Industria, Merkataritza eta Turismo sektoreetako enpresei finantza-prestakuntza eta tutoretza emateko laguntza programa. 2011
LABURPENA
Titulua:
Industria, Merkataritza eta Turismo sektoreetako enpresei finantza-prestakuntza eta tutoretza emateko laguntza programa. 2011
Xedea:
Laguntza-programa honen bidez, laguntzak eman nahi zaizkie Euskadin helbide soziala duten enpresa eta autonomoei, prestakuntza eta oinarriak lor ditzaten, beren finantza-kudeaketan duten prestakuntza eta esperientzia hobetzeko. Horretarako, finantza-aholkularitzako enpresak kontratatu beharko dituzte. Horrela, laster prestakuntza, tresnak eta baliabideak izango dituzte, finantza-kudeaketa ondo egiteko. Programa hiru sektore hauetako enpresa eta autonomoei aplikatuko zaie: Industria. Merkataritza. Turismoa. Jarduera ekonomikoen gaineko Zergan duen epigrafea kontuan izanik, delako enpresa edo autonomoa programaren sektore batekoa edo bestekoa izango da (industria, merkataritza edo turismokoa, alegia). Programaren helburuak hiru dira: Prestakuntza teorikoa. Prestakuntza praktikoa, prestakuntza teorikoan ikasitakoa gauzatzen laguntzen duten tresnei buruzkoa. Aholkulari/tutoreen laguntza, enpresei egunez eguneko finantza-kudeaketan aholku emateko dena.
Deialdiaren araudia:
- IRAGARKIA aldatzeko dena (EHAA Zk. 98/2012)
IRAGARKIA, laguntza-programa hauek aldatzeari buruzkoa: «Industria, Merkataritza eta Turismo arloetan diharduten enpresei finantza-gaikuntza eta -babesa emateko Programa», «Enpresak sortzea zentro teknologikoak baliatuz», «Enpresak sortzea zentro unibertsitateak baliatuz», «Ekintzaile», «Enpresa txiki eta ertainen ondorengotza» eta «Business Angels».
Araudia:
- Iragarkia (EHAA Zk. 140/2010)
IRAGARKIA, industria, merkataritza eta turismo arloetan diharduten enpresei finantza-gaikuntza eta -babesa emateko Programari buruzkoa.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Alameda de Urquijo 36 - 4ª Planta. Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao.
Telefono bidezko arreta:
Teléfono: 94 403 70 00. Fax: 94 403 70 22.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Alameda de Urquijo 36 - 4ª Planta. Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao.
Itzuli
Alameda de Urquijo 36 - 4ª Planta. Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao.
Industria, Merkataritza eta Turismo sektoreetako enpresei finantza-prestakuntza eta tutoretza emateko laguntza programa. 2011
Laguntza-programa honen bidez, laguntzak eman nahi zaizkie Euskadin helbide soziala duten enpresa eta autonomoei, prestakuntza eta oinarriak lor ditzaten, beren finantza-kudeaketan duten prestakuntza eta esperientzia hobetzeko. Horretarako, finantza-aholkularitzako enpresak kontratatu beharko dituzte. Horrela, laster prestakuntza, tresnak eta baliabideak izango dituzte, finantza-kudeaketa ondo egiteko. Programa hiru sektore hauetako enpresa eta autonomoei aplikatuko zaie: Industria. Merkataritza. Turismoa. Jarduera ekonomikoen gaineko Zergan duen epigrafea kontuan izanik, delako enpresa edo autonomoa programaren sektore batekoa edo bestekoa izango da (industria, merkataritza edo turismokoa, alegia). Programaren helburuak hiru dira: Prestakuntza teorikoa. Prestakuntza praktikoa, prestakuntza teorikoan ikasitakoa gauzatzen laguntzen duten tresnei buruzkoa. Aholkulari/tutoreen laguntza, enpresei egunez eguneko finantza-kudeaketan aholku emateko dena.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Gehienez ere 50 langile dituzten enpresek eta autonomoek jaso ahal izango dituzte laguntzak. Enpresa horiek, gainera, industrian, merkataritza edo turismoan jardun behar dute, 1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta helbide soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute.
Erakunde onuradunek laguntza publikoak jasotzeko beharrezko baldintzak bete beharko dituzte, legearekin bat etorriz, eta, era berean, beren egoera legeztatuta egon beharko da, bai zerga-betebeharren aldetik, bai Gizarte Segurantzaren aldetik, eta egunean egon beharko dute SPRIren edozein sozietaterekin dituzten betekizunetan ere. Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela, programaren erakunde onuradu nek ez dute egon behar berreskuratzeko agindu baten menpe. Erakunde onuradunek ez dute egon behar diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekuren baten eraginpean, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoaren arabera.
PRESTAZIOA
Muga:
1998/2006 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, de minimis laguntza dela-eta enpresa onuradun batek guztira jaso dezakeen zenbatekoa ezin da izan 200.000 eurotik gorakoa (edo 100.000 eurotik gorakoa, errepideko garraioaren sektorean diharduten enpresen kasuan), aurreko hiru ekitaldi fiskaletan jasotako laguntzak zenbatuta.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/07/04
-
2011/10/31
Ebazteko epea:
Ebazpena posta elektronikoz jakinaraziko zaie interesdunei, gehienez, bi hilabeteko epean, eskabideaeskatutako dokumentazio guztiarekin batera aurkeztu zenetik aurrera.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.