Gure Artea sariak (2013)

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Sustatzeko Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea da arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sariak, haien hiru modalitateetan, arautzea eta horretarako deialdia egitea:

  • Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: lan eta ibilbide osoa aintzat hartuta, egindako lan sortzaileagatik eta kulturari eta arte garaikideei egindako ekarpenagatik nabarmendu den artista aitortzeko saria.
  • Sorkuntza-lana aitortzeko saria: azken urteak aintzat hartuta, bere jarduera artistikoagatik eta sortzaileagatik eta sorkuntza garaikideari egindako ekarpenagatik nabarmendu den artista edo artista-taldea aitortzeko saria.
  • Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Euskal Autonomia Erkidegoko arte plastiko eta ikusizkoen arloan egindako ekarpenagatik, alegia, kulturaren balio-katearen faseetan (ikerketa, prestakuntza, sorkuntza-ekoizpena, sustapena-hedapena eta banaketa) horiek sustatzeko jarduerak garatuz egindako lanagatik, nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, aitortzeko saria. Aintzakotzat hartu ahal izango da ibilbide osoa edo, bestela, azken urteotan egindako programa edo proiektu zehatzak.
Nori Zuzendua

Ibilbide artistikoa aitortzeko saria (a modalitatea) eta sorkuntza-lana aitortzeko saria (b modalitatea) jasotzeko hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoan jaio diren edo administrazio-egoitza duten pertsona fisiko guztiak izango dira, bai eta administrazio-egoitza hori hamar urtetik gora izan dutenak ere.

Araudia

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 16koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sariak arautu eta horietarako deialdia egiteko dena.


Harremanak norekin

-

Erantsi beharreko agiriak

Epaimahaiko kideek arrazoitutako proposamenen bidez aurkeztuko dituzte hautagaiak, zeintzuek laugarren artikuluko betekizunak konplitu behar baitituzte. Edonola ere, hautagaien beraien aldez aurretiko onespen dokumentatuta beharko da.


Diru sariak

  • Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: 25.000 euro gordin.
  • Sorkuntza-lana aitortzeko saria: 25.000 euro gordin.
  • Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria 15.000 euro gordin.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Hautagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa izango da Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Epe hori luzatu ahalko da Epaimahaia eratu arte, beti ere hautagaitzak aurkezteko epea amaitu baino beranduago egiten bada. Epaimahaiaren eratzea, Agindua argitaratzen denetik gehienez 4 hilabeteko epean egingo da.


Eskabideak aurkezteko lekua

Los integrantes del Jurado remitirán sus candidaturas a la Dirección de Promoción de la Cultura, c/Donostia-San Sebastián, 1 (01010) Vitoria-Gasteiz, por cualquiera de los modos previstos en el artículo 38.4 de la Ley de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común. Corresponderá a la Dirección de Promoción de la Cultura la revisión de la documentación relativa a las candidaturas presentadas.

Tramiteen deskripzioa

Epaimahaikideek beren hautagaitzak honako helbide honetara bidaliko dituzte, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez: Kultura Sustatzeko Zuzendaritzara, Donostia-San Sebastian kalea 1 (01010) Vitoria-Gasteiz. Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio aurkeztutako hautagaitzei buruzko dokumentazioa aztertzea.


Egitura Atal Ebazlea

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak


Ebazteko epea

Seis meses.

AGINDUA, 2013ko urriaren 28koa

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Ez dagokio


Formularioak

Sei hilabeteko

Bestelako Agiriak

-


Oharrak

-

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

09/12/2013