Elikagaien hornidurararako iragarkia: elikagai kolonialak, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegirako, Administrazioaren beharren arabera etengabe eta unitatekako preziotan entregatuta.

 

Kontratu mota

Hornidurak


Kontratu gaia

Elikagaiak, nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-ekoizkinak


Saila / Erakunde Autonomiaduna

Herrizaingoa


Espedientea izapidetuko duen bulegoa

Kontratazio Mahaia - Herrizaingo Saila


Kontratuaren xedea

Elikagaien hornidurararako iragarkia: elikagai kolonialak, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegirako, Administrazioaren beharren arabera etengabe eta unitatekako preziotan entregatuta.


Oinarrizko aurrekontua

Horniduraren gehienezko aurrekontua laurogeita bost mila bederatziehun eta hogeita hemeretzi (85.939) eurokoa da, eta kopuru horretan sartuta daude hornidura ondo exekutatzeko esleitzaileak kontuan hartu eta ordaindu behar dituen balorazio-faktore eta gastu guztiak, bai eta denetariko zergak ere, BEZ barne.

1. Lotea: lekaleak eta arrozak: bi mila eta seiehun (2.600,-) euro.

2. Lotea: pastak: sei mila eta seiehun (6.600,-) euro.

3. Lotea: konfiturak, gozokial eta mermeladak: hiru mila hirurehun eta berrogeita hamar (3.350,-) euro.

4. Lotea: Kontserbak: berrogeita zortzi mila (48.000,-) euro.

5. Lotea: saldak, zopak eta fondoak: laurehun (400,-) euro.

6. Lotea: Maionesak eta saltsak: mila eta seiehun (1.600,-) euro.

7. Lote: Kafeak eta infusioak: zortzi mila (8.000,-) euro.

8. Lotea: olibaranak eta ozpinetakoak: mila (1.000,-) euro.

9. Lotea: espeziak: laurehun (400,-) euro.

10. Lotea: irinak: hirurehun eta laurogeita bederatzi (389,-) euro.

11. Lotea: aperitiboak eta gozokiak: hamahiru mila eta seiehun (13.600) euro.

Lote bakoitza enpresa bakar bati esleitzeko iango da, eta lote bat baino gehiago esleitu ahal izango zaizkio enpresa bati; lote bat ez zaio enpresa bati baino gehiagori esleituko; hala ere, Administrazioak esleitze utz dezake loteren bat.

Enpresek lote bat edo batzuk esleitu ahal izango dituzte, baina lizitatzen den lote bakoitzeko produktu guzti-guztiengatik prezioa eskaini ahal izango dute.

Artikulu bakoitzerako ezarritako lizitazio-prezioa kalitate handiko produktuetarako eta aipatzen den neurri-unitaterako finkatutako handiena da. Gehienezko unitate-prezioak gainditzen dituzten eskaintza ekonomikoak aurkezten dituzten lizitatzaileak kanpoan geratuko dira.

Administrazioak ez du ondasunen kopuru jakin bat erosteko konpromisorik hartzen (ondasun horien kontsumoak 2007ko kontsumoa, kontuan harturik kalkulatu dira); kopuru Administrazioak kontratuak dirauen bitartean dituen beharren araberakoa izango da. Kontratistak ezin izango du inola ere exijitu gutxieneko eskaririk.

 

 

 

 


Expedientea

A-005/08.


Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea

EUSKO JAURLARITZA. Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

Donostia-San Sebastian kalea, 1

VITORIA-GASTEIZ 01010

Telefonoa: 945-01 88 98

Faxa: 945-01 87 49

E-posta: e-satrustegi@ej-gv.es

www.contratacion.info

 


Eskabideak aurkezteko lekua

EUSKO JAURLARITZA. Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

Eskura entregatu beharko dira Kontratazioan, Donostia Kaleko 1ean, edo, bestela, postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen bdira, ez dira onartuko. Holanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun natural igaro eta jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

VITORIA-GASTEIZ 01010.

 


Aurkezteko azken eguna (Eguna eta ordua)

2008ko ekainaren 5a, 10:00ak baino lehen.


Iragarpena

EHAA (08-05-20)


Administrazio baldintza partikularrak

Cláusulas Administrativas Particulares


Oinarri Teknikoen Agiria

Pliego Bases Técnicas

Anexo Económico


Oharrak

Informazio administratiboa:Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

Informazio teknikoa: Euskal Herriko Polizia Ikastegia.


Abisua

Estos datos son de carácter informativo. En todo caso, son los textos publicados en el BOPV y los pliegos que se pueden retirar en las Oficinas Administrativas los que tienen validez jurídica.


Azken aldaketa data

20/05/2008