Ef4ktur ohiko galderak
- Jaitsi eta instalatzea
- Programaren konfigurazioa
- Ziurtagiri elektronikoak eta ef4ktur
- Erabilera: ohiko gaiak
- TicketBAI
- Facturae: fakturen formatua
- Ohiko akatsak
Zer behar dut ef4ktur erabiltzeko?
- MS Windows, Ubuntu GNU/Linux LTS edo MacOSX sistema eragilea.
- Linux inguruneetan, Java (1.6 bertsioa edo berriagoa) *.
- Txartel-irakurgailua eta txartel kriptografikoa edo, bestela, softwarearen ziurtagiria.
- GNU/Linuxen: GTK+ 2.0 liburutegia.
*Nola jakin dezaket Javaren zer bertsio dudan instalatuta?
Beharrezkoa al da Interneterako konexioa ef4ktur-ekin lan egiteko?
Bai; fakturak bidaltzeko beharrezkoa izateaz gain, ef4kturrek konfigurazio-datuak egiaztatzeko eta eguneratzeko sistema du. Ondorioz, beharrezkoa da Internetera konektatuta dagoela funtzionatzea.
Nola instala dezaket ef4ktur?
ef4kturren instalagarriak deskargen eremuan daude. Erabilera-eskuliburuen eremuko instalazio-eskuliburuetan dago ef4ktur Windows, Linux eta Mac-en instalatzeari buruzko informazio guztia.
Instala al daiteke Ef4ktur Sarean?
Bai, Ef4ktur sareko unitatean instala dezakegu. Hala, sareko hainbat ekipotatik exekutatu ahal izango dugu, datu berberak eguneratuta. Dena den, Ef4ktur ez da erabiltzaile anitzeko aplikazioa; ondorioz, bi erabiltzailek ezingo dute aldi berean exekutatu Ef4ktur. Kasu horretan, mezu hau azalduko zaie:
“Beste erabiltzaile bat aplikazioa erabiltzen ari da. Aplikazioa erabiltzen beste erabiltzailerik ez dagoela ziur bazaude, joan instalazio-karpetako resources azpikarpetara, eta kendu applicaction-blocked.txt fitxategia.”
Nola jar dezaket martxan ef4ktur?
“Laguntza > Lehen urratsak Ef4kturrekin” ataletik, sartu konfigurazioko gida bizkorrera ef4ktur abian jarri ahal izateko beharrezko informazioarekin.
Nola aldatu fakturen zerrendetako fakturen zenbakia.
“Tresnak > Konfigurazioa > Orokorra” atalean dago jasota bistaratu beharreko fakturen zenbakia.
Faktura guztiak pantailaren lehen kargan bistaratzeko eska diezaiokegu. Kasu honetan, faktura asko badaude, fakturen zerrendako pantailak kargatzeko prozesua mantsoagoa izan daiteke erakutsi beharreko fakturen kopurua ezartzen bada.
Fakturak posta elektronikoz bidaltzeko aukera konfiguratzea
Fakturak posta elektroniko bidez bidaltzeko, beharrezkoa da ef4kturrek fakturak bidaltzeko erabili beharko duen posta elektronikoko zerbitzua konfiguratzea hemendik: “Tresnak > Konfigurazioa > Posta”. Deskargen eremuko konfigurazioko eskuliburuan dago jasota konfigurazio honen adibide bat.
Nola alda dezaket PDFan fakturaren goiburuko irudia?
Hemendik egiten da: “Tresnak > Konfigurazioa > PDF”. “Fakturaren goiburua” atalean zehaztu beharko da pdf formatuko fakturetan jarri beharreko irudia jasotzen duen fitxategia (.png). Fitxategi berriak besterik zehaztu ezean erabiliko litzatekeen fitxategiaren antzeko ezaugarriak izan behar ditu (resources\images\logo_ef4ktur_full.png)
Nola alda dezaket ef4kturrek sortzen duen PDF dokumentuaren itxura?
Eskuliburu teknikoan, “Pertsonalizatu PDFko fakturen itxura” atalean, PDF formatuko fakturen itxura nola alda dezakegun dago jasota.
Zer ziurtagiri elektroniko erabil dezaket ef4kturren?
Txartel kriptografikoko edo softwareko euskarriak onartzen dituen ziurtagiri elektroniko guztiak erabil daitezke.
Nola sor dezaket fakturak igorriko dituen erakundea?
Hemendik: “Kudeaketa > Nire sozietatea > Gehitu”.
Nola sor dezaket bezero berri bat?
Hemendik: “Kudeaketa > Bezeroak/Hornitzaileak > Gehitu”.
Nola zehaztu dezaket bezero batentzako fakturen bidalketa ef4kturretik posta elektroniko bidez egin nahi dudala?
“Kudeaketa > Bezeroak/Hornitzaileak” ataleko “Gehitu” eta “Aldatu” botoiak erabilita egiten da. Bertan, bidalketarako e-mailaren datua bezeroak fakturak jasotzeko erabiliko duen posta elektronikoko helbidearekin osatu beharko dugu.
Zure sistema erabilerarako eskuragarri dagoen konfigurazioko eskuliburua deskargatzea eta kontsultatzea gomendatzen dizugu.
Ef4kturren onartutako ziurtagiriak
Ef4kturrek faktura elektronikoak konfiantzazkotzat jotzen dituen ziurtagiriekin jaulkitzen eta jasotzen ditu. Besterik zehaztu ezean, konfiantzazkoak dira honako hauen ziurtagiri kualifikatuak: IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN ELEKTRONIKOA.
Faktura bat sinatzean “Erabilitako ziurtagiria ez du ef4kturrek onartzen” mezua azaltzen bada, egiaztatu zure ziurtagiriaren erakunde jaulkitzailea kualifikatuta dagoen.
Ziurtagiriak faktura elektronikoak egiteko beharrezko eskakizunak betetzen baditu, eman horren berri Izenperi eta ef4kturrek onartutako ziurtagirien zerrendara gehituko da.
Sina al daitezke fakturak BakQ ziurtagiriarekin?
Bai; BakQ ziurtagiria kualifikatutako ziurtagiria da eta, ondorioz, faktura elektronikoak jaulkitzeko baliozkoa da.
Fakturak BakQ ziurtagiriarekin sinatu ahal izateko, Izenperen txartel birtualaren aplikazioa instalatu beharko dugu. Helbide honetako “Nola erabil dezaket?” atalean deskargatzeko eta funtzionamendua ezagutzeko aukera izango dugu: https://www.izenpe.eus/iee/eu/bakq.shtml
Sina al ditzaket fakturak Izenperen ziurtagiri autonomoarekin eta /edo gailuaren ziurtagiriarekin?
Ez; izan ere, bi horiek EZ dira faktura elektronikoak sinatzeko erabil daitezkeen kualifikatutako ziurtagiriak.
Nola konfiguratu behar da fakturak FACe bidez jasotzen dituen bezero bati zuzendutako fakturen bidalketa?
“Kudeaketa > Bezeroak/Hornitzaileak” ataleko “Gehitu” eta “Aldatu” botoietatik egiten da. Bertan, “WebService Espezifikazioa” eremuan, “FACe Estado” balioa aukeratu behar da.
Nola sor ditzaket fakturen kontzeptu ohikoenak?
“Kudeaketa > Kontzeptuak” ataletik sortzen dira.
Sar al ditzaket fakturan “Kudeaketa > Kontzeptuak” ataletik sortu ez ditudan kontzeptuak?
Bai. Fakturara kontzeptu bat gehitzean, “Kontzeptu orokorra” aukeratu eta “Deskribapen alternatiboa” datua kontzeptuaren deskribapenarekin osatzen da.
Nola sortzen da faktura bat?
Zirriborroaren egoeratik “Fakturazioa> Jaulkitako fakturak > Fakturak” ataletik sortzen da, Faktura Berria botoia erabilita.
Nola alda dezaket faktura bat?
Zirriborroaren egoeratik “Fakturazioa> Jaulkitako fakturak > Fakturak” ataletik aldatzen da, Aldatu botoia erabilita.
Ezaba al ditzaket fakturak ef4kturren?
Fakturen jaulkitzaileak TicketBAI aktibatuta EZ badu, ef4kturretik ezaba daiteke (erabiltzailearen ardura izango da fakturazio-arauak betetzea) zirriborroa; horretarako, jaulkitakoak eta artxibatutakoak egoeretatik Ezabatu botoia erabiliko da.
Nola igor dezaket faktura bat?
Zirriborro-egoeran faktura bat sortu ostean, faktura “Sinatu/Jaulki” botoiarekin igor dezakegu. Orduan, faktura “Jaulkitakoak” egoerara igaroko da.
Faktura jaulkitzean, faktura modu elektronikoan sinatuko da.
Nola bistara dezaket faktura PDF formatuan?
“Aurrebistaratu” botoiarekin ikus dezaket. Horretarako, beharrezkoa da Acrobat Reader programa instalatuta izatea.
Gehi al ditzaket atxikitako fitxategiak fakturarekin batera?
Bai; Atxikitakoak botoitik, fakturaren edozein egoeratan gehi ditzakegu.
Deskarga al dezaket faktura nire ordenagailura?
“Gorde honela” botoia erabilita, fitxategi hauek deskarga ditzakegu:
- Faktura PDF formatuan.
- Faktura XML FACTURAe formatuan.
- Fakturaren informazioa csv fitxategian. Fakturak .csv formatuko fitxategietan inportatuko dira.
Karga al ditzaket fakturak beste aplikazio batzuetan?
Inportatu botoiarekin, fakturak fitxategi hauetan karga ditzakegu:
- Faktura XML FACTURAe formatuan.
- fitxategian. Formatua eskuliburu teknikoan zehaztuta dago. “Gorde honela” botoitik lortutako .csv fitxategia ere erabil dezakegu eredu gisa.
Alda al dezaket jaulkitako faktura bat?
Zirriborroa egoeran bakarrik alda daiteke.
Zirriborro egoerara eraman al dezaket jaulkitako faktura bat?
Bai (erabiltzailearen ardura izango da fakturazio-arauak betetzea), faktura jaulkitzeko eraibilitako ziurtagiriarekin.
Sor al ditzaket faktura zuzentzaileak?
Bai; Jaulkitakoak, Bidalitakoak eta Artxibatutakoak egoeretatik, “Sortu zuzentzailea” botoia erabilita, faktura zuzentzailea sortuko dugu. Sortutako faktura zuzentzailera hemendik sar gaitezke: “Fakturazioa > Jaulkitako fakturak > Faktura zuzentzaileak”.
Nola bidaltzen da faktura?
Faktura bat edozein egoeratan bidal daiteke (Zirriborroa, Jaulkitakoa, Bidalitakoa eta Artxibatutakoa). Zerrendatik nahi dugun faktura aukeratu eta “Bidali” botoiaren gainean klik egin beharko dugu “Zirriborro” edo “Jaulkitako” moduan badago eta, aldiz, “Birbidali” botoiaren gainean “Bidalita” edo “Artxibatuta” badago.
Zerk eragiten du faktura bidaltzeko garaian “Error Java heap space” errorea?
Atxikitako fitxategien neurrian fakturaren hartzaileak baimendutakoa baino handiagoa delako gertatzen da. Hona hemen konponbidea: neurri txikiagoko eranskinak dituen faktura bidali beharko dugu (atxikitako fitxategi guztien neurriak, batera, 5 Mbyte ingurukoa izan behar du).
Zerk eragiten du faktura bidaltzeko garaian “ezin izan da komunikazio segurua ezarri” akatsa?
Fakturaren hartzailearen web-zerbitzuarekin komunikazioa ezartzea ezinezkoa izan dela esan nahi du. Hona hemen konponbidea: berrikusi Interneterako irteera fakturaren web-zerbitzura iristen dela egiaztatuta. Bestela, saiatu berriro bidaltzen geroago.
Jaulkitzailearen eta/edo hartzailearen izena, IFK eta/edo helbidea eta/edo kontzeptuak aldatzen baditut, zer gertatuko zaie aurrez sortutako fakturei?
Aldatu aurretik sortutako fakturek aldaketa aurreko datuak mantenduko dituzte. Fakturaren aurrebistaren bidez egiazta dezakegu.
Nola konfiguratzen da fakturak FACE bidez jasotzen dituen hartzailea?
Fakturen hartzaileak Ef4kturreko Bezeroen/Hornitzaileen Mantentzea aukeran alta eman beharko du derrigorrezko datu guztiak gehituta.
- Webservice Espezifikazioa atalean, FACe Estado dela adierazi beharko dugu.
Faktura bat ef4kturren ezeztatzean, fakturaren hartzaileari komunikaziorik edo bidalketarik egiten al zaio?
Ez, hartzailearekin fakturaren ezeztatzearen kudeaketa ef4kturretik kanpo egin behar da, faktura ef4ktur bidez ezeztatu aurretik.
Faktura ezeztatu baten faktura zuzentzailea sor daiteke?
Ez.
Nola aktibatu behar dut TicketBAI?
TicketBAI fakturak jaulkitzen dituen erakunde bakoitzerako aktibatu behar da hemendik: “Kudeaketa > Nire Sozietateak”. Hor, erabili “Gehitu” eta “Aldatu” botoiak, zerga-administrazio eskumenduna zehaztuta.
Nola sortzen da TicketBAI informazioa?
Fakturen jaulkitzaileak TicketBAI aktibatuta badu, faktura jaulkitzeko garaian TicketBAI informazioa sortuko da. Aurrebista botoiaren bidez, fakturaren azken orrialdean TicketBAI informazioa ikusiko dugu (identifikatzailea, QR kodea). Era berean, faktura bidaltzean, dagokion zerga arloko administrazioari bidaliko zaion XML TicketBAI fitxategia sortuko da.
Igaro al dezaket zirriborro egoerara TicketBAI aktibatuta duen fakturen jaulkitzaile batetik igorritako faktura?
Fakturen igorle edo jaulkitzaileak jaulkitako azken faktura (arrunta edo zuzentzailea) baldin bada bakarrik igaro ahal izango da zirriborro-egoerara (erabiltzailearen ardura izango da fakturazio-arauak betetzea) .
Nola bidaltzen zaio TicketBAI informazioa Foru Aldundiari?
Fakturen jaulkitzaileak TicketBAI aktibatuta badu, zerrendatik nahi dugun faktura aukeratu eta “Bidali” botoiaren gainean egin beharko dugu klik “Zirriborroa” edo “Jaulkitakoa” egoeran badago, edo “Birbidali” botoiaren gainean “Bidalita” edo “Artxibatuta” badago.
Bidal al diezaioket TicketBAI informazioa Foru Aldundiari Ef4kturretik eta, gero, faktura ef4kturretik kanpo bidali?
Bai; faktura “Gorde honela” botoia erabilita deskarga dezakegu eta, gero, ef4kturretik kanpo bidali.
Adibidez:
- PDF formatuan dagoen faktura bat posta elektroniko bidez bidal dezakegu erabiltzailearen posta elektronikoko aplikazioa erabilita.
- XML FACTURAe formatuan dagoen faktura erakunde hartzailearen fakturen sarrerako puntu orokorretik bidal dezakegu.
Faktura ef4kturretik kanpo bidaliz gero, Gehitu faktura aukeraren marka kenduko da.
Deskarga al dezaket TicketBAIren XML fitxategia?
Fakturen jaulkitzaileak TicketBAI aktibatuta badu, “Gorde TicketBAI” botoia erabilita, TicketBAItik XML fitxategia deskargatu ahal izango dugu.
Ezabatu al ditzaket TicketBAI aktibatuta duen fakturen jaulkitzaile baten fakturak?
Ezabatu botoian kasu hauetan bakarrik ezabatu ahal izango da:
- Zirriborroa egoeratik.
- Jaulkitakoen egoeratik fakturen igorlearen jaulkitako azken faktura (ohikoa edo zuzentzailea) bada.
Igorle/hartzaile bat sortzen edo aldatzen dudanean, subjektu mota zehaztu behar dut, eta honako hauen artean aukera daiteke: juridikoa, fisikoa eta izaera juridikorik gabea. Hala ere, behin faktura igorle/hartzaile horrekin sortu eta facturae formatuan gordetakoan, fitxategi hori aztertuz gero, ikus dezaket “juridikoa” motak eta “izaera juridikorik gabea” motak beti balio bera dutela.
Facturae formatuan faktura oker ari da sortzen?
Ez, ez da oker sortzen ari. Egia da bi subjektuek fitxategian balio bera dutela esleituta, facturaek ez duelako inolako eremurik “izaera juridikorik gabea” motarako. Mota hori gehitu dugu zenbait erakundek jakinarazi zigutelako ezinbestekoa zutela, baina “izaera juridikorik gabea” motaren kudeaketa ef4ktur-en barne mailarako soilik da. Garrantzitsua da ef4ktur-en erabiltzaileek jakin dezaten behin faktura facturae formatuan ateratakoan edo dagokion jartzaileari bidalitakoan, "izaera juridikorik gabea” gisa zehaztutako mota “juridikoa” motara bihurtuko dela, facturae formatuak ezarritako arauak betetzeko.
Aplikazioaren interfazearen bidez sartutako neurri-unitate berriak ere gehitzen dira facturae formatuko fakturan?
Sei neurri-unitate soilik daude ONU 20 estandarrean, eta aplikazioan lehenespenez datozenak dira. Sor daitezkeen gainerakoek orientazio gisa soilik balioko dute, baina facturae formatuan esportatuko den balioa “05” izango da, hau da, “Beste batzuk” neurri-unitatea.
Zergatik ezin dira unitate mota batzuk ezabatu?
Aplikazioan lehenespenez datozen neurri-unitateak ezin dira ezabatu generikoak direlako eta ONU 20 estandarrak definitutakoak direlako. Era berean, gomendagarria da unitate horien deskribapena aldatzea, aplikazioak barne mailan beti sortuko baitu facturae unitate horiek jatorrizko balioari lotuta. Hau da, “litroak” unitate estandarraren deskribapena “metroak” unitatera aldatuta, facturae formatuko faktura sortzean, kontzeptuak “litroak” balioari egingo dio erreferentzia. Hala ere, ez dago arazorik unitatearen deskribapena aldatzeko, esanahia beste hizkuntza batera itzultzeko.
Zerk eragiten du faktura bidaltzeko garaian “Error Java heap space” errorea?
Atxikitako fitxategien neurrian fakturaren hartzaileak baimendutakoa baino handiagoa delako gertatzen da. Hona hemen konponbidea: neurri txikiagoko eranskinak dituen faktura bidali beharko dugu (atxikitako fitxategi guztien neurriak, batera, 5 Mbyte ingurukoa izan behar du).
Zerk eragiten du faktura bidaltzeko garaian “ezin izan da komunikazio segurua ezarri” akatsa?
Fakturaren hartzailearen web-zerbitzuarekin komunikazioa ezartzea ezinezkoa izan dela esan nahi du. Hona hemen konponbidea: berrikusi Interneterako irteera fakturaren web-zerbitzura iristen dela egiaztatuta. Bestela, saiatu berriro bidaltzen geroago.