«Renove Makineria» Laguntza Programa. 2014

LABURPENA
Titulua:
«Renove Makineria» Laguntza Programa. 2014
Xedea:
Programa honen xedea industria-makina berrietan egin beharreko inbertsioak sustatzea da, produkzio-ekipamenduetan modernizazio-maila altua lortzeko eta, aldi berean, ekipamendu horiek laneko segurtasun eta osasun arauei egokitzea
Araudia:
  • IRAGARKIA (EHAA Zk. 27/2014)
    IRAGARKIA, «Renove Makineria» Programaren araudia onartzeko dena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 902 702 142. Fax: 94 403 70 22.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
«Renove Makineria» Laguntza Programa. 2014
Programa honen xedea industria-makina berrietan egin beharreko inbertsioak sustatzea da, produkzio-ekipamenduetan modernizazio-maila altua lortzeko eta, aldi berean, ekipamendu horiek laneko segurtasun eta osasun arauei egokitzea
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
– Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresa txiki eta ertainek (ETE) jaso ahal izango dituzte programa honetan zehaztutako laguntzak. Enpresa ertain edo txikiek, halakotzat hartzeko, Europar Batzordearen 2008ko abuztuaren 6ko 800/2008 Erregelamenduaren I. eranskinean ezarrita dauden baldintzak bete behar dituzte, edo hura aldatu edo ordezten dituzten xedapenak. Eta araudi horretan indarrean diren betebeharrak hauek dira: – 250 langile baino gutxiago izatea. – Urteko negozio-bolumena, gehienez, 50 milioi eurokoa izatea, edo, bestela, urteko balantze orokorra, gehienez, 43 milioi eurokoa izatea.
a) Diru-laguntzaren xede den makineriaren kokaleku izango den jarduera ekonomikoko zentro bat EAEn edukitzea, gutxienez, hiru urtez, laguntza ematen denetik aurrera. b) Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotea, bai eta SPRI Taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko betebehar oro beteta edukitzea ere. c) Egoera hauetakoren batean ez egotea (ziurtagiriak aurkeztu beharko dira): Lehenengoa.– Diru-laguntza publikoak lortzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoarekin kontra¬tuak egiteko debekua edo gaitasungabetzea izatea. Bigarrena.– Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe egotea, baldin eta Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bate¬raezina dela. Hirugarrena.– 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluko eta 13/2003 Legearen 38. artikuluko kasuetan egotearen ondorioz, onuradun izatea ezinezkoa izatea. Laugarrena.– Krisi-egoeran den enpresa izatea, krisian dauden enpresak egoera horretatik ate¬ratzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko Europar Batasunaren jarraibideak betez. Bosgarrena.– Agintaritza eskudunak egiaztatzea ezen, erakunde horrek, lehia galarazten, murrizten edo faltsutzen duten jarduerak egiten dituela. Seigarrena.– Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen aritzea, betiere abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarri¬takoari jarraikiz. Zazpigarrena.– Oraindik bete gabe izatea edozein administraziotatik edo sektore publikoko edozein erakundetatik jasotako laguntza edo diru-laguntzei dagozkien zenbatekoak itzultzeko bete¬beharrak. Ezingo dute, halaber, deialdi honetan parte hartu zehapen-prozedura batean zehapen irmo bat jaso dutenek (betiere, laguntza publiko batetik datorren zehapena bada), edo horrelako programetan lehiatzea galarazten duten zehapenak dituztenek, baldin eta zehapena betetzen ari badira. Eskatzailea dirua itzultzeko prozedura batean edo mota horretako zehapen-prozedura baten barruan badago, horren emaitza ikusita emango –edo, hala badagokio, ordainduko– da laguntza. Zortzigarrena.– Prozedura batean kaudimengabetzat joak izatea, konkurtsoa eskatu izana, kon¬kurtsoan egotea, esku-hartze judizial batean egotea edo Konkurtso Legearen arabera desgaituak izatea, konkurtsoko kalifikazio-epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe egonda. Bederatzigarrena.– Diru-laguntzen deialdi hau egin aurreko bost urteetan, enpresa edota haren legezko ordezkariak epai irmo baten bidez kondenatuak izatea, laneko osasunaren aurkako delitu¬ren bat egiteagatik, eta, halaber, zehapen irmoa jasotzea, arlo horretan arau-hauste administratibo oso larria egiteagatik. Laguntza- eta- likidazio-eskabideak aurkezten diren unean bete egin beharko dira laguntzen onuradun izateko baldintzak.
PRESTAZIOA
Muga:
Programa honen xede diren laguntzak gastu hautagarrien % 15eko diru-laguntzak izango dira, makina berriak erosteko direla egiaztatu ondoren, eta gehienez ere 70.000 euro emango dira erositako makina berri bakoitzeko, eta 100.000 euro, gehienez, enpresa eta urte bakoitzeko.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Impreso de solicitud proporcionado por la aplicación informática, debidamente cumplimen¬tado y firmado. b) Declaración responsable. c) Fotocopia del alta en el Impuesto de Actividades Económicas y del último recibo del mismo como constancia de realización de actividad en la Comunidad Autónoma del País Vasco. d) Fotocopia del poder de representación vigente de la persona firmante de la solicitud. e) Certificados, con un máximo de tres meses de antigüedad, que acrediten que la entidad se encuentra al corriente de sus obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social. f) Copia del contrato de compra – venta de la nueva máquina firmada por ambas partes, fac¬tura y/o factura proforma, pedido aceptado por las partes y el justificante bancario de pago/s realizado/s de la/s máquina/s. g) Documentación informativa de la/s máquina/s nueva/s, se especificará que cumple con las características expuestas en el artículo 8, apartado 2, anterior. h) Certificado/s de la/s entidad/es con la/s que la empresa solicitante ha concertado los servi¬cios de prevención ajenos autorizados, en el/los que conste/n la vigencia actual de los concierto/s y las especialidad/es concertada/s. i) Si procede, Certificado de Entidad Auditora autorizada, en el que conste que la empresa ha realizado la Auditoría Reglamentaria del sistema de prevención y que ésta se encuentra actualizada. j) Declaración «CE» de conformidad de la máquina, al menos en castellano. k) Copia del certificado de la entidad financiera que acredite la titularidad y número de la cuenta corriente a nombre del beneficiario.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2014/02/11 - 2014/11/14
Ebazteko epea:
Hiru hilabeteko gehienezko epea ezartzen da ebazpena emateko, deialdia itxitako egunetik zenbatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.