Sexu-indarkeriaren biktimentzako laguntza ekonomikoa (erraz irakurtzeko bertsioa)

Oinarrizko informazioa

Zer helburu du laguntza horrek?

Sexu-indarkeria jasan duen emakume, haur edo nerabea izateagatik laguntza ekonomikoa ematea, zure autonomia ekonomikoa bermatzeko eta osoki sendatzen laguntzeko.

 

Zer baldintza/betekizun bete behar dituzu laguntzak jasotzeko eskubidea izateko?

  • Euskadiko edozein udalerritan erroldatuta egotea.

  • Sexu-indarkeriaren biktima dela egiaztatzea (epai judiziala, babes-agindua, gizarte-zerbitzuen txostena...).

  • Hilean 1.221,00 euro gordin baino gehiagoko diru-sarrerarik ez izatea (hileko lanbide arteko gutxieneko soldata, aparteko bi ordainsariak kontuan hartu gabe).

  • Laguntza hori lehenago Euskadin edo Estatuko beste edozein autonomia-erkidegotan jaso ez izana. Hala ere, laguntza hori jaso baduzu eta berriro sexu-indarkeria jasaten baduzu, berriro eska dezakezu.

Noiz EZIN da laguntza hori jaso?

  • Euskadin erroldatuta ez bazaude.
  • 1.221,00 euro gordin baino gehiagoko diru-sarrerak badituzu hilean.

  • Sexu-indarkeriaren biktima zarela egiaztatzen ez baduzu.

  • Aurretik laguntza hori jaso baduzu, salbu eta berriro sexu-indarkeria egiaztatua jasaten baduzu eta baldintzak betetzen badituzu.
  • Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eraso beragatik laguntza kobratu badiezu.

  • Ez badituzu baldintzak betetzen eskaera egiten duzun unean eta eskaera izapidetzen ari zaren bitartean.
  • Laguntza gehiago kobratuko duzu ardurapeko pertsonak badituzu.

  • Laguntza gehiago kobratuko duzu zuk zeuk edo zure ardurapeko pertsonek dagokion foru-aldundiak aitortutako desgaitasunen bat badute.
 Zenbatekoak

 

Ardurapeko pertsonarik gabe

Senide batekin edo bere ardurapeko adingabea

Senide bi edo gehiagorekinedo bere ardurapeko adingabeak; edo senide bat eta ardurapeko adingabe bat

Desgaitasunik gabeko biktima

3.420,00 €

6.660,00 €

9.540,00 €

% 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen biktima

6.660,00 €

9.540,00 €

12.420,00 €

Bere kargura senide edo adingabe bat duen biktima, % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duena

 

9.540,00 €

12.420,00 €

% 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen biktima, bere kargura % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen senide edo adingabe bat duena

 

12.420,00 €

12.420,00 €

 

% 65eko desgaitasuna edo handiagoa duen biktima, bere kargura senide edo adingabe bat duena

 

12.420,00 €

12.420,00 €

 

  • Laguntzaren ordainketa aldi bakar batean egingo da, edo 6 hilabetetan zatituko da, zuk aukeratu.
  • Ordainketa ebazpena jasotakoan egingo da. Ebazpena da dirulaguntza eta kobratuko duzun zenbatekoa emango zaizkizula jakinarazten dizun ziurtagiria.
  • Diru-sarrera laguntza eskatu zenuenean aukeratu zenuen kontuan egingo zaizu. Beraz, kontu horrek aktibo egon beharko du gutxienez diru-sarrera hori egin arte.