Giza eskubideen saria Rene Cassin 2011

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia eta Herri Administrazioa


Egitura atal kudeatzailea

Giza Eskubideen Zuzendaritza


Xedea

Deialdi honen bidez publikoki goraipatu eta saritu nahi dira ibilbide pertsonal nahiz profesionalarekin giza eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoaren lekukotza ematen duten pertsonak eta taldeak.

Nori Zuzendua

Agindu honen bidez iragarritako saria honakoek jaso dezakete: beraien jarduera eta ibilbidearekin gure gizartean giza eskubideen balioak sustatzen lagundu dutelako edo laguntzen dutelako nabarmentzen diren irabazi-asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko publiko nahiz pribatuek

Araudia

AGINDUA, 2011ko apirilaren 14koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, giza eskubideen «Rene Cassin» saria deitzen eta arautzen duena.


Harremanak norekin

Marian Sanchez eta Laura Sagastizabal

Erantsi beharreko agiriak

a) Sarirako proposatutako hautagaiak giza eskubideei egindako ekarpena egiaztatzen duen dokumentazioa.

b) Hautagai izateko proposatua izan den pertsonak sariketa honetan parte hartzeko adostasuna ematen duela esanez egindako adierazpena.

c) Proposatutako hautagaiaren edo hautagaien aldeko abal edo atxikimenduak, hautagaiak aurkezten dituztenek halakorik aurkeztu nahi izanez gero.


Dagokion tasa

Ez da bidezkoa

Eskabideak Aurkezteko Epea

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean, hau da 2011ko uztailaren 12an


Eskabideak aurkezteko lekua

Hautagai-proposamenak, aurreko paragrafoan ezarritako agiriekin batera, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzara bidali behar dira (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz), agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan.

Tramiteen deskripzioa

Edozein pertsona fisiko nahiz juridikok, publikok nahiz pribatuk, aurkez ditzake saria lortzeko hautagaiak


Egitura Atal Ebazlea

Saria zein hautagaik merezi duen erabakitzeko, kalifikaziorako epaimahaia eratuko da, eta bertan, giza eskubideekin zerikusia duten ospe handiko pertsona ezagunek hartuko dute parte


Ebazteko epea

Bukatu egin da

AGINDUA, 2011ko urriaren 11koa, Justizia eta Herri Administrazioko saiburuarena, Giza Eskubideen «Rene Cassin» sariaren erabakia jakinarazten duena.

Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Ez dago formulariorik

Bestelako Agiriak

....


Oharrak

....

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

01/12/2011