanaldi-murrizketaren kasuan, Kooperatiba Sozietateetako bazkide langile edo lan-bazkide izatearen ziurtagiria, kotizazio mota, eta lanaldi-murrizketaren ondorioz mota hori aldatu ez izanaren ziurtagiria.
    • Euskarri elektronikoan:
      Eszedentzietan, erakunde pribatuan edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenean baja hartu duela egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf).
      Erakunde pribatuari edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenari egindako kotizazioan aldaketarik eragin ez duen lanaldi-murrizketaren kasuan, Kooperatiba Sozietateetako bazkide langile edo lan-bazkide izatearen ziurtagiria, kotizazio mota, eta lanaldi-murrizketaren ondorioz mota hori aldatu ez izanaren ziurtagiria.

    Ordainketa gauzatzeko dokumentazioa

    Administrazioak ordainketak egin ahal izateko, baldin eta aldeko ebazpena eman bada, nahitaezkoa da Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-baseetan ordainketak egiteko behar diren datuak erregistratzea, betiere Euskal Herriko Diruzaintzari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 20. artikuluan araututakoaren arabera.

    Eskaera-inprimakian banku-datuei buruzko datuak bete beharko dira eta honako hau adierazi:

     

    Hirugarrenen alta/aldaketa 

    Baimena ematen diot deialdi honen kudeatzaileari eskumeneko Administrazioan begiratzeko, egiaztatzeko edo frogatzeko bitarteko telematikoen bidez, edo hala badagokio, eskuragarri dauden bitartekoen bidez.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    • Paperean:
      Libretaren orriaren fotokopia, titularra eta laguntza edo diru-laguntza kobratu nahi den banku-erakundearen kontu-zenbakia (IBAN) azaltzen den orriarena, alegia.
    • Euskarri elektronikoan:
      Libretaren orriaren kopia eskaneatuta (pdf), titularra eta laguntza edo diru-laguntza kobratu nahi den banku-erakundearen kontu-zenbakia (IBAN) azaltzen den orriarena, alegia. Banku elektronikoa erabiltzen baduzu, datu horiek azaltzen diren web-orriaren inprimaketa pdf formatuan.

    Eskatzaileak ez badio baimenik ematen Administrazioari erregistratuta ote dagen egiaztatzeko eta datuak begiratzeko, eskatzaileak hirugarrenen alta-fitxa / aldaketa eta euskarri-dokumentazioa aurkeztu ahal izango ditu euskadi.net helbidean argitaratutako argibideei jarraiki.

    Jarraitzeko eskabideetarako dokumentazioa

    Diru-laguntzaren hasierako aldiaren jarraipena diren aldietarako eskaerak eskabide erraztuaren bidez egingo dira, eta honako hau baino ez zaie erantsi behar:

    • Eszedentziaren edo lanaldi-murrizketaren egiaztapena:
    • Aurretiaz egiaztatutako egoeran izandako edozein aldaketari buruzko dokumentazioa.

    Diru-laguntza jasotzeko moduko egoera bat eten bada eta berriro hasi bada, jarraitzeko inprimakia erabiliko da laguntza eskatzeko, honako hauek erantsita:

    • Eszedentziaren edo lanaldi-murrizketaren egiaztapena:
    • Gizarte Segurantzako bajaren edo datu-aldaketaren egiaztapena.
    • Bizilekuari buruzko datuak.
    • Aurretiaz egiaztatutako egoeran izandako edozein aldaketari buruzko dokumentazioa.
    Azken eguneratzea: 2011/06/10