Jabari publiko hidraulikoan edo zaintza-eremuan garrantzi gutxiko lanen eta ekintzen erantzukizunpeko adierazpena

Deskribapena


Erantzukizunpeko adierazpena interesdunak sinatutako agiri bat da non hark adierazten duen, bere erantzukizun pean, araudian zehaztutako baldintzak betetzen dituela jabari
publiko hidraulikoa eta bere zortasun eremua babesteko lan txikiak egiteko.

Ebroko Plan Hidrologikoak, urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuak onartua, bere 46. Artikuluaren 1 atalean honako adierazten du Jabari publikoan eta zortasun
eremuan egin daitezkeen lan txikien inguruan:

“Honako Jabari publikoa mantendu eta babesteko lan txikitzat hartzen dira. Betiere babestutako eremuetatik at egiten badira eta ez badute beste baimenik behar, Jabari publiko hidraulikoaren erregelamenduaren 53. Artikuluan ezarritakoari jarriki:

a)Ibilgura edo bere bide-zorrera sartzea eragozten duten zuhaitzak inaustea eta hildako zuhaitzak kentzea, betiere horrek ez badu ibaiertzeko zuhaitz-substratua galtzea ekartzen.

b) Ibilguak hustubide gisa duen berezko gaitasuna txikitzen duten zuhaitzak inaustea eta hildako zuhaitzak kentzea, baita “makal beltzen” edo antzekoen inausketa tradizionalak.

c) Ibilgua oztopatzen duten korronteak arrastatutako elementuak kentzea, eta, bereziki, ibilguaren gainean eraikitako pasabideak edo jabari publiko hidraulikoa degradatzen edo kutsatzen duten elementuak.

d) Ur emaria neurtzeko estazioen sare ofizialeko sekzioak mantentzea.

e) Linea elektrikoen azpiko landaredia garbitzea eta uren legedia ez den beste bat aplikatzearen ondoriozko beste edozein jarduketa, betiere jabari publiko hidraulikoko ondasunen aprobetxamendua, okupazioa edo erabilera ez badakar

f) Udalek hiriko eta hiri-inguruko parkeetan egin beharreko jarduketak.

g) Portaera hidrauliko txarreko espezie begetal aloktono inbaditzaileak kentzea eta portaera hidrauliko oneko ibaiertzeko espezie autoktonoak landatzea.

h) Makaldiak landatu edo inaustea tradizionalki bakarkakoek landatutako eremuetan.

i) Lurzoru urbanizaezinetako eraikuntzak, lehentasunezko fluxu-eremutik kanpo edo ehun urteko errepikatze-denborari dagokion gehieneko ibilguaren arabera urpean gera daitekeen lamina teorikotik kanpo, betiere zonaldeok mugatuta dauden ibai zatietan (arroko erakundeak baliozkotutako uholdegarritasun ikerketetan egon behar dira mugatuta), betiere 5 metroko gutxieneko zortasun eremua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialak ezarritako distantziak errespetatuz.

j) Lehendik dauden ondasun higiezinen kontserbazio normalerako beharrezko konponketa lan txikiak.

Nori dago zuzenduta


Erantzukizunpeko jakinarazpenaren jasotako jarduketen gauzatzea bere gain hartzen duen edozein pertsona fisiko edo juridiko

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Ebazten duen erakundea

Ebroko Konfederazio hidrografikoa

Ebro Konfederazio Hidrografikoak eskumenak ditu ondorengo Erkidego arteko arroetan: Omecillo, Baias, Zadorra, Inglares, Araia, Ega eta Errioxa.

Azken aldaketako data:

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ORDUTEGIA

Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.

Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

EGOITZA NAGUSIA

Orio, 1-3

01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

945011700

MEDITERRANEOKO ARROEN BULEGOA

Forondako Atea, 9-11

01010 Vitoria-Gasteiz

945011898

MENDEBALDEKO KANTAURIAR ARROEN BULEGOA

Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua

48011 Bilbao

944024800

EKIALDEKO KANTAURIAR ARROEN BULEGOA

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. Solairua

20015 Donostia/San Sebastián

943033800

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • JPHan garrantzi gutxiko ekintzen erantzukizunpeko aitorpena: 1039701

Jabari publiko hidraulikoan garrantzi gutxiko ekintzen erantzukizunpeko aitorpena


Erantzukizunpeko adierazpena jarduketa hasi baino gutxienez 15 egun baliodun lehenago aurkeztu behar da (hiru aste natural), erantzukizunpeko adierazpenaren Uraren Euskal Agentziako edo Ebroko Konfederazio Hidrografikoko sarrera-erregistroko data egunetik kontatzen hasita.

Uraren Euskal Agentziaren Ikuskaritza Zerbitzuak erantzukizunpeko adierazpenaren edukiak jabari publiko hidraulikoaren babesarekin eta helburuekin bat egiten duen egiaztatuko du.

Eskaera betetzen hasi baino lehen irakurri argibide orokorrak ematen dituen gida  (PDF, 366 KB, gaztelaniaz)

Jabari publikoa zehazten duen eskema

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak (administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearena) 14. artikuluan ezartzen ditu administrazio publikoekiko harremanetan bide elektronikoak  rabiltzeko eskubidea eta betebeharra. Xedatzen du, horretarako, administrazio publikoekiko harremanetan edozein izapide administratibo egiteko bitarte telematikoak erabili behar dituztela pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek, elkargokide izatea nahitaezkoa den lanbide-jardueraren bat egiten dutenek, Administrazioarekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzera behartuta dagoen interesdunen bat ordezkatzen dutenek, eta, azkenik, administrazio publikoetako langileek, langile publikoak diren aldetik administrazio publikoekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako. Administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen moduan erabili behar dira bide elektronikoak.

Eskaera betetzen hasi baino lehen irakurri argibide orokorrak ematen dituen gida (Gaztelaniaz) (PDF, 366 KB)

Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Behin erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu eta 15 egun balioduneko epea igarota (hiru aste natural), interesdunak jarduketa hasi ahalko du, baita horretarako berariazko jakinarazpenik jaso ez badu ere, betiere aurretik Uraren Ikuskaritza Zerbitzua telefono bidez ohartarazita.

Erantzukizunpeko adierazpenaren edukia ez bada bateragarria jabari publiko hidraulikoaren babesarekin eta helburuekin, adierazpen-egileari jakinaraziko zaio, ebazpen bidez eta bateraezintasuna zerk eragin duen arrazoituz.

Ebazpen horren aurka dagokion Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Aukeran, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. 

Jarduketekin hasi aurretik, Uraren Euskal Agentziaren ikuskaritza zerbitzura deitu behar da, Mediterraneoko Arroen Bulegora (945 011 898), lanak egiteko data zehatzak jakinarazteko

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk