Giza eskubideen René Cassin 2010 saria

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia eta Herri Administrazioa


Egitura atal kudeatzailea

Giza Eskubideen Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen helburua 2010ko "René Cassin" saria arautzea eta iragartzea da. Giza eskubideen alorrean irabazi-asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoek, publiko zein pribatuek, egin duten lana jendaurrean aitortzea eta nabarmentzea da sariaren xedea

Nori Zuzendua

Agindu honen bidez iragarritako saria honakoek jaso dezakete: beraien jarduera eta ibilbidearekin gure gizartean giza eskubideen baloreak sustatzen lagundu dutelako edo laguntzen dutelako nabarmentzen diren irabazi-asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko publiko nahiz pribatuek

Araudia

Agindua, 2010ko urriaren 19koa (pdf, 91 Kb), Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Giza eskubideen "René Cassin" saria deitzen eta arautzen duena.


Harremanak norekin

Laura Sagastizabal (945 01 90 89)

Erantsi beharreko agiriak

 

1. Edozein pertsona fisiko nahiz juridikok, publikok nahiz pribatuk, aurkez ditzake saria lortzeko hautagaiak.

2. Sarirako hautagaien izenekin batera, honako hauek bidali beharko dira:

o Sarirako proposatutako hautagaiaren ekarpena egiaztatzen duen dokumentazioa.

o Proposatutako hautagaiaren edo hautagaien aldeko abal edo atxikimenduak, hautagaiak aurkezten dituztenek halakorik aurkeztu nahi izanez gero.


Diru sariak

Saria ohorezko aipamen batek, aintzatespen publikoak eta 16.550 euroko diru-zenbatekoak osatuko dute.

Eskabideak Aurkezteko Epea

21/10/2010 - 20/11/2010


Eskabideak aurkezteko lekua

Hautagaien izenak, aurreko atalean adierazitako dokumentazioarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzara bidali beharko dira (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz), azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako bideetako baten bitartez, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean

Tramiteen deskripzioa
• Epaimahaia

1.– Saria zein pertsonak merezi duen erabakitzeko, kalifikaziorako epaimahaia eratuko da, eta bertan, giza eskubideekin zerikusia duten ospe handiko pertsona ezagunek hartuko dute parte.

2.– Epaimahaiaren osaera:

– Epaimahaiburua: Justizia eta Herri Administrazioko sailburua.

– Epaimahaikidea: Justiziako sailburuordea.

– Epaimahaikidea: Joseba Arregi Aranburu jauna, Teologia eta Soziologiako doktorea, Soziologiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean.

– Epaimahaikidea: Edmundo Rodríguez Achutegui jauna, Arabakoko Probintzia Auzitegiko magistratua.

– Epaimahaikidea: M.ª Concepción Escobar Hernández andrea, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Harremanetako    katedraduna.

– Epaimahaikidea: Silvia Escobar Moreno andrea, Giza Eskubideetarako Misio Bereziko enbaxadorea Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioan.

– Epaimahaikidea: Xabier Etxeberria Mauleón jauna, Etikako katedraduna Deustuko Unibertsitatean.

– Epaimahaikidea: José Angel Cuerda Montoya jauna, Zuzenbidean lizentziatua, Gasteizko alkate ohia eta bake-eta giza eskubide-  gaietakohainbat erakundetako kidea.

– Epaimahaikidea: Adela Asua Batarrita andrea, Zigor Zuzenbideko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.

– Epaimahaikidea: Gorka Landaburu Illarramendi jauna, kazetaria.

3.– Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Baliabideetako zuzendaria izango da epaimahaiko idazkaria. Hitz egiteko eskubidea izango du, baina botoa emateko eskubiderik ez.

4.– Erabakiak botoen gehiengo soilez hartuko dira eta, berdinketarik izanez gero, epaimahaiburuak hartu ahal izango du erabakia. Hartzen diren erabakien eta jarduera guztien akta egingo du idazkariak. Akta horretan sariaren epaitza oinarritzen duen irizpen arrazoitua ere jaso beharko da.

5.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 28. eta 29. artikuluetan adierazitako kasuetan epaimahaikideek ezingo dute epaimahaian parte hartu eta interesdunek epaimahaikideak errefusatu ahal izango dituzte.

• Saria emateko irizpideak

Sariduna proposatzeko, epaimahaiak irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

1. Proposatutako pertsonak edo pertsonek giza eskubideen alorreko jardueretan luzaroan parte hartu izana.

2. Giza eskubideen balioak garatzeko egindako lanaren berezko garrantzia.

3. Proposatutako pertsonak edo pertsonek egindako jarduerak edo ibilbideak euskal gizartean eta nazioartean daukan oihartzuna eta eragina.

• Ebazpena

1.– Deialdi honetan jasotako irizpideei kasu eginez epaimahaiaren uste eta jakinduria leialaren arabera hartutako erabakia justifikatzen duten arrazoiak adierazikoditu epaimahaiaren epaitzak eta, horrez gain, saritutako pertsonaren edo pertsonen ibilbidearen esanahiaz egiten duen balorazioa ere azalduko du. Salbuespen gisa, behar bezala justifikatutako gizarte-intereseko arrazoiak eta arrazoi humanitarioak daudenean, saria hautagaien artean ez dagoen pertsona bati edo gehiagori ematea erabaki ahal izango du epaimahaiak.

2.– Epaimahaiak, halaber, proposatutako pertsonak edo pertsonek saria jasotzea merezi ez dutela pentsatzen badu, saria eman gabe uztea erabaki dezake.

3.– Epaimahaiak saria emateko edo hutsik uzteko epaitza eman ondoren, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak «Rene Cassin» saria esleitzeko Agindua emango du. Bertan, agindua bera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila eta saridunari edo saridunei jakinarazi dakiela aginduko du.

• Aintzatespen publikoa

Aintzatespen publikoko ekitaldia Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak iragarriko du; saria emateko ekitaldi publikoa izango da.

 


Egitura Atal Ebazlea

Saria emateko epaitza epaimahai kalifikatzaileak egingo du. Epaitza apelaezina izango da, administrazio-bidea amaituko du eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren agindu batez. Horrez gain, saritutako pertsonari beren-beregi jakinaraziko zaio


Ebazteko epea

Epaimahaiaren proposamena ikusita, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak saria nori eman zaion adierazten duen ebazpena emango du. Ebazpen hori Giza Eskubideen 1948ko Deklarazio Unibertsalaren ospakizunekin bat eginez, interesdunari jakinaraziko zaio eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa


Formularioak

Ez dago holakorik 

 

Bestelako Agiriak

Ez dago holakorik


Oharrak

Ez dago holakorik

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

28/10/2010