Dokumentazioa eransteko Jarraibideak - Aurrez Aurreko Kanala

 

  • Pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileari buruzko agiriak

  • Orkainketak egiteko agiriak

  • Jarraitzeko eskabideetarako dokumentazioa

  •  


     

     

    Pertsona fisiko eskatzaileari buruzko dokumentazioa

    Nortasun-datuak

    Nortasun-datuak paperean edo euskarri elektronikoan aurkeztu ahal izango dira:

    • Paperean:
      Nortasun-agiri nazionalaren edo bizileku-txartelaren fotokopia.
    • Euskarri elektronikoan:
      Nortasun-agiri nazionalaren edo bizileku-txartelaren kopia eskaneatua (pdf).

    Seme-alaben arteko harremanaren egiaztapena

    Eskatzailearen eta seme edo alabaren —betiere seme edo alaba hori zaintzeko kontratatu bada etxeko langilea— arteko seme-alabatasuneko harremana egiaztatzeko datuak.

    • Paperean:
      Familia Liburuaren, jaiotza-ziurtagiriaren edo baliokideen fotokopia bidez egiaztatu ahal izango da.
    • Euskarri elektronikoan:
      Familia Liburuaren, jaiotza-ziurtagiriaren edo baliokideen kopia eskaneatu (pdf) bidez egiaztatu ahal izango da.

    Adopzioaren, harreraren edo tutoretzaren egiaztapena

    Adopzioa, harrera eta/edo tutoretza egiaztatzeko datuak paperean edo euskarri elektronikoan aurkeztu ahal izango dira:

    • Paperean:
      Ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren fotokopia
    • Euskarri elektronikoan:
      Ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren kopia eskaneatua (pdf).

    Eskatzailearen ezkontza-deuseztapena, banantze judiziala edo dibortzioa

    Eskatzailearen ezkontza-deuseztapena, banantze judiziala edo dibortzioa egiaztatzeko datuak paperean edo euskarri elektronikoan aurkeztu ahal izango dira:

    • Paperean:
      Semearen edo alabaren zaintza eta babesa (seme edo alaba hori zaintzeko kontratatu da etxeko langilea) esleitzen dion ebazpen judizialaren fotokopia.
    • Euskarri elektronikoan:
      Semearen edo alabaren zaintza eta babesa (seme edo alaba hori zaintzeko kontratatu da etxeko langilea) esleitzen dion ebazpen judizialaren kopia eskaneatua (pdf).

    Familia-unitatea osatzen duen semeren edo alabaren baten desgaitasun onartuaren egiaztapena

    Familia-unitatea osatzen duen semeren edo alabaren batek % 33ko edo goragoko desgaitasuna onartuta badauka, zirkunstantzia hori egiaztatu egin beharko da, paperean edo euskarri elektronikoan

    • Paperean:
      Desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiriaren fotokopia. Ziurtagiri hori organo eskudunak emango du.
    • Euskarri elektronikoan:
      Desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia eskaneatua. Ziurtagiri hori organo eskudunak emango du.

    Familia-unitatea osatzen duen aitaren edo amaren ezintasun absolutuaren egiaztapena

    Familia-unitatea osatzen duen aitari edo amari lanerako ezintasun absolutua onartu badiote, zirkunstantzia hori egiaztatu egin beharko da, paperean edo euskarri digitalean.

    Paperean:
    Lanerako ezintasun absolutua egiaztatzen duen ziurtagiriaren fotokopia. Ziurtagiri hori organo eskudunak emango du.
    Euskarri elektronikoan:
    Ezintasun absolutua egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf). Ziurtagiri hori organo eskudunak emango du.

    Bizilekuari buruzko datuak

    • Paperean:
      Pertsona fisiko eskatzailearen eta bizilekuan bizi diren pertsona guztien erroldatze-txartela, udalak edo dagokion administrazioak emana, baita udalerrian erroldatutako data ere. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko.
    • Euskarri elektronikoan:
      Pertsona fisiko eskatzailearen eta etxebizitzan bizi diren pertsona guztien erroldatze-txartelaren kopia eskaneatua (pdf), udalak edo dagokion administrazioak emana, baita udalerrian erroldatutako data ere. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko. Bestalde, zure udalak zerbitzu elektroniko hau baldin badauka, zuzenean behera karga dezakezu dokumentu elektroniko gisa.
      • Azalpena:
        Eskatzailea 39 1.b) artikuluaren bigarren paragrafoan aipatutako salbuespenean sartzen bada, egungo erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko du, bizilekuan bizi diren pertsona guztien zerrenda barne. Hori ez ezik, salbuespen horren aukera egiaztatuko duen erroldatze-ziurtagiria ere aurkeztuko du.

    Errenta-mailaren egiaztapena

    Eskatzaileak Administrazioari baimena ematen badio familia-unitatea osatzen duen aitaren edo amaren errenta-maila egiaztatzeko datuak Foru Ogasunetan begiratzeko edo egiaztatzeko , ez da dokumenturik aurkeztu beharko.

    Familia-unitatea osatzen duen aitaren edo amaren errenta-mailari buruzko informazioa bide telematikoa erabiliz lortzerik ez badago, honako hauek aurkeztu beharko dira:

         1.– Administrazioak egindako ordainketaren kopia. Ordainketa hori familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) deklarazioari (baterakoa edo bakoitzarena) dagokiona da eta laguntza eskatzen ari den urtearen aurreko bi urteei buruzko zergaldiari dagokio.

          2.- Ezkontza deuseztatzearen, banantze judizialaren edo dibortzioen kasuetan, kontratatutako zaintzaileak zainduko duen semearen edo alabaren zaintza eta babesa esleitu zaion aitaren edo amaren errenta-aitorpenari dagokionez Administrazioak egindako likidazioaren kopia aurkeztu beharko da.

          3.- Salbuetsita daudelako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpena egin ez dutenek salbuetsita daudela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute. Egiaztagiri hori dagokion Erakundeak eman beharko du.

    Familia-unitatea osatzen duen aitaren edo amaren lan-jardueraren egiaztapena

    1.-Besteren konturako langileak: Familia-unitatea osatzen duen aita edo ama besteren konturako langilea bada

    • Lan egiten duten erakunde publiko edo pribatuaren ziurtagiria, zein lanaldi egiten duen zehazten duena, jarduera garatzen duen sektoreko ohiko lanaldiarekin alderatuz. Ziurtagiri hori paperean edo euskarri elektronikoan aurkez daiteke:

    I. eranskina – Inprimaki normalizatu betegarria (pdf 265.62 Kb), laguntzaren eskatzaileak lan egiten duen enpresak bete beharrekoa. Behera kargatu inprimakia
    II. eranskina - Inprimaki normalizatu betegarria (pdf 265.95 Kb formatua), laguntzaren eskatzailearen ezkontideak lan egiten duen enpresak bete beharrekoa. Behera kargatu inprimakia

     

    Ziurtagiria paperean edo euskarri elektronikoan aurkeztu ahal izango da:

    • Paperean:
      Enpresaren ziurtagiriaren fotokopia.
    • Euskarri elektronikoan:
      Enpresaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf).

    2.-Beren konturako langileak: Familia-unitatea osatzen duen aita edo ama bere konturako langilea bada

    • Bere jarduera egiaztatu beharko du Gizarte Segurantzako kotizazioari dagozkion azken ordainagiriak aurkeztuz. Ordainagiri horiek paperean edo euskarri elektronikoan aurkeztu ahal izango dira.
    • Paperean:
      Gizarte Segurantzako kotizazio-ordainagirien fotokopia.
    • Euskarri elektronikoan:
      Gizarte Segurantzako kotizazio-ordainagirien kopia eskaneatua (pdf).

    Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan   hainbat egiaztapen-zerbitzutara sartzeko aukera dago.

    Enplegatua Gizarte Segurantzan alta emanda dagoela eta kotizatzen duela egiaztatzea

    Gizarte Segurantzan alta emanda dagoela eta kotizatzen duela egiaztatzeko datuak paperean edo euskarri elektronikoan aurkeztu ahal izango dira:

    • Paperean:
      1. Seme-alabak zaintzeko kontratatutako etxeko langilearen Gizarte Segurantzako altaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzak emandakoa.
      2. Seme-alabak zaintzeko kontratatutako etxeko langilearen kotizazioa Gizarte Segurantzari ordaindu izanaren egiaztapena, eskatzen diren hilabeteei buruzkoa.
    • Euskarri elektronikoan:
      1. Seme-alabak zaintzeko kontratatutako etxeko langilearen Gizarte Segurantzako altaren ziurtagiriaren (Gizarte Segurantzak emandakoa) kopia eskaneatua (pdf).
      2. Seme-alabak zaintzeko kontratatutako etxeko langilearen kotizazioa Gizarte Segurantzari ordaindu izana egiaztatzen duen ziurtagiriaren (eskatutako hilabeteetan) kopia eskaneatuta (pdf).

    Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan   hainbat egiaztapen-zerbitzutara sartzeko aukera dago.

    Ordainketa gauzatzeko dokumentazioa

    Administrazioak ordainketak egin ahal izateko, baldin eta aldeko ebazpena eman bada, nahitaezkoa da Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-baseetan ordainketak egiteko behar diren datuak erregistratzea, betiere Euskal Herriko Diruzaintzari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 20. artikuluan araututakoaren arabera.

    Eskaera-inprimakian banku-datuei buruzko datuak bete beharko dira eta honako hau adierazi:

     

    Hirugarrenen alta/aldaketa

    Baimena ematen diot deialdi honen kudeatzaileari eskumeneko Administrazioan begiratzeko, egiaztatzeko edo frogatzeko bitarteko telematikoen bidez, edo hala badagokio, eskuragarri dauden bitartekoen bidez.

     

     

    Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    • Paperean:
      Libretaren orriaren fotokopia, titularra eta laguntza edo diru-laguntza kobratu nahi den banku-erakundearen kontu-zenbakia (IBAN) azaltzen den orriarena, alegia.
    • Euskarri elektronikoan:
      Libretaren orriaren kopia eskaneatuta (pdf), titularra eta laguntza edo diru-laguntza kobratu nahi den banku-erakundearen kontu-zenbakia (IBAN) azaltzen den orriarena, alegia. Banku elektronikoa erabiltzen baduzu, datu horiek azaltzen diren web-orriaren inprimaketa pdf formatuan.

    Eskatzaileak ez badio baimenik ematen Administrazioari erregistratuta ote dagen egiaztatzeko eta datuak begiratzeko, eskatzaileak hirugarrenen alta-fitxa / aldaketa eta euskarri-dokumentazioa aurkeztu ahal izango ditu euskadi.net helbidean argitaratutako argibideei jarraiki.

    Jarraitzeko eskabideetarako dokumentazioa

    Diru-laguntzaren hasierako aldiaren jarraipena diren aldietarako eskaerak eskabide erraztuaren bidez egingo dira, eta honako hau baino ez zaie erantsi behar:

    • Etxeko langilearen kotizazioa Gizarte Segurantzari ordaindu zaiola egiaztatzen duen ziurtagiria, eskatzen diren hilabeteena.
    • Aurretiaz egiaztatutako egoeran izandako edozein aldaketari buruzko dokumentazioa.

    Diru-laguntza jasotzeko moduko egoera bat eten bada eta berriro hasi bada, jarraitzeko inprimakia erabiliko da laguntza eskatzeko, honako hauek erantsita:

     

    • Etxeko langilearen kotizazioa Gizarte Segurantzari ordaindu zaiola egiaztatzen duen ziurtagiria, eskatzen diren hilabeteena.
    • Familia-unitatea osatzen duen aitaren edo amaren lan-jarduerari buruzko datuen egiaztapena.
    • Bizilekuari buruzko datuak.
    • Aurretiaz egiaztatutako egoeran izandako edozein aldaketari buruzko dokumentazioa.
    Azken eguneratzea: 2011/06/10