Jarduerak EAEn gartu, eta pertsona gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzera bideratzen dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei laguntzak ematea.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Osasuna eta Kontsumoa


Egitura atal kudeatzailea

Osasun Publikoko Zuzendaritza


Xedea

Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimenei zuzendutako laguntzetarako deia egitea, honako hauek finantzatzen laguntzeko:

1. lerroa: gaixotasunen bat duten pertsonen eta haien familien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzera bideratutako jarduerak

2. lerroa: prestakuntza-jarduerak antolatzea (ikastaroak edo lantegiak), osasun-langileek gaixotasunak hobeto ezagutu ditzaten eta tratamendua hobetu dezaten.

3. lerroa: elkarteen barruan komunikazio-sistema digital interaktiboak diseinatzea, abian jartzea eta hedatzea, elkarteek euren kideekin, kolaboratzaileekin (osasun-profesionalak, boluntarioak, zaintzaileak eta adituak) eta alor honek ukitu ahal dituen herritarrekin komunikazio hobea izan dezaten.


Nori Zuzendua

Jarduerak EAEn gartu, eta pertsona gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzera bideratzen dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeentzat.


Diru kopurua

Guztira, zazpiehun eta hamabi mila (712.000) euro jarri dira Agindu honen helbururako. Diru-kopuru hori diru-laguntzen hiru lerroetarako izango da, eta honela banatuko da:

  • Diru-laguntzen 1. lerroa: hirurehun mila (300.000) euro
  • Diru-laguntzen 2. lerroa: hamabi mila (12.000) euro
  • Diru-laguntzen 3. lerroa: laurehun mila (400.000) euro

Araudia

2010eko abuztuaren 13ko Agindua, Osasun eta Kontsumo sailburuarena, jarduerak EAEn garatu, eta pertsona gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzera bideratzen dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei laguntzak emateko deia egiten duena. (2010eko abuztuaren 13ko EHAA, 3794 zk.a).


Harremanak norekin

Diru-laguntzen 1. lerroa
ARABA. Osasuna Sustatzeko Unitatea. 945-01 71 75
BIZKAIA. Osasuna Sustatzeko Unitatea. 94-403.15.48
GIPUZKOA. Osasuna Sustatzeko Unitatea. 943-02.27.18

Diru-laguntzen 2. eta 3. lerroa: Virginia Eguren  945- 01 92 42


Erantsi beharreko agiriak

Diru-laguntzen 1. lerroa:

  1. Aginduaren I. eranskinean jaso den ereduaren arabera egingo da eskaera.
  2. Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:
  • Erakunde eskatzailearen datu orokorrak. Horretarako, Agindu honen IV. eranskin gisa erantsi den inprimaki normalizatua bete behar da. IV. eranskin hori, paperean aurkezteaz gain, euskarri informatikoan ere entregatu behar da (ahal bada CD batean).
  • Erakundearen Identifikazioa Fiskaleko Zenbakiaren kopia.
  • Elkarteen Erregistroan edota dagokion erregistro publikoan izen emandako agiriaren kopia.
  • Laguntza eskaera sinatu duenari horretarako ordezkaritza ematen dion ziurtagiria (erakundearen Estatutuetan agertzen ez bada).
  • Erakundearen estatutuen edo arautegi ofizialen kopia, balizko aldaketa eta guzti.
  • Foru ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiri eguneratuak, jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak bete direla egiaztatzen dituztenak.  Erakunde onuraduna Gizarte Segurantzaren sisteman enpresa gisa izena emanda ez badago, egoera horren berri ematen duen Gizarte Segurantzaren ziurtagiria aurkeztu behar da.
  • Eusko Jaurlaritzaren Hirugarren Interesatuen Datuen alta-agiria, edo, bestela, hirugarrenen datuen aldaketa-eskaera. Agindu honen V. eranskin gisa erantsi da.
  • Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, helburu berbererako eskatutako edo emandako beste laguntza batzuen berri ematen duena.  VI. eranskina
  • Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez duela zigor penalik eta administraziokorik diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatik gerta zitezkeenak barne.

Horietaz gain, egoki iritzitako agiriak ere aurkeztu daitezke.

Diru-laguntzen 2. lerroa:

  1. Aginduaren II. eranskin gisa erantsi den inprimaki normalizatuaren bidez egingo da eskaera.
  2. Eskaerarekin batera honako hauek aurkeztu behar dira:
  • Elkarteen Erregistroan edota dagokion erregistro publikoan izen emandako ziurtagiriaren kopia.
  • Identifikazio Fiskaleko Kodea ageri den dokumentuaren kopia.
  • Erakunde eskatzailearen estatutuen edo arautegi ofizialen kopia.
  • Dagokion administrazio-erakundeak egindako ziurtagiria, erakunde eskatzaileak zerga-betebeharrak bete dituela edo betetzetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duena.
  • Txostena, ikastaroan parte hartuko dutenak kontrolatzeko sistema eta ikastaroaren helburu orokorrak eta berariazkoak azalduko dituena, bai eta egutegia, giza baliabideak (irakasle nagusien izena eta postua jarriz), baliabide materialak, ikasleak hautatzeko mekanismoak, jardueraren egokitasuna (zer beharrei erantzuten dien eta nola atzeman diren adieraziz), irakasteko metodologia eta amaierako ebaluaziorako sistemak azalduko dituena ere.
  • Ikastaroa antolatuko duen arduradunaren curriculum vitae laburra.
  • Ikastaroaren aurretiazko egitaraua; edukien berri ahalik eta zehatzen eman behar da.
  • Sarreren eta gastuen aurrekontua, azalpenen arabera zehaztua.
  • Emango den diploma edo ziurtagiria, hala badagokio.
  • Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, helburu berbererako eskatutako edo emandako beste laguntza batzuen berri ematen duena.
  • Finantza-bide pribatua badago, interes-gatazkaren adierazpena.
  • Erakunde eskatzailearen datu orokorrak. Horretarako, Agindu honen IV. eranskin gisa datorren inprimaki normalizatua bete behar da. IV. eranskin hori, paperean aurkezteaz gain, euskarri informatikoan ere entregatu behar da (ahal bada CD batean).
  • Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez duela zigor penalik eta administraziokorik diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatik gerta zitezkeenak barne.

Diru-laguntzen 3. lerroa:

  1. Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzara bidali behar zaio dagokion eskabidea (III. Eranskina). Helbidea: Donostia-San Sebastian kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
  2. Eskaerarekin batera honako hauek aurkeztu behar dira
  • Elkarteen Erregistroan edota dagokion erregistro publikoan izen emandako ziurtagiriaren kopia.
  • Identifikazio Fiskaleko Kodea ageri den dokumentuaren kopia.
  • Erakunde eskatzailearen estatutuen edo arautegi ofizialen kopia.
  • Dagokion foru-ogasunak egindako ziurtagiria, erakunde eskatzaileak zerga-betebeharrak bete dituela edo betetzetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duena.
  • Azalpen-txostena. Alderdi hauek jaso behar dira: funtzioen diagnostikoa eta diseinua, elkartearen jarduerak gauzatu ahal izateko beharrezkoak diren sistemak, elkarteak bere kide eta kolaboratzaileekin izaten duen eta kideek euren artean izaten duten komunikazioa, eta sistemaren ezarpena eta hedapena nola egin den.
  • 2010erako erakundeak duen aurrekontua. Gastuak eta sarrerak, kideen kuotak eta helburu berbererako beste finantza-bideren bat baduen zehaztu behar da.
  • Interakzio digitaleko sistema ezartzeko fase bakoitzerako kalkulatu den aurrekontua.
  • 2009ko jarduera-txostena, balantzea, eta azken ekitaldiko emaitzen kontua, edo, bestela, sarreren eta gastuen zerrenda.
  • Hirugarren interesatuen datuen alta-agiria.
  • Erakunde eskatzailearen datu orokorrak, Agindu honen IV. eranskin gisa erantsi den inprimaki normalizatua betez. IV. eranskina, paperean aurkezteaz gain, euskarri informatiko bidez ere entregatu behar da (ahal bada CD batean).
  • Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, helburu berbererako zer beste laguntza eskatu dituen edo eskuratu dituen azaltzen duena.
  • Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez duela zigor penalik eta administraziokorik diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatik gerta zitezkeenak barne.

Eskabideak Aurkezteko Epea

2010eko abuztuaren 14tik 2010eko irailaren 13ra, biak barne.


Eskabideak aurkezteko lekua

Diru-laguntzen 1. lerroa:

  • Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Publikoko zuzendariari bidaliko zaio eskabidea (Donostia-San Sebastian kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
  • Era berean, Herri-administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4. artikuluan ezarritako leku eta moduetan ere aurkez daiteke.

Diru-laguntzen 2. eta 3. lerroak:

  • Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariari bidaliko zaio eskabidea (Donostia-San Sebastian kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
  • Era berean, Herri-administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4. artikuluan ezarritako leku eta moduetan ere aurkez daiteke.

Tramiteen deskripzioa

Diru-laguntzen 1. lerroa:

Osasun eta Kontsumo sailburuak izendatutako balorazio-batzordeak egindako proposamena kontuan hartuta emango dira laguntzak. Hauek osatuko dute balorazio-batzordea: Osasun Publikoko zuzendariak (batzordeko lehendakaria izango da), Osasun Publikoko Zuzendaritzako Osasuna Sustatzeko Unitatearen laguntzak kudeatzeko arduradunak (batzordeko idazkaria izango da) eta hiru Lurralde Zuzendaritzetako Osasun Publikoko zuzendariordeek.

Diru-laguntzen 2. lerroa:

Balorazio-batzordearen proposamena kontuan hartuta Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordearen ebazpenaren bidez emango dira laguntzak. Balorazio-batzordea osatuko dute: Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariak (lehendakaria izango da), Irakaskuntza eta Lanbide-garapeneko zerbitzuburuak, eta zuzendaritza horretako B+G laguntzen arduradunak, zeina idazkaria izango den.

Diru-laguntzen 3. lerroa:

Balorazio-batzordearen proposamena kontuan hartuta Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordearen ebazpenaren bidez emango dira laguntzak. Balorazio-batzordea osatuko dute: Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariak (lehendakaria izango da), Irakaskuntza eta Lanbide-garapeneko zerbitzuburuak, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaritzaren B+G laguntzak kudeatzeko arduradunak (idazkaria izango da), eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizartearen Zuzendaritzako sektore-programen arduradunak.


Egitura Atal Ebazlea

Diru-laguntzen 1. lerroa:
Osasun sailburuordeak.

Diru-laguntzen 2. eta 3. lerroak:
Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordeak.


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta bost hilabete.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

2010eko uztailaren 13ko Aginduaren eranskinak
I. eranskina     
II. eranskina
III. eranskina
IV. eranskina
V. eranskina
VI. eranskina


Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Informazio gehiago: Osasun eta Kontsumo Sailaren laguntza-deialdia 2010.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

18/08/2010