Dirulaguntzak, 2011 urterako, udalerri, koadrila eta mankomunitateei

Justifikatzeko behar diren agiriak aurkezteko epea, 2012ko otsailaren 29 arte.

LABURPENA
Titulua:
Dirulaguntzak, 2011 urterako, udalerri, koadrila eta mankomunitateei
Xedea:

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei eta 4.3 artikuluan aipatzen diren elkarteei emango dizkien diru-laguntzak arautzen dira ebazpen honen bidez, eta horien deialdia egiten da. 2011. urtean emakumeen eta gizonen egoeraren diagnostikoa egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa kontratatzeko emango dira diru-laguntzak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 15.3 artikuluan ezarritakoa betez eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako indarreko Plana garatuz. Diru-laguntzen baldintzak hurrengo artikuluetan finkatuko dira, aurrekontuko IV. kapituluko kredituetan zehaztutako mugen barruan.

Diru kopurua:

Zenbatekoa, hasieran behintzat, laurehun mila (400.000) eurokoa izango da.

Deialdiaren araudia:
  • Ebazpena, 2010eko abenduaren 22koa (E.H.A.A. Zk. 250/2010)

    Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2011ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrieri, koadrilei eta mankomunitateei diru-laguntzak ematea arautzen duena. Diru-laguntza horiek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak sortu, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko emango dira.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Deialdia egiten duen organoa:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Egitura atal ebazlea:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzara bidali behar dira (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.

Telefono bidezko arreta:

945 - 016711

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzara bidali behar dira (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.

Itzuli

Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzara bidali behar dira (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.

Emakundek emango dituen dirulaguntzak, 2011 urterako, EAEko udalerri, koadrila eta mankomunitateei

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei eta 4.3 artikuluan aipatzen diren elkarteei emango dizkien diru-laguntzak arautzen dira ebazpen honen bidez, eta horien deialdia egiten da. 2011. urtean emakumeen eta gizonen egoeraren diagnostikoa egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa kontratatzeko emango dira diru-laguntzak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 15.3 artikuluan ezarritakoa betez eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako indarreko Plana garatuz. Diru-laguntzen baldintzak hurrengo artikuluetan finkatuko dira, aurrekontuko IV. kapituluko kredituetan zehaztutako mugen barruan.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

1.- EAEn indarrean dagoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana garatuz, diagnostikoak eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak sortu, ebaluatu eta egokitu nahi dituzten EAEko udalerri, koadrila, mankomunitate eta udalerrien elkarteek eska ditzakete ebazpen honetan araututako diru-laguntzak. Laguntza teknikoak sortutako gastuak ordaintzeko erabili beharko dute diru-laguntza.

2.- Ez dira onuraduntzat hartuko lehenengo atalean sartutako erakundeen menpe edo horiei lotuta dauden edo horietan partaidetza duten pertsona juridikoak, zuzenbide publikokoak edo pribatukoak. Aurrekoa gorabehera, erakunde onuradunek pertsona juridiko horien bidez kudea dezakete diru-laguntzaren gastua.

Euskadiko Erkidego Autonomoko udalerri, koadrila, edo mankomunitate izatea, baita Udalerri-multzoek ere aukera izango dute.

Proiektu batzuk hainbat udalerrik elkarrekin egitekoak badira, udalerri horietako batek edo batzuek ezingo dute proiektua zatituta aurkeztu.

Udalerri-multzoen kasuan, udalerri bat izendatu beharko da diru-laguntzarako programa kudeatzeko eta ordaintzeko ekintzak balioz gauzatzeko.

Koadrila, mankomunitate eta bi udalerriren edo gehiagoren elkarteak diru-laguntza programa bateratu bat egiteko eskatzen badu, proiektuko udalerri guztien berariazko baimena jaso beharko da eskabidean. Horietan sartuta dauden udalerriek ezingo dute euren kabuz laguntzarik eskatu elkarteak, koadrilak edo mankomunitateak eskatutako antzerako proiektu baterako.

PRESTAZIOA
Muga:

Diru-laguntzaren zenbatekoak ezingo du gainditu diruz lagunduko diren jardueretarako, udalerriak, koadrilak, mankomunitateak edo udalerri-multzoak aurkeztutako aurrekontuaren %75. Proiektu bakoitzeko 15.000 euro emango dira gehienez, proiektua udalerri batek aurkezten badu, eta 30.000 euro, koadrila, mankomunitate edo udalerri-multzo batek aurkezten badu.

Ordainketa modua:

Jarduerak gauzatu ondoren eta diru-laguntzaren zenbateko osoa justifikatu ondoren ordainduko da diru-laguntza; horretarako, 2012ko otsailaren 29a baino lehen -egun hori barne-. Justifikaziorako behar diren agiriak zeintzu diren jakiteko ebazpena begiratu.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Dirulaguntzaren eskaera
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskaera I. eranskina (Eskaera)

Eskaera egiteko inprimaki eredua (pdf formatoan 114 Kb)

Dokumentazioa:
  • a) Estatutuen fotokopia

    Koadrila edo mankomunitatearen estatutuen fotokopia. Mankomunitate-elkartearen izaera juridikoa eta jarduera-mota adierazi beharko dira.

  • b) Identifikazio Fiskala

    Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

  • c) Datuen altarako Fitxa - Hirugarren Parte Interesduna (II. eranskina)

    "Datuen Alta (edo berri) / Doakion Hirugarren" inprimakia (II. erankina). Inprimaki hori ez da aurkeztu beharko erakundea Eusko Jarularitzako Hirugarrenen Erregistroan alta emanda dagoenean.

  • d, e, f) Zinpeko Adierazpenak (III. eranskina)

    Zinpeko adierazpenak, non, baldintza batzuk (ebazpenaren 7. artikuloko 1. puntuan adierazten direnak: d, e, eta f).

  • g) Lan-prozesuaren proiektua (IV. eranskina)

    2011ko abenduaren 31 baino lehen egin beharreko lan-prozesuaren proiektua.

  • h) Proiektuaren onarpena (V. eranskina)

    Proiektua koadrila, mankomunitate edo udalerri-multzo batek egiten badu, udalerri bakoitzaren onarpen adierazia jasotzen duen agiria aurkeztu beharko da, 4. artikuluko hirugarren paragrafoan ezarritakoaren arabera.

  • i) Gaikuntzaren egiaztagiria

    5.3 artikuluan eskatzen den gaikuntzaren egiaztagiria (emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko gaikuntza).

  • j) Kontratazio agiriak

    Udalerri, udalerri-multzo, koadrila edo mankomunitateko berdintasun-teknikariaren kontratua hedatzen denean edo beren-beregi lan-proiektua egiteko aldi baterako berdintasunerako teknikariak zuzenean kontratatzen direnean, horren egiaztagiria, agintari eskudunak egina.

  • k) Hasitako politikekin jarraitzeko konpromisoa (VI. eranskina)

    Laguntza teknikorako diru-laguntza udalbatzak edo dagokion osoko bilkurak onartutako planik ez duen udalerriak, koadrilak, mankomunitateak edo udalerri-multzoak eskatzen badu, hasitako politikekin jarraitzeko konpromisoa agertu beharko du organo eskudunak (VI. eranskina).

  • Esleipen-irizpideak egiaztatzea ahalbidetzen duen beste edozein agiri.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa
Justifikazioa:
Justifikazioa eta ordainketa
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Memoria - VII. eranskina (Laguntza emateko dokumentua)

1.– Jarduerak gauzatu ondoren eta diru-laguntzaren zenbateko osoa justifikatu ondoren ordainduko da diru-laguntza; horretarako, 2012ko otsailaren 29a baino lehen -egun hori barne-agiri hauek aurkeztu behar dira:

– Diru-laguntza jaso duten jarduerak direla-eta egindako gastuak justifikatzeko, jatorrizko faktura, nomina edo agiriak, soldata justifikatzen dutenak; edo diru-laguntza jaso duten jarduerei dagokienez egindako gastua justifikatzen duten jatorrizko egiaztagiriak, udalerriko idazkariak edo esku-hartze zerbitzuko arduradunak eginak; edo Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak konpultsatutako fotokopiak -Emakundek jatorrizko fakturei zigilua jarriko die, eta berriro ere erakunde interesdunari itzuliko dizkio-, funtsak behar bezala erabili direla egiaztatzeko behar diren xehetasunak adierazita. Fakturen edo agirien data 2011ko abenduaren 31koa izango da gehien jo
ta. Egiaztagiria eta kasuan kasuko diruz lagundutako jarduera lotzen dituzten agiri osagarriak ere aurkeztu beharko dira (fakturak, nominak …).
Egindako lan-proiektua justifikatzeko memoria. Memoria horretan nahitaez deskribatu beharko dira lortutako helburuak, erabilitako metodologia (egindako lan-prozedura, herritarrek parte hartzeko mekanismoak eta neurri osagarriak, kronograma, adierazleak eta berrikuntzak) eta egindako gastuen eta lortutako sarreren xehekapena, udal-ekarpena zehaztuta (VII. eranskinaren arabera).
Diagnostiko, plan eta/edo ebaluazioaren kopia, euskaraz eta gaztelaniaz.
– Diru-laguntza jaso duten jarduerei buruz egiten den publizitate orotan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen laguntza aipatu dela justifikatzen duten agiriak. Emakunderen logotipoa agertu beharko da (VIII. eranskinaren arabera) nola justifikazio moduan aurkeztu beharreko diagnostiko, plan eta/edo ebaluazioaren kopian hala jatorrizko agirian.

2.– Proiektuaren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada, diru-laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuari dagokionez, edo gastua egiaztatzeko agirien bidez (fakturak, ordainagiriak, etab.) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko zaio diru-laguntzaren zenbatekoari.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Modificación Datos Notificación
Modificación Datos Notificación:
El/La interesado/a puede modificar sus datos personales de notificación en este procedimiento rellenando el formulario adjunto en el que indicará el canal por el que desea recibir las notificaciones y el idioma.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Modificación Datos Notificación (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar la modificación de datos personales de notificación en el procedimiento.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Desistimiento
Desistimiento:
El/La Interesado/a tendrá derecho a desistir de su solicitud una vez realizada la misma, en cualquier momento hasta que haya sido dictada la resolución. El desistimiento no impide al/a interesado/a seguir conservando los derechos que le amparan que podrá hacer valer, si lo desea, en otro procedimiento.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Desistimiento (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar desistimiento de su solicitud
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Aceptación de la Ayuda
Aceptación de la Ayuda:
Si el/la interesado/a está conforme con la ayuda concedida puede aceptarla cumplimentando el formulario que se le facilita. En este caso, la Administración continuará, una vez recepcionada la aceptación, con los trámites necesarios para el pago de la ayuda.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Aceptación de la Ayuda (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la aceptación de la ayuda concedida.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Renuncia
Renuncia:
El/La Interesado/a tendrá derecho a renunciar a la continuación del procedimiento o a la ayuda solicitada, una vez pasado dictada la resolución de la misma, si bien, el/la interesado/a que renuncia, pierde los derechos que le amparan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Renuncia (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar la renuncia respecto a la continuación del procedimiento o ayuda solicitada.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Recurso Reposición
Recurso Reposición:
El recurso se interpondrá ante el mismo órgano que haya dictado el acto recurrido. Se interpondrá contra actos que pongan fin a la vía administrativa.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Recurso Reposición (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la interposición de recurso potestativo de reposición.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/12/31 - 2011/02/10
Aurkezteko epe-muga:

2010eko otsailaren 10 (hau barne) da azken eguna.

Ebazteko epea:

Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Ebazpen data:
18/07/2011