AGINDUA, 2010eko apirilaren 14koa, Kulturako sailburuarena, Euskadi literatura-sariak arautu eta horretarako dei egiten duena.

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura

Egitura atal kudeatzailea

Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

Xedea

Agindu honen xedea Euskadi literatura-sariak, haien zortzi modalitateetan, arautzea eta horretarako dei egitea da:

 a) Euskarazko literatura.

 b) Gaztelaniazko literatura.

 c) Euskarazko haur eta gazte literatura.

 d) Gaztelaniazko haur eta gazte literatura.

 e) Euskarazko literatura itzulpena.

 f) Literatura lanaren ilustrazioa.

 g) Euskarazko saiakera.

 h) Gaztelaniazko saiakera.

Sarien asmoa da bizirik dagoen egile batek aipatutako literatura generotan argitaratutako lan nabarmenena saritzea, kontu horietan adituak direnen arabera.

Nori Zuzendua

Edozein pertsona fisikok zein juridikok, bai publikoak bai pribatuak, aurkeztu ahal izango ditu sarirako hautagaiak, baita lanaren egileak berak ere. Edonola ere, hautagaiak aurkezteko baino lehen lanaren egilearen aldez aurretiko onespen dokumentatua beharko da

Araudia

EHAA 2010eko apirilaren 22koa

Harremanak norekin

Marta Merino: 945016937

Erantsi beharreko agiriak

Sarirako hautagai bakoitzarekin batera, I. eranskina  (word edo betetzeko ".pdf" moduan) osorik betea eta lan hautagaiaren sei ale aurkeztu beharko dira, lana paperean argitaratzen bada, edo edizio digitalerako esteka hala badagokio.

Lan hautagaiak eta aurreko atalean adierazitako dokumentazioa honako helbide honetara bidali behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritza; Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Dagokion tasa

Ez dago

Eskabideak Aurkezteko Epea

2010eko maiatzaren 31ra arte

Eskabideak aurkezteko lekua

Lan hautagaiak eta aurreko atalean adierazitako dokumentazioa honako helbide honetara bidali behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritza; Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Tramiteen deskripzioa

Hautagaien aurkezpena

Egitura Atal Ebazlea

Epaimahai bakoitzak modalitate bakoitzerako saria emateko proposamen arrazoitua egingo du. Erabakiak botoen gehiengoaren arabera emango dira eta, berdinketarik egonez gero, presidentearen botoak ebatziko du. Epaimahaiko idazkariak bertako jardun eta erabakien berri jasoko du aktan, baita epaia funtsatzen duen deliberamendu arrazoitua ere.

Kulturako sailburuak bidezko ebazpena emango du epaimahaiaren proposamena berretsiz, Euskadi Saria modalitate bakoitzean merezi duen lana izendatzeko. Ebazpen hori sei hilabeteko epean interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, agindu hau indarrean sartzen denetik kontatuta.

Ebazteko epea

EBAZPENA

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak

Administrazio Bidearen Bukaera

Ez dagokio

Errekurtsoak / Erreklamazioa

Ez dagokio

Formularioak

I. eranskina (word)

I. eranskina (betetzeko .pdf-a)

Bestelako Agiriak

Ez dago

Oharrak

Ez dago

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.

Azken aldaketa

16/11/2010