Diru-laguntzak, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei, ingurumenaren arloko hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza, borondatezko lan eta sentsibilizazioko jarduerak gara ditzaten

LABURPENA
Titulua:
Diru-laguntzak, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei, ingurumenaren arloko hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza, borondatezko lan eta sentsibilizazioko jarduerak gara ditzaten
Xedea:

Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei norgehiagokako prozeduraren bidez diru-laguntzak ematea arautzea; 2010eko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitartean ingurumenaren arloko hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza, borondatezko lan eta sentsibilizazioko jarduerak gara ditzaten, Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategian jasotakoaren esparruan eta Autonomia Erkidegoaren barnean.

Diru kopurua:

Xede horretara, gehienez, 550.000 euro zuzenduko dira guztira.

Deialdiaren araudia:
  • Agindua 2010/05/12 (BOPV Zk. 105/2010)

    Agindua, 2010eko maiatzaren 12koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei diru-laguntzak ematea arautzen duena, ingurumenaren arloko hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza, borondatezko lan eta sentsibilizazioko jarduerak gara ditzaten, betiere, Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen-Estrategian jasotakoaren esparruan.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ingurumena eta Lurralde Politika
Deialdia egiten duen organoa:
Ingurumen Sailburuordetza
Erakunde erabakigarria:
Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca
Egitura atal ebazlea:
Viceconsejería de Medio Ambiente
Bertan emandako arreta:

Oficinas de atención al público:

  • Bilbao:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbao, (Bizkaia)
  • Donostia- San Sebastián:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (centro ciudad):
    Ramiro Maeztu, 10 bajo
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Álava)

Horario de atención al público:

  • De lunes a viernes de 8:00 a 20:00 horas.
Telefono bidezko arreta:

La Administración Pública del país Vasco pone a disposición de la ciudadanía el teléfono 012.

  • Horario de atención telefónica:
    El servicio de atención a la ciudadanía del Gobierno dispondrá de horarios ininterrumpidos de atención telefónica de lunes a viernes de 8:00 a 20:00 horas.
  • Número de Teléfono:
    Desde el País Vasco: 012
    Desde fuera del País Vasco: 945 018000
    Desde el extranjero: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Diru-laguntzak, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei, ingurumenaren arloko hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza, borondatezko lan eta sentsibilizazio jarduerak garatzeko.

Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei norgehiagokako prozeduraren bidez diru-laguntzak ematea arautzea; 2010eko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitartean ingurumenaren arloko hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza, borondatezko lan eta sentsibilizazioko jarduerak gara ditzaten, Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategian jasotakoaren esparruan eta Autonomia Erkidegoaren barnean.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Irabazi-asmorik gabeko edozein elkarte edo erakunde pribatuk, Administrazio publikoen partaidetzarik gabekoak, beren jardueren xedeen artean ingurumenaren, naturaren eta biodibertsitatearen babesa eta/edo ikerketarekin loturik dagoena edo ingurumenarekin harremana duten esperientzietan ibilbide egiaztatua izatea eta jarduketa-eremua Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak. Erakunde hauek legez eratuta egon beharko dute eta dagozkien erregistroetan izena emanda egon Agindu hau argitaratu baino urtebete lehenago.

Irabazi asmorik gabeko beste elkarte eta erakunde batzuk ingurumenarekin zerikusia duten esperientzietan duten ibilbidea egiaztatzeko, eskabideko A Eranskineko A2 atala bete beharko da: erakundeak garatutako edo garatzen ari diren ingurumen-ekintzen laburpena; dena dela, Sailak egoki irizten dizkion agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskabidea aurkeztu duen erakundeari.

Kideen artean boluntarioak dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legeari jarraitu beharko diote.

Erakunde onuradunak egunean egon beharko du zerga- eta Gizarte Segurantzako betebeharretan.

Erakunde onuradunei diru-laguntzak ematea, eta, hala dagokionean, horiek ordaintzea, baldintzatuta egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten xede bererako diru-laguntzen esparruan, dirua itzultzeko edo zigorren bat ezartzeko espedientea hasirik egon eta, oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude.

Dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, Agindu honetan araututako diru-laguntzen deialdian ezin izango dute parte hartu sexu-diskriminazioan erortzeagatik zigor administratibo edo penala jarri zaien pertsona fisikoek nahiz juridikoek, ezta Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunari buruzko Legearen arabera, debeku horren bidez zigortutakoek ere.

Diru-laguntza deialdi honetan ezingo du parte hartu, ingurumen-legedia hautsiz hutsegite larria edota oso larria egiteagatik zigortuak izan diren enpresek, betiere kasuari dagokion neurri zuzentzailerik hartu ez badituzte eta ipini zaien zigorra garbitu ez badute.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

550.000 €

Muga:

Onartutako aurrekontuaren %80 izan daiteke eta proiektu bakoitzerako 20.000 €tako kopurua ezingo du gainditu.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Diru-laguntza eskaera
Diru-laguntza eskaera:
Eskaeran aurkeztu beharreko dokumentazioa
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Diru-laguntza eskaera (Eskaera)

1. Eskabidea egiteko inprimakia (1-A eranskina), behar bezala beteta. Proiektuaren azalpenari buruzko txostena paperean eta formatu digitalean aurkeztuko da.

2. Eskabidea sinatu duenaren ordezkaritzaren ziurtagiria.

3. Dagokion ogasunaren ziurtagiri eguneratua, zerga-betebeharrak bete dituela adieraziz eta Elkartea erroldatuta dagoen Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren erregimena agertuz.

4. Dagokion lurralde-diruzaintzaren ziurtagiri eguneratua, Gizarte Segurantzako betebeharrak bete dituela adieraziz.

5. Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.

6. Erakundeak izena emanda duelako ziurtagiri eguneratua eta, izaera juridikoaren arabera, dagokion erregistroan jasotako estatutuen kopia.

7. Erakunde eskatzailearen arduradunak luzatutako ziurtagiria, proiektu bererako eskatutako edo jasotako bestelako diru-laguntzei buruzkoa (A5 inprimakia).

8. Kideen artean boluntarioak dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen kasuan, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean izena emandako ziurtagiria, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 1eko 169/2000 Dekretuan horri buruz xedatutakoaren arabera.

9. Erakunde eskatzailearen izaera juridikoa fundazioarena edo erabilera publikoko elkartearena bada, hurrenez hurren Babesletzan edo Elkarteen Erregistro Orokorrean aurkeztu izanaren azken kontu-ematearen ziurtagiria.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/06/05 - 2010/07/05
Aurkezteko epe-muga:

05/07/2010

Ebazteko epea:

04/11/2010

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Gobierno Vasco; Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Gobierno Vasco; Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
22/10/2010
Iraunaldiaren amaierako data:
28/02/2012