Giza eskubideen René Cassin 2009 saria

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia eta Herri Administrazioa


Egitura atal kudeatzailea

Giza Eskubideen Zuzendaritza




Agindu honen helburua 2009ko "René Cassin" saria arautzea eta iragartzea da. Giza eskubideen alorrean irabazi-asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoek, publiko zein pribatuek, egin duten lana jendaurrean aitortzea eta nabarmentzea da sariaren xedea

Nori Zuzendua



Agindu honen bidez iragarritako saria honakoek jaso dezakete: beraien jarduera eta ibilbidearekin gure gizartean giza eskubideen baloreak sustatzen lagundu dutelako edo laguntzen dutelako nabarmentzen diren irabazi-asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko publiko nahiz pribatuek.

Araudia 

Agindua, 2009ko irailaren 16koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Giza eskubideen "René Cassin" saria deitzen eta arautzen duena.


Harremanak norekin



Laura Sagastizabal (945 01 90 89)

Erantsi beharreko agiriak 
  1. Edozein pertsona fisiko nahiz juridikok, publikok nahiz pribatuk, aurkez ditzake saria lortzeko hautagaiak.
  2. Sarirako hautagaien izenekin batera, honako hauek bidali beharko dira:
    • Sarirako proposatutako hautagaiaren ekarpena egiaztatzen duen dokumentazioa.
    • Proposatutako hautagaiaren edo hautagaien aldeko abal edo atxikimenduak, hautagaiak aurkezten dituztenek halakorik aurkeztu nahi izanez gero.

Dagokion tasa



Ez dago tasarik.

Eskabideak Aurkezteko Epea 

2009/10/01- 2009/10/31


Eskabideak aurkezteko lekua



Hautagaien izenak, aurreko atalean adierazitako dokumentazioarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzara bidali beharko dira (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz), azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako bideetako baten bitartez, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Tramiteen deskripzioa 
  • Epaimahaia
  1. Sariaren irabazlea edo irabazleak aukeratzeko, epaimahai bat eratuko da eta, bertan, giza eskubideekin zerikusia duten ospe handiko pertsona ezagunek hartuko dute parte; halaber, epaimahaia agindu baten bidez izendatuko da eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburua izango du epaimahaiburua. Epaimahaiaren osaera epaitzarekin batera argitaratuko da.
  2. Epaimahaiak trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumezko eta gizonezkoen ordezkaritza orekatua izango du. Lau kidetik gorako epaimahaietan sexu bakoitzak gutxienez % 40ko ordezkaritza izatea joko da orekatzat. Gainontzeko kasuetan, bi sexuak ordezkatuta daudenean lortuko da oreka.
  3. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Baliabideetako zuzendari andrea izango da epaimahaiko idazkaria, hitzarekin baina botorik gabe.
  4. Erabakiak botoen gehiengo soilez hartuko dira eta, berdinketarik izanez gero, epaimahaiburuak hartu ahal izango du erabakia. Idazkariak hartzen diren erabaki eta jarduera guztien akta egingo du. Akta horretan sariaren epaitza oinarritzen duen irizpen arrazoitua ere jaso beharko da.
  5. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 28. eta 29. artikuluetan jasotako kasuetan epaimahaikideek ezingo dute epaimahaian parte hartu eta interesdunek epaimahaikideak errefusatu ahal izango dituzte.
  • Saria emateko irizpideak
    Sariduna proposatzeko, epaimahaiak irizpide hauek hartuko ditu kontuan:
  1.  Proposatutako pertsonak edo pertsonek giza eskubideen alorreko jardueretan luzaroan parte hartu izana.
  2. Giza eskubideen balioak garatzeko egindako lanaren berezko garrantzia.
  3. Proposatutako pertsonak edo pertsonek egindako jarduerak edo ibilbideak euskal gizartean eta nazioartean daukan oihartzuna eta eragina.
  • Ebazpena
  1. Epaimahaiak saria emateko proposamen bat egingo du. Proposamen horretan adieraziko ditu deialdi honetan jasotako esleipen-irizpideei kasu eginez bere uste eta jakinduria leialaren arabera hartutako akordioa justifikatzen duten arrazoiak eta, horrez gain, saritutako pertsonaren edo taldearen ibilbidearen esanahiaz egiten duen balorazioa ere azalduko du. Salbuespen gisa eta gizarte eta giza intereseko arrazoi justifikatuengatik, saria hautagaien artean ez dauden pertsona edo taldeei emateko proposamena egin dezake epaimahaiak.
  2. Epaimahaiak, halaber, proposatutako pertsonak edo pertsonek saria jasotzea merezi ez dutela pentsatzen badu, saria eman gabe uztea proposatu dezake.
  3. Epaimahaiaren proposamena ikusita, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak saria nori eman zaion adierazten duen ebazpena emango du. Ebazpen hori Giza Eskubideen 1948ko Deklarazio Unibertsalaren ospakizunekin bat eginez, interesdunari jakinaraziko zaio eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
  • Aintzatespen publikoa
Aintzatespen publikoko ekitaldia Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak iragarriko du; saria emateko ekitaldi publikoa izango da.
 

Egitura Atal Ebazlea 

Saria emateko epaitza epaimahai kalifikatzaileak egingo du. Epaitza apelaezina izango da, administrazio-bidea amaituko du eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren agindu batez. Horrez gain, saritutako pertsonari beren-beregi jakinaraziko zaio.


Ebazteko epea



Epaimahaiaren proposamena ikusita, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak saria nori eman zaion adierazten duen ebazpena emango du. Ebazpen hori Giza Eskubideen 1948ko Deklarazio Unibertsalaren ospakizunekin bat eginez, interesdunari jakinaraziko zaio eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa


Formularioak



Ez dago holakorik

Bestelako Agiriak 

Ez dago holakorik


Oharrak



Ez dago holakorik

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

13/10/2009