2011. urtean enpresei eta entitate pribatuei aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko diru-laguntzak emateko deialdia

LABURPENA
Titulua:
2011. urtean enpresei eta entitate pribatuei aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko diru-laguntzak emateko deialdia
Xedea:

Regulación y convocatoria de subvenciones dirigidas a empresas y entidades privadas para la contratación a lo largo de 2011 de consultoras homologadas que presten asistencia técnica en la elaboración de un diagnóstico sobre la igualdad de mujeres y hombres y en el diseño de un plan de igualdad, tanto para su organización interna como para la prestación de sus servicios o productos.

Diru kopurua:

Zenbatekoa, hasieran behintzat, laurogeita hamasei mila (96.000) eurokoa izango da.

Deialdiaren araudia:
  • Ebazpena, 2010eko abenduaren 15ekoa (E.H.A.A. Zk. 151/2010)

    Dde la directora de EMAKUNDE - INSTITUTO VASCO DE LA MUJER, por la que se regula la convocatoria de subvenciones para el año 2011 a empresas y a entidades privadas para la contratación de una consultora homologada para la realización de un diagnóstico sobre la igualdad de mujeres y hombres y un plan de igualdad.

Enpresa eremua:
  • Laguntza mota: 
  • Enpresaren bizitza egitatea: 
  • Enpresa eremua: 
  • Enpresa sektorea: 
  • Geografia eremua: 
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Deialdia egiten duen organoa:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Egitura atal ebazlea:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariri bidali behar zaizkio (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.

Telefono bidezko arreta:

945 - 016711

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariri bidali behar zaizkio (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.

Itzuli

Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariri bidali behar zaizkio (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.

2011. urtean enpresei eta entitate pribatuei aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko diru-laguntzak emateko deialdia

Ebazpenaren bidez enpresa eta erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira eta diru-laguntzetarako deia egiten da, 2011. urtean aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostiko bat egiteko eta berdintasun-plan bat diseinatzeko, bai barne-antolaketarako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Betekizun batzuek konplitzen dituzten enpresa eta erakunde pribatuek eska ditzakete laguntzak

a)  Zuzenean edo zeharka enpresaren partaidetzarik edo kontrolik handiena administrazio publikoena ez izatea.
b)  Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egotea.
c)  Gutxienez 10 langile eta gehienez 250 edukitzea.
d)  105/2004 Dekretuaren itzalpean, aholkularitza-enpresa homologatu baten laguntza teknikoa kontratatuta edukitzea edo kontratatzeko konpromisoa hartzea.
e)  Zuzendaritzaren konpromisoa erakustea, alegia, prozesuarekin aurrera egingo duela harik eta enpresa edo erakundea emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna lortzeko erakunde laguntzaile bihurtzen den arte, 424/1994 Dekretuan ezarritako baldintzen arabera.
f)  Zuzendaritzak prozesua dinamizatuko duen arduraduna izendatzea, erakundeko langileen artean.
g)  Laguntzak izango duen eraginari buruzko txostena aurkeztea.
h)  2011. urterako lan-proposamena aurkeztea. Honako hauek jaso beharko dira:

- Diagnostikoan berrikusi beharreko alderdiak.
- Erabiliko den metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa.
- Emakume eta gizonen berdintasunaren inguruan sentsibilizatzeko/ prestatzeko saioen programa (hamar ordu gutxienez).
- Ekintza-plana prestatzeko prozesua.
- Lantaldea.
- Kronograma.
- Aurrekontua.

i)  Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta edukitzea.
j)  Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzei dagokienez, itzulketa- edo zehapen-prozeduraren bat hasita badago eta oraindik izapidetzen ari bada, aipatu prozedura amaitzea ezinbestekoa izango da diru-laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
k)  Sexu-bereizkeria egiteagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala dutenek, zehapenean jartzen den aldian, ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak jasotzerik ez dute izango, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean debeku horrekin zehatutakoek ere.
l)  Laguntzen deialdi honetan, honako hauek ere ez dute parte hartzerik izango: diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen dien zehapena duten pertsona fisikoek nahiz juridikoek eta laguntza horiek jasotzeko gaitasunik gabe uzten duen lege-debekuren bat dutenek.

PRESTAZIOA
Muga:

1.- Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu nahi den jardueraren kostuaren %50 izango da, gehienez ere; eta onuradun bakoitzeko, 10.000 eurokoa, gehienez ere.

2.- Ehuneko berrogeita hamarraren muga ez zaie ezarriko ondasunak edo zerbitzuak ekoitzi edo banatzearen helburu nagusia irabazi edo haborokina lortzea ez duten irabazi asmorik gabeko erakundeei.

Ordainketa modua:

1.- Jarduerak gauzatu ondoren eta jarduera horien ondorioz izandako gastu guztiak, alegia, diru-laguntzaren zenbateko osoa justifikatu ondoren ordainduko da diru-laguntza; horretarako, 2012ko otsailaren 28a baino lehen –egun hori barne-, agiri hauek aurkeztu behar dira:
a) Egindako diagnostikoa.
b) Berdintasunerako plana.
c) Jasotako funts publikoak nola erabili diren justifikatzeko memoria: garatutako lan-prozesua eta lortutako helburuak deskribatuko dira, aurreikusitako egutegiaren arabera; halaber, sentsibilizazio-saioko edo saioetako edukiak, partaideak eta horiek saioei buruz egiten duten ebaluazioa.
d) Diruz lagundutako jardueren balantze ekonomikoa eta laguntza teknikoa egiaztatzen duen jatorrizko faktura. Fakturetako edo agirietako gastuaren data ezin da izan 2011ko abenduaren 31 baino geroagokoa.
e) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza aipatu dela egiaztatzen duen agiria, 13.e) artikuluan eskatutakoari jarraiki.
f) Prozesuaren hasieran nahiz amaieran, langileei prozesu horren helburuak eta emaitzak jakinarazi izanaren egiaztagiriak, 13.f) artikuluan ezarritakoari jarraiki.
g) Laguntzaren eraginari buruzko aurretiazko txostenean aurreikusitako helburuen betetze-mailari buruzko txostena.

2.- Diruz lagundutako jardueraren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada (diru-laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuaren aldean) edo gastuaren egiaztagirien bidez justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko da diru-laguntzaren zenbatekoan.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Dirulaguntzarako eskaera
Dirulaguntzarako eskaera:
Dirulaguntzarako eskaera
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskaera (I. eranskina) (Eskaera)

Eskaera egiteko inprimakia. Pdf formatoan, eta betegarria.

Dokumentazioa:
  • a) Laguntza teknikorako proposamena

    Aholkularitza-enpresa homologatuak laguntza teknikorako egindako proposamena, ebazpenaren 3. artikuluko h) atalean zehaztatukoari jarraiki

  • b) Konpromezua (II. eranskina)

    Zuzendaritzaren konpromisoa, II. eranskinaren arabera.

  • c) Txostena

    Laguntzak ustez izango duen eraginari buruzko txostena.

  • d) Dinamizatzailearen izendapena (III. eranskina)

    Erakundeko pertsona bat barne dinamizatzaile izendatzea, III. eranskinaren arabera.

  • e) TC1 eta TC2 agiriak

    Langile-kopuruaren egiaztagiria, Gizarte Segurantzaren kotizazio-orrien bidez, hau da, TC1 eta TC2 agirien bidez, eskabidearen aurreko hilabetekoak.

  • f) Lantaldea

    Barneko lantaldearen osaera eta lantaldea osatzeko irizpideak.

  • g) Ordezkaritza egiteko agiria

    Eskatzaileak ordezkatzeko ahalmena duela egiaztatzen duen agiria.

  • h, l, m, y n) Zinpeko Adierazpena

    Declaración jurada de cumplir con los requisitos que se mencionan en el articulo 6, apartado 2, puntos h) l) m) y n) de la resolución.

  • i) Datuen alta / Doakion hirugarren inprimakia (VI. eranskina)

    Impreso normalizado (pdf rellenable), a cumplimentar por la persona o entidad interesada a efectos de incluirla (si no lo estuviera) en el registro del Gobierno Vasco, y asi poder proceder al abono de la subvención.

  • j) Enpresaren dokumentazio legalak

    Estatutuen, eratze-agiriaren eta Identifikazio Fiskalaren Txartelaren fotokopia.

  • k) Zergen ziurtagiria

    Ziurtagiri eguneratuak, gehien jota, diru-laguntza eskatu baino hiru hilabete lehenagokoak: batetik, eskatzaileak zerga-betebeharrak konplituta dauzkala egiaztatzen duena, Foru Ogasunak egina; eta, bestetik, hala behar denean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak konplituta dituela egiaztatzen duena, Lurraldeko Diruzaintzak egina, edo, salbuetsirik egonez gero, salbuespena egiaztatzen duen agiria.

  • ñ) Beste agiri batzuek

    Esleipen-irizpideen arabera, proposamena egoki baloratzeko beharrezkotzat jotzen diren agiri guztiak.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Berraztertzea
Errekurtsoa Berraztertzea:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Berraztertzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/01/01 - 2011/02/10
Ebazteko epea:

Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.