Ikerlanak argitaratzeko Emakunde dirulaguntzak. 2010ekoak.

LABURPENA
Titulua:
Ikerlanak argitaratzeko Emakunde dirulaguntzak. 2010ekoak.
Xedea:
Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko proiektuetarako diru-laguntzetarako 2010eko deialdia.
Diru kopurua:
Erakundearen Aurrekontuetan ondorio horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako da, adierazitako xedeak lortzeko diruhornidura. Zenbatekoa, hasieran behintzat, hogei mila (20.000) eurokoa izango da 2010eko ekitaldian.
Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2009ko abenduaren 16koa (EHAA Zk. 250/2009)

    Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitarzteko proiektuetarako dirulaguntzetarako 2010eko deialdia arautzen duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Deialdia egiten duen organoa:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Egitura atal ebazlea:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Bertan emandako harreta:

Emakunde - Emakumearen Euskal Institutoa / Instituto Vasco de la Mujer

Manuel Iradier kalea, 36

01005 Vitoria - Gasteiz     Tlf.: 945 016700

Itzuli

Emakunde - Emakumearen Euskal Institutoa / Instituto Vasco de la Mujer

Manuel Iradier kalea, 36

01005 Vitoria - Gasteiz     Tlf.: 945 016700

Telefono bidezko harreta:

Emakunde - Emakumearen Euskal Institutoa / Instituto Vasco de la Mujer

Manuel Iradier kalea, 36

01005 Vitoria - Gasteiz     Tlf.: 945 016700

TRAMITAZIOAK
Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko

Ikerlanak argitaratzeko proiektuek helburu hauek lortzen lagundu behar dute:

a) Emakumeen eta gizonen egoeraren, baldintzen, eta haien arteko ezberdintasunaren berri gehiago jakitea, eta bizitzaren arloetan genero-harremanak zer-nolakoak diren eta ezberdintasunak zerk eragiten dituen hobeto jakitea.

b) Berdintasun-politiketarako praktika egokiak gerta daitezkeen ikerketen emaitzak ezagutaraztea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Pertsona fisikoek eta juridikoek, pribatuek nahiz publikoek, eska ditzakete laguntzak. Administrazio publikoek eta horien erakunde autonomoek ez dute laguntzarik eskatzerik izango; bai, ordea, Euskal Herriko Unibertsitatek. 
Betebeharrak:

a) ikerlanak Euskal Autonomia Erkidegoan argitaratu beharko dira.

b) Lehen argitaraldiak izan beharko dira.

c) Zerga-betebeharrak ordainduta eduki beharko dira.

d) Argitaratu beharreko ikerlanak hizkera ez sexistaz idatzita egon beharko du.

PRESTAZIOA
Dotazioa:
Erakundearen Aurrekontuetan ondorio horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako da aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko diruhornidura. Zenbtekoa, hasieran behintzat, hogei mila (20.000) eurokoa izango da 2010eko ekitaldian.
TRAMITEAK
Eskabidea:
Inprimati normalizatua
Bertara joanda
Formularioak:
Eskabidea (Eskaera)

I. Eranskina (pdf  betegarria). Dirulaguntza eskatzeko inprimaki eredua normalizatua

Memoria (E-Doc. Ayuda)
II. Eranskina (pdf betegarria). Ikerlanaren argitalpen-proiektua azaltzen duen memoria. Argitaratuko den material osoa erantsi behar da.
Aurrekontua (E-Doc. Ayuda)
III. Eranskina (pdf betegarria). Aurreikusitako gastu guztien aurrekontua eta horien finantziazioa, xehekatua, III. eranskin honen arabera.
Datuen altako fitxa (E-Doc. Ayuda)
VII. Eranskina (pdf betegarria). "Datuen Alta / Hirugarren Interesatua" inprimakia.
Zinpeko adierazpena (E-Doc. Ayuda)
VII. Eranskina (pdf betegarria). Deialdian ezartzen diren baldintza batzuk betetzen dutela Zinpeko Adierazpen eredua.
Dokumentazioa:
  • Agiriak edo dokumentazioa

    1.– Pertsona fisikoak edo juridikoak I. eranskinean agertzen den eredua erabili behar du eskabidea egiteko

    2.- Eskabidean behar bezala adierazi beharko dira datu hauek:

    a) Ikerlanaren argitalpen-proiektuaren izena eta azalpen laburra, eta banaketarena (I. eranskina).

    b) Eskatzaileen datuak: pertsonaren edo sozietateren izena, pertsonaren edo sozietateren helbidea (telefono eta fax zenbakiak eta posta elektronikoa jarrita) eta baku-datuak (kontu-zenbakia, sukurtsala, banketxea edo kutxa). Pertsona juridikoa bada, zer motatako erakundea den adierazi behar da.

    3.– Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira.

    a) Ikerlanaren argitalpen-proiektua azaltzen duen memoria, II. eranskinaren arabera; argitaratuko den material osoa erantsi behar da.

    b) Aurreikusitako gastu guztien aurrekontua eta horien finantziazioa, xehekatua, III. eranskinaren arabera.
    c) Jasotako laguntzen edo diru-laguntzen ziurtagiria, edo diru-laguntzarik jaso ez bada, zinpeko adierazpena.
    d) «Datuen alta/Hirugarren interesatua» inprimakia (VII. eranskina).

    e) Pertsona fisikoa izanez gero, NANaren fotokopia; eta, pertsona juridikoa izanez gero, eratze-agiriarena eta identifikazio fiskaleko agiriarena.

    f) Ziurtagiri eguneratuak, gehien jota, diru-laguntza eskatu baino hiru hilabete lehenagokoak: batetik, eskatzaileak zerga-betebeharrak
    konplituta dauzkala egiaztatzen duena, Foru Ogasunak egina; eta, bestetik, hala behar denean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak konplituta dituela egiaztatzen duena, Lurraldeko Diruzaintzak egina, edo, salbuetsirik egonez gero, salbuespen hori egiaztatzen duen agiria. Dena den, pertsona edo erakunde onuradunak gai honi buruz eskatzen zaizkion egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu, diru-eman, justifikatu eta likidatzeko prozedurako fase guztietan.

    g) Parte hartzaileak pertsona juridikoak izanez gero, legez eratuta daudela erakusten duten agiriak eta estatutuak.

    h) Eskatzaileak ordezkatzeko ahalmena duela egiaztatzen duen agiria eta ordezkariaren NANaren fotokopia.
    i) Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena, egiaztatzeko batetik, pertsona horrek eta erakunde eskatzaileak ez dutela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik sexu-diskriminazioa egiteagatik; eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela debekurik ezarri zehapenak irauten duen aldian ebazpen honetan araututako diru-eta laguntzak eskatzeko (VIII. eranskina).
    j) Zinpeko adierazpena, egiaztatzeko eskabidea izenpetzen duen pertsonak eta erakunde eskatzaileak ez dutela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dien lege-debekurik ere (VIII. eranskina).

    k) Egiaztagiri eguneratua, dagokion foru ogasunak egina, erakunde eskatzailea BEZaz salbuetsita dagoela egiaztatzeko.

  • Aurkezten diren agirien zerrenda
    VI. Eranskina (pdf betegarria edo markatzekoa). Eskabidearekin batera aurkezten diren agirien zerrenda.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefenoz

Emakunde - Emakumearen Euskal Institutoa / Instituto Vasco de la Mujer

Manuel Iradier kalea, 36

01005 Vitoria - Gasteiz     Tlf.: 945 016700



DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2009/12/31 - 2010/03/31
Ebazteko epea:
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.