Lurraldez gaindiko jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen funtzionamendurako laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Lan eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Gizarte Ongizate Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea da 2009rako deialdia egitea lurraldez gaindiko jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen funtzionamendurako laguntzetarako, gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan aurrez ikusi baitira.
Lurraldez gaindiko gizarte zerbitzuen arloan prebentzio, arreta eta gizarteratzeko jarduera edota programak egiten dituzten erakundetako pertsonal-gastuek eta mantentze-gastuek jaso ahal izango dituzte laguntzak. Udalerriaren esparrua baino gehiago zabaltzen direnak dira lurraldez gaindiko jarduerak.
Beren izaera eta aplikazio bereziengatik laguntza-ildo honen dirulaguntzek ondoko baldintza hau dute: programa eta jarduketei dagozkien pertsonal eta mantentze gastuak ezin dira jaso ildo honetan, baldin eta programa eta jarduketa horiek ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuko gainerako Ataletan jasotzen diren laguntza-ildoetako edozeinetan dirulaguntza jaso badezakete.


Nori Zuzendua

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte indarrean dagoen legegintzaren arabera osatutako irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek, baldin eta ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan eta hura garatzeko Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen barruan, aurreko artikuluan deskribatutako jarduerak egiten badituzte, eta dagokion Erregistroan erregistratuta badaude.
Era berean, Agindu honen aplikaziotik kanpo geratzen dira erakundeen jarduerak eta programak, baldin eta nagusiki ondoko politika-motetara bideratzen badira: laneratze eta enplegura, eta horien sustatzera; droga mendekotasunaren eta inmigrazioaren arloetako prebentzio, laguntza eta gizarteratzera; osasunaren, hezkuntzaren eta kulturaren arloetako jarduketetara; familia esku-hartzera, baldin eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak familiaren alorrean diruz lagundu ditzakeen programa eta jardueratako alorrekoa bada, eta oro har, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren zuzeneko eskumenekoa ez den jarduera edo programa oro.
Dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, ezin dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortuta dauden pertsona edo erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioan erortzeagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere.


Diru kopurua

600.000,00€


Araudia
  • 133/2002 Dekretua, ekainaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituena.
  • AGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa , Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotako laguntza batzuetarako deia egiten duena 2009rako; hain zuzen ere, lurraldez gaindiko jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen funtzionamendurako laguntzetarako.

Harremanak norekin

Informazioa: 945 019394 eta  945.019405


Erantsi beharreko agiriak

Agindu honek ezarritako dirulaguntzak jaso nahi dituzten erakunde eskatzaileek hurrengo agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:<

  • Eskabide-orria (I. Eranskina) behar bezala beteta.
  • Erakundearen Estatutuen kopia (Gizarte Ongizateko Zuzendaritzan dagoeneko ez badago), baita estatutuetan egindako aldaketena ere.
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen kopia.
  • Hirugarren Interesdunaren Datuen Altaren inprimakia, baldin eta Hirugarrenaren Datuetan alta emanda ez badaude, edota alta emanda egonik, erakundearen kontu korrontea edo erakundeari buruzko beste edozein datu aldatzen badute (II. Eranskina).
  • Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren ziurtagiri eguneratu orijinalak edo kopia konpultsatuak, zergei eta Gizarte Segurantzari dagozkien betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak. Irabazi-asmorik gabeko Erakundeak Gizarte Segurantzaren sisteman enpresaburu gisa inskribatuta ez badaude, Erakunde horien legezko ordezkariak sinatutako idazki bat aurkeztu beharko dute (III. Eranskina). Idazki horretan adierazi beharko dute Gizarte Segurantzari edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemei dagozkien betebeharrak eguneratuta dituztela.
  • Helburu berarekin eskatutako, jasotako edo izapidetutako beste diru-laguntzei buruz Erakunde eskatzailearen arduradunak egindako zinpeko aitorpena, baita erakundearen funtzionamenduari dagokion zenbatekoa ere (IV. Eranskina).
  • Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudela ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki (V. Eranskina).

Eskabideak Aurkezteko Epea

2009/03/04-2009/04/04


Eskabideak aurkezteko lekua

Diru-laguntza eskariak aurkezteko hilabeteko epea izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Eskariak Gizarte Ongizateko Zuzendaritzara igorriko dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen den eran (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).


Tramiteen deskripzioa

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Ongizateko zuzendariak, ebazpen-proposamena aztertu ondoren, ebazpena eman eta ebazpen bidez jakinaraziko die interesatuei diru-laguntzarik eman ote zaien. Jakinarazteko epea gehienez ere sei hilabetekoa izango da, Agindu hau indarrean sartzen den egunetik hasita. Ebazpenean, azkenean onetsi zen zenbatekoa aipatu beharko da, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 51.7 artikukluan ezarritako edukiak ere.
Jendaurrean jartzeari dagokionez, erakunde onuradunen zerrenda eta erakunde bakoitzari emandako zenbatekoa EHAAn argitaratuko da.


Egitura Atal Ebazlea

Gizarte Ongizateko Zuzendaria


Ebazteko epea

Sei hilabeteak agindua indarrean jartzen denetik



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak
Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

04/03/2009