2018ko ekitaldian prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza (arau arlokoa) emateko diru laguntza.

[Oinarrizko Prestakuntza Arau-arlokoa - POk]

Deskribapena


Xedea

2018ko Prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko diru-laguntza. 2018ko urtarrilaren 1aren eta azaroaren 30aren bitartean EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko.

Diru laguntzen onarriak 125/2018 Dekretuan uztailaren 30ekoak (EHAA 149. zk., 2018ko abuztuaren 3koa) onartu dira, eta deialdia 2018ko abuztuaren 6koa (EHAA 167. zk., 2018ko abuztuaren 30ekoa) eginda dago.

Oinarrizko prestakuntza: arau-arlokoa

Laneko arriskuak prebenitzearen alorrean eta eskubide eta obligazioen alorrean arauetan jasota dagoenaren inguruan beharrezko diren ezagupenak emateko izango da; kultura aktibo eta arduratsuago bat bultzatuko da.

Edukiak OSALANek ezarritakoak izango dira, betiere Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbidearteko Akordioan ezarritakoaren arabera.

Iraupena: 16 ordukoa (12 irakastordu guztira. Gainerako orduak moduluetara joateko lanpostua nahitaez uzteko ordutzat joko dira). 

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

  1. Prestakuntza-jarduera – Prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza: prestakuntza-ordu bakoitzeko 112,50 euroko modulu ekonomikoa (horien plangintza egitetik zein gauzatzetik eratorritako kostu guztiak barne).
  2. Prestakuntza-jarduera bakoitzeko 15 partaiderentzat emango da diru-laguntza, gehienez ere. 15 partaidetara iristen ez diren kasuetan, honako taula honetan ezarritakoaren arabera finantzatuko dira ekintzak:
    • 15 partaide edo gehiago: % 100.
    • 14 partaide: % 98.
    • 13 partaide: % 96.
    • 12 partaide: % 94.
    • 11 partaide: % 92.
    • 10 partaide: % 90.
    • 10 partaide baino gutxiagoko taldeek ez dute diru-laguntzarik jasoko.
  3. Ezingo dute diru-laguntzarik jaso deialdi honen bitartez gutxienez 10 ikasle biltzen ez dituzten taldeek. Prestakuntza honetan euskararen erabilera sustatzeko, euskarazko taldeak salbuespen izango dira:
    • 15 partaide edo gehiago: % 100.
    • 14 partaide: % 98.
    • 13 partaide: % 96.
    • 12 partaide: % 94.
    • 11 partaide: % 92.
    • 10 partaide: % 90.
    • 09 partaide: % 85.
    • 08 partaide: % 80.
    • 07 partaide: % 70.
    • 06 partaide: % 60.
    • 05 partaide: % 50.
    • 5 partaide baino gutxiagoko taldeek ez dute diru-laguntzarik jasoko.
  4. Diru-laguntzaren zenbatekoak barnean hartzen ditu prestakuntza-materialen gastuak.
    • Osalanek doan emango die prestakuntza-eskuliburu bana ikasle guztiei.
    • Sobera geratzen diren eskuliburuak Osalani itzuli beharko zaizkio.
  5. 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Desgaituen eskubideen eta haien gizarte-inklusioaren Lege Orokorraren testu bategina onesten duenarekin bat, eta desgaitasuna duten Prebentzio-ordezkariek oinarrizko prestakuntza jasotzeko izan litzaketen desabantailak edo/ta zailtasunak konpentsatzeko, Osalanek, deialdi honetako aurrekontuen kargura, komunikaziorako beharrezkoak izan litezkeen laguntza teknikoak baita zerbitzu osagarriak ere ordainduko ditu.

Ordainketa-modua:

  1. Diru-laguntzak ordainketa bakarrean emango dira, diruz laguntzeko eskatu eta eskabidea onartu deneko prestakuntza-jarduera bukatu ondoren, eskatutako agirizko justifikazioa aurkeztu ondoren.
  2. Prestakuntza burutu dutenengatik (Prebentzio-ordezkariengatik) bakarrik ordainduko da diru-laguntza.
  3. Diru-laguntza emateko ebazpenaren berri jaso ondoren, eta emandako epean berariaz eta idatziz uko egiten ez bazaio, diru-laguntza ordain-agindu baten bidez ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-zentroak

Erakunde sindikalak

Prebentzio-zerbitzuak

Betekizunak

  • Diru-laguntza eskatzen duen zentroak aurretiaz eskatu eta lortu izan beharko du 2018ko ekitaldian EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako arau-arloko prestakuntza emateko baimena.
  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Deialdi honen bidez lortzen den diru-laguntza bateraezina da beste erakunde publiko zein pribaturen batek xede berberarekin emandako beste edozein diru-laguntzarekin.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

  • Deialdi honetatik kanpo geratuko dira, aldez aurretik ukatze-ebazpena jakinarazita, zehapenak eta zigorrak behar bezala egiaztatzen ez dituzten erakunde eskatzaileak, baldin eta administrazio-delitu edo -zehapen oso larririk izan badute, azken bost urteetan, lan-segurtasunaren eta osasunaren aurka. Halaber, ez badituzte egunean Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean jasotako betebeharrak, hauei dagokienez: prebentzio-antolamenduko eredua, arriskuen ebaluazioa, prebentzio-jardueren plangintza eta, kasua bada, prebentzio-sistemaren ikuskapena.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Arabako Lurralde-Zentroa.
Telefonoa: 945.01.68.23

Bizkaiko Lurralde-Zentroa.
Telefonoa: 944.03.21.16 / 35 / 81

Gipuzkoako Lurralde-Zentroa.
Telefonoa: 943.02.32.62

OSALANen Zerbitzu Nagusiak.
Telefonoa: 944.03.21.74

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1029803

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Deitzen diren laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 30ean amaituko da, egun hori barne, 24:00etan, edo deialdi honen xede diren diru-laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak agortzean. Azken kasu horretan, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendari Nagusiak emango du horren berri EHAAn.

Entitate prestatzaileek programatuta daukaten prestakuntza-ekintza bakoitza hasi baino 7 egun lehenago, gutxienez, eskatu beharko diote Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari diru-laguntza.

Aurten, deialdi hau argitaratu aurretik eman diren prestakuntza-ekintzen kasuan, diru-laguntza eskatzeko epea bi hilabetekoa izango da ebazpena indarrean sartzen denetik.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideek deialdiko betekizunak betetzen dituztela egiaztatutakoan, ordenan ebatziko dira, espedientea osatzen den unearen arabera, jarduketa horietarako aurrez ikusitako aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Funtsak agortzen badira, aurkeztu diren eta ebazteke dauden eskabideak ezetsi egingo dira, uneko deialdiaren esparruan. Hartutako ebazpena erakunde eskatzaileei jakinaraziko zaie, banaka, gehienez ere bi hilabeteko epean, diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu eta biharamunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula, beharrezkoa-dokumentazioa aurkeztu beharko duzu Mi carpeta

Epea aurkezteko:

Prestakuntza-ekintza amaitu eta 15 eguneko epean.

Aurten, deialdia argitaratu aurretik, eman diren prestakuntza-ekintzen kasuan, aipatutako justifikazio-dokumentazioa bidali beharko da, diru-laguntza jasotzeko ebazpen hau indarrean sartu eta bi hilabeteko epean.

Beharrezkoa-dokumentazioa:

- «III. eranskina. Prestakuntza-ekintzaren datuak»

- «II. eranskina. Asistentzia-kontrolerako orria»

Diru-laguntza hobeto kudeatzeko eta prestakuntzaren kalitatea hobea izateko, dokumentu hauek ere aurkeztuko ditu (helbide elektronikoan deskarga daitezke):

-. «IV. eranskina. Prebentzio-ordezkariak parte hartu duen prestakuntza-ekintzaren datuak»

-.«V. eranskina. Prebentzio-ordezkariak parte hartuko duen prestakuntza-ekintzaren datuak. Laburpen bateratua» Excel formatuan edo kalkulu-orrian. Modu laburrean jasoko ditu prebentzio-ordezkariek aurkeztutako eskabideak.

-. «VI. eranskina. Ebaluazio galdetegia. Prebentzio-ordezkaria».

- «VII. eranskina. Ebaluazio galdetegia. Irakasleak».

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk