2010ean Euskadiko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei dirulaguntzak. Dirulaguntza horiek Emakume eta gizonen berdintasunari buruz diagnosiak egiteko eta/edo berdintasunerako planak sortzeko eta egokitzeko laguntza teknikoa ahalbidetzeko emango dira.

LABURPENA
Titulua:
2010ean Euskadiko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei dirulaguntzak. Dirulaguntza horiek Emakume eta gizonen berdintasunari buruz diagnosiak egiteko eta/edo berdintasunerako planak sortzeko eta egokitzeko laguntza teknikoa ahalbidetzeko emango dira.
Xedea:
Emakunde-Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei eta 4.3 artikuluan aipatzen diren elkarteei emango dizkien diru-laguntzak arautzen dira ebazpen honen bidez, eta horien deialdia egiten da. 2010. urtean emakumeen eta gizonen egoeraren diagnosia egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa kontratatzeko emango dira diru-laguntzak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 15.3 artikuluan ezarritakoa betez eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako indarreko Plana garatuz. Diru-baldintzak hurrengo artikuluetan finkatuko dira, aurrekontuko IV. Kapituluko kredituetan zehaztutako mugen barruan.
Diru kopurua:

1.– Emakunderen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko diru-Zenbatekoa, hasieran behintzat, laurehun mila (400.000) eurokoa izango da.Eskatutako laguntza guztien zenbatekoa  kontuan hartuta, artikulu honetan esandako zenbatekoa handitu egin daiteke, betiere eskabideei buruzko ebazpena hartu baino lehen, baldin eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontu-baliabideak
geratzen badira. Gora-behera hori argitaratu egingo da Emakundeko zuzendariaren ebazpen bidez.

2.– 2010eko laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2010eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan  ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko agindua).

Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Deialdia egiten duen organoa:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Egitura atal ebazlea:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Bertan emandako harreta:

Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzara bidali behar dira (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.Posta bulegoaren bidez aurkezten diren eskabideak kartazal irekian jarri beharko dira, egiaztatu aurretik posta-zerbitzuko funtzionarioek eguna eta zigilua jartzeko.

Hala egin ezean, dagokion bulego publikoan sartutako egunean aurkeztutzat joko da.

Itzuli

Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzara bidali behar dira (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.Posta bulegoaren bidez aurkezten diren eskabideak kartazal irekian jarri beharko dira, egiaztatu aurretik posta-zerbitzuko funtzionarioek eguna eta zigilua jartzeko.

Hala egin ezean, dagokion bulego publikoan sartutako egunean aurkeztutzat joko da.

TRAMITAZIOAK
Emakume eta gizonen berdintasunari buruz diagnosiak egiteko eta/edo berdintasunerako planak sortzeko eta egokitzeko laguntza teknikoa ahalbidetzeko emango dira
Emakunde-Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei eta 4.3 artikuluan aipatzen diren elkarteei emango dizkien diru-laguntzak arautzen dira ebazpen honen bidez, eta horien deialdia egiten da. 2010. urtean emakumeen eta gizonen egoeraren diagnosia egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa kontratatzeko emango dira diru-laguntzak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 15.3 artikuluan ezarritakoa betez eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako indarreko Plana garatuz. Diru-baldintzak hurrengo artikuluetan finkatuko dira, aurrekontuko IV. Kapituluko kredituetan zehaztutako mugen barruan.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei eta 4.3 artikuluan aipatzen diren elkarteei emango dizkien diru-laguntzak arautzen dira ebazpen honen bidez, eta horien deialdia egiten da

Betebeharrak:

1.– EAEn indarrean dagoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana garatuz, diagnosiak eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak sortu eta egokitu nahi dituzten EAEko udalerri, koadrila, mankomunitate eta udalerrien elkarteek eska ditzakete ebazpen honetan araututako diru-laguntzak. Laguntza teknikoak sortutako gastuak ordaintzeko erabili beharko dute diru-laguntza.

2.– Ez dira onuraduntzat hartuko lehenengo atalean sartutako erakundeen menpe edo horiei lotuta dauden edo horietan partaidetza duten pertsona juridikoak, zuzenbide publikokoak edo pribatukoak. Aurrekoa gorabehera, erakunde onuradunek pertsona juridiko horien bidez kudea dezakete diru-laguntzaren gastua.

3.– Koadrila, mankomunitate eta elkarren ondoan dauden bi udalerriren edo gehiagoren elkarteak diru-laguntza programa bateratu bat egiteko eskatzen badu, proiektuko udalerri guztien berariazko baimena jaso beharko da eskabidean. Horietan sartuta dauden udalerriek ezingo dute euren kabuz laguntzarik eskatu elkarteak, koadrilak edo mankomunitateak eskatutako antzerako proiektu baterako.Proiektu batzuk hainbat udalerrik elkarrekin egitekoak badira, udalerri horietako batek edo batzuek ezingo dute proiektua zatituta aurkeztu.Udalerri-elkarteen kasuan, udalerri bat izendatu beharko da diru-laguntzarako programa kudeatzeko eta ordaintzeko ekintzak balioz gauzatzeko.

PRESTAZIOA
Dotazioa:
Diruz lagunduko diren jardueretarako udalerriak, koadrilak, mankomunitateak edo udalerri-elkarteak aurkeztutako aurrekontuaren % 75 izan daiteke diru-laguntzaren zenbatekoa, gehienez ere. Erakunde onuradun bakoitzeko 15.000 euro emango dira gehienez, proiektua udalerri batek aurkezten badu, eta 30.000 euro, koadrila, mankomunitate edo udalerri-elkarte batek aurkezten badu.
TRAMITEAK
Eskaera:
Emakume eta gizonen berdintasunari buruz diagnosiak egiteko eta/edo berdintasunerako planak sortzeko eta egokitzeko laguntza teknikoa ahalbidetzeko
Bertara joanda
Formularioak:
Eskaera (Eskaera)

Eskaera

Datuen Alta / Doakion Hirugarena inprimakia (Dirulaguntza dokumentua)
Datuen Alta / Doakion Hirugarena inprimakia
Zinpeko Adierazpenak (Dirulaguntza dokumentua)
Zinpeko Adierazpenak
Proiektua (Dirulaguntza dokumentua)
Proiektuaren Deskribapena
Proiektua elkarlanean egiteko konpromisoa (Dirulaguntza dokumentua)
Proiektua elkarlanean egiteko konpromisoa (V. eranskina) pdf betegarria 12 KB
Proiektuaren jarraipena egiteko konpromisoa (Dirulaguntza dokumentua)
Proiektuaren jarraipena egiteko konpromisoa (VI. eranskina) pdf betegarria 10 KB
Dirulaguntza Justifikatzeko Memoria (Dirulaguntza dokumentua)
Dirulaguntza Justifikatzeko Memoria (VII. eranskina) pdf betegarria 30 KB
Dokumentazioa:
  • Dokumentazioa

    1.– Eskabideak Emakunde-Euskal Erakundeko zuzendariari bidali behar zaizkio, I. eranskineko eredua erabilita, agiri hauekin batera:

    a) Koadrila edo mankomunitatearen estatutuen fotokopia. Mankomunitate-elkartearen izaera juridikoa eta jarduera-mota adierazi beharko dira.

    b) Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

    c) «Datuen alta/Hirugarren interesatua» inprimakia (II. eranskina). Inprimaki hori ez da aurkeztu beharko erakundea Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenen Erregistroan alta emanda dagoenean.

    d) Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena, egiaztatzeko batetik, pertsona horrek eta erakunde eskatzaileak ez dutela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egitegatik; eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela horrelako debekurik ezarri (III. eranskina).

    e) Zinpeko adierazpena, egiaztatzeko eskabidea izenpetzen duen pertsonak eta erakunde eskatzaileak ez dutela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien administrazio-edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dien lege-debekurik ere (III. eranskina).

    f) Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena: berariaz adierazi beharko da xede bererako beste diru-laguntzarik eskatu den eta, horrela bada, zein erakunderi eskatu zaion, zenbat eskatu den eta diru-laguntza horren egoera zein den (III. eranskina).

    g) 2010eko abenduaren 31 baino lehen egin beharreko lan-prozesuaren proiektua.

    h) Proiektua koadrila, mankomunitate edo udalerri-elkarte batek egiten badu, udalerri bakoitzaren onarpen adierazia jasotzen duen agiria aurkeztu beharko da, 4. artikuluko hirugarren paragrafoan ezarritakoaren arabera (V. eranskina).

    i) 5.3 artikuluan eskatzen den prestakuntzaren egiaztagiria (emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko prestakuntza).

    j) Udalerri, udalerri-elkarte, koadrila edo mankomunitateko berdintasun-teknikariaren kontratua hedatzen denean edo beren-beregi lan-proiektua egiteko aldi baterako berdintasunerako teknikariak zuzenean kontratatzen direnean, egiaztagiria, eskumendun agintariak egina.

    k) Laguntza teknikorako diru-udalbatzak edo dagokion osoko bilkurak onartutako planik ez duen udalerriak, koadrilak, mankomunitateak edo udalerri-elkarteak eskatzen badu, hasitako politikekin jarraitzeko konpromisoa agertu beharko du organo eskudunak (VI. eranskina).

    l) Esleipen-irizpideak egiaztatzea ahalbidetzen duen beste edozein agiri.

    2.– Ondoren aipatzen diren agiriak ere aurkez daitezke, meritutzat baloratuko baitira (10.1.B artikulua):

    a) Udalerrietan, koadriletan, mankomunitateetan eta udalerri-elkarteetan aukera-berdintasuneko agente plazak daudela edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko berariazko prestakuntza duten langile kontratatuei berdintasun-politikak sustatzeko egitekoak izendatu zaizkiela frogatzen duen ziurtagiria.

    b) Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko udalerri bakoitzak 2010eko aurrekontuan jarritako ehunekoa egiaztatzen duen agiria.

    c) Udalerri, koadrila, mankomunitate edo udalerri-elkarteko Emakumearen Toki Kontseiluaren edo parte hartzeko organoaren erregelamenduaren kopia edo bestela, beste egiaztagiri batena.Emakunden dauden agiriak ez dira berriz aurkeztu beharko. Horrelakoetan, agiriak noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren adierazi beharko da eskabidean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluko f) idatz-zatian ezarritakoaren arabera.

     

  • Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundearen Marka zelan erabili
    Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundearen Marka zelan erabili (pdf 19 KB)
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2009/12/31 - 2010/02/08
Ebazteko epea:
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Iraunaldiaren amaierako data:
08/02/2010