AGINDUA, 2011ko martxoaren 2koa, Kultura sailburuarena, BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren ebaluazio-prozesua arautu, eta 2011n kanpo-ebaluazioaren zerbitzua jaso nahi duten erakundeei izena emateko dei egiten diena.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Koordinaziorako Zuzendaritza


Xedea

BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren ebaluazio-prozesua arautzea da eta BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria 2011n eskuratzeko kanpo-ebaluazioaren zerbitzua eskatu nahi duten erakundeei dei egitea.

Nori Zuzendua

BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratzeko kanpo-ebaluazioaren zerbitzu hau eskatu ahal izango dute entitate publiko eta pribatuek, negozio-unitateek eta entitate handietako lan-zentroek, baldin eta beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badute.

Deialdi honetatik at geratzen dira Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria 2009an eta 2010ean eskuratua duten erakundeak.

Aurtengo ekitaldian 30 izango dira, gehienez ere, BIKAIN kanpo-ebaluazioaren zerbitzuaz baliatu ahal izango diren erakundeak. Hala ere, eskatzaileen kopuruaren arabera, muga hori gainditu ahal izango da, beti ere 40ra iritsi gabe.

Araudia

2011ko martxoaren 11ko EHAA.


Harremanak norekin

Koro Urkizu Miner: 945 01 95 22

Erantsi beharreko agiriak

a) Entitateari buruzko dokumentazioa:

a.1) Administrazio honetako Erregistroan dauden fundazioak, elkarteak edo kooperatibak badira, ofizioz konprobatuko du Koordinaziorako Zuzendaritzak.

Gainerako kasuetan honako agiri hauek: eratze-eskrituraren kopia, entitateko estatutuen kopia eta dagokion erregistro publikoan izen emanda dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia.

Erregistratzera beharturik ez dauden entitateen kasuan, sortzeko behar izan dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dituzte.

a.2) Entitate horren legezko ordezkariari dagokionez, bere NAren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

a.3) IFZren fotokopia.

a.4) Dagozkion zerga-ordainketetan egunean daudelako ziurtagiri originala edo kopia konpultsatua, lekuan lekuko Foru Aldundiak edo Ogasun Publikoak sinatua, eta gehienez eskabidea aurkeztu baino hiru hilabete lehenagokoa.

 b) Artikulu honetako a.1), a.2) eta a.3)agirien ordez, 1.B Eranskina (Dokumentazioaren ordezko aitorpena) aurkeztu ahal izango da, baldin eta agiriok administrazio honetan aurkeztu izan badira, indarrean jarraitzen badute eta aurkeztu zirenetik bost urte igaro ez badira.

c) Ebaluazio-guneari (edota negozio-unitateari nahiz lan-zentroari) eta harremanetarako izendatzen den solaskideari buruzko datuak (2. eranskina).

d) Euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketari dagokionez, garapen-mailari buruzko informazioa (3. eranskina).

e) Beharrezkotzat jotzen denetan, Koordinaziorako Zuzendaritzak entitate eskatzaileari behar beste informazio eta dokumentazio eskatu ahal izango dio, aurkeztutako eskaria egoki baloratzeko. Halaber, Koordinaziorako Zuzendaritzak eskumena izango du informazio osagarria eskuratzeko erakundeak euskara-planak egiteko dirulaguntzak jasotzearren Koordinaziorako Zuzendaritzari aurkeztutako euskara-plan eta gainerako agiri osagarrietatik.

 


Diru sariak

Ez dago.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Agindua argitaratzen den egunetik biharamunetik hasita, hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira eskabideak.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabide-orria eta agiriak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeari zuzenduko zaizkionak, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, bere 38.4. artikuluan aurre ikusitako tokietakoren batean aurkeztuko da.

a) Aurrez aurre egin nahi izanez gero, honako toki hauetakoren batean aurkeztuko dira:

- Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

- Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea, Gran Vía 85, 48011 Bilbo.

- Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea, Andia kalea 13, 20008 Donostia-San Sebastián.

- 72/2008 Dekretuak, apirilaren 29koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoak, zehaztutako edozeinetan (EHAA, 2008ko maiatzaren 30ekoa, 102 zk.).

b) Postaz egin nahi izanez gero, honako helbide honetara bidali beharko dira eskabide-orria eta agiriak: Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Koordinaziorako Zuzendaritza (BIKAIN Deialdia), Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Horrela egitekotan, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da posta-bulegoan, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin aurretik, data eta zigilua jar diezazkion eskabide-orriari berari(1.A. eranskina).

Konpultsak tokian tokiko Kulturako Lurralde Unitatean edo Kultura Sailaren egoitza nagusian egingo dira.

Tramiteen deskripzioa

HASIERA, INSTRUKZIOA ETA EBAZPENA.


Egitura Atal Ebazlea

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza.


Ebazteko epea

Izena emateko epea itxi eta handik 30 egun balioduneko epean ebazpenik jasoko ez balitz, administrazio-isiltasunak eskaeraren ukapena adierazten duela ulertuko da.

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

1.a eranskina

Bestelako Agiriak

1.b eranskina

2 eranskina

3 eranskina


Oharrak

Ez dago.

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

18/03/2011