Enpresa-proiektuei laguntza emateko «MiniConnect» programa. 2014

LABURPENA
Titulua:
Enpresa-proiektuei laguntza emateko «MiniConnect» programa. 2014
Xedea:
Programa honen helburua enpresa-proiektuak finantzatzea da; hain zuzen ere, industriako edo harekin lotutako zerbitzuetako enpresa gazte berritzaileek, hazkunde-gaitasun handikoek, EAEko Enpresa eta Berrikuntza Zentro baten babespean –16. artikuluan programa honen kolaboratzaile gisa agertzen diren zentroetako baten babespean– gauzatutako proiektuak.
Araudia:
  • IRAGARKIA onartzeko dena (EHAA Zk. 42/2014)
    IRAGARKIA, industriako edo berari lotutako zerbitzuetako enpresa gazte berritzaile eta hazkunde-gaitasun handia dutenek EAEn gauzatutako enpresa-proiektuei laguntza emateko «MiniConnect» programaren araudia onartzeko dena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Enpresa onuradunek EAEko Enpresa eta Berrikuntza Zentroen bidez aurkeztuko dituzte laguntza-eskabideak, eta eskabide-agiriak horietan eskuratu ahal izango dira.
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 902 702 142. Fax: 94 403 70 22.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Enpresa onuradunek EAEko Enpresa eta Berrikuntza Zentroen bidez aurkeztuko dituzte laguntza-eskabideak, eta eskabide-agiriak horietan eskuratu ahal izango dira.
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Enpresa onuradunek EAEko Enpresa eta Berrikuntza Zentroen bidez aurkeztuko dituzte laguntza-eskabideak, eta eskabide-agiriak horietan eskuratu ahal izango dira.
Enpresa-proiektuei laguntza emateko «MiniConnect» programa. 2014
Programa honen helburua enpresa-proiektuak finantzatzea da; hain zuzen ere, industriako edo harekin lotutako zerbitzuetako enpresa gazte berritzaileek, hazkunde-gaitasun handikoek, EAEko Enpresa eta Berrikuntza Zentro baten babespean –16. artikuluan programa honen kolaboratzaile gisa agertzen diren zentroetako baten babespean– gauzatutako proiektuak.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Jarraian adierazitako baldintzak betetzen dituzten enpresa txikiek eskuratu ahal izango dituzte programa honek arautzen dituen diru-laguntzak
– 50 langile baino gutxiago izatea. – Urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 10 milioi eurotik gorakoa ez izatea. Nolanahi ere, puntu honetan adierazitako baldintzak interpretatzeko, Europako Batzordearen 2008ko abuztuaren 6ko 800/2008 Araudiaren I. eranskinean ezarritakoa hartuko da kontuan, edo hura aldatu edo ordezten duten xedapenak. 2.– Enpresak ez du 6 urte baino gehiagoko antzinatasuna izango, eta, horretarako, kontuan hartuko da diru-laguntzaren eskabidea egiten den unean 6 urte iragan ez izana, betiere, enpresa sortu zenetik. 3.– Enpresak 10 lanpostu berri sortu beharko ditu, gutxienez, proiektua garatu bitartean. Abiapuntuko datu gisa, azken 12 hilabeteetako batezbestekoa hartuko da aintzat. 4.– Arau honetan araututako diru-laguntzak jaso ahal izateko, enpresak berritzailea eta hazkunde-gaitasun handikoa izan beharko du. Enpresaren I+G gastuek bere ustiapen-gastu guztiaren % 5 izan beharko dute, gutxienez, diru-laguntza eman baino lehenagoko hiru urteetako batean, behintzat. Finantza-historiarik gabeko enpresa sortu berrien kasuan, I+Gko gastuek % 5ekoak izan beharko dute, gutxienez, unean uneko zerga-aldiko kontu-ikuskaritzarako. Kanpoko auditore batek ziurtatu beharko du enpresa berritzailea dela eta I+G gastuen ehunekoari buruzko baldin¬tzak betetzen dituela. 5.– Enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko du egoitza edo, bestela, jarduera-zentro bat gutxienez. 6.– Enpresa eskatzaileek, halaber, eskakizun hauek bete beharko dituzte: a) Zor mugaeguneraturik ez izatea SPRI taldeko edozein elkarterekin, ez eta erakunde sustatzaile edo kolaboratzaileekin ere. Baldintza horietan egongo dira enpresa onuradunak, enpresa berriaren sustatzaileak edo horiei elkarturik edo lotuta dauden sozietateak. b) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea. c) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, indarrean dauden legeetan eskatzen diren mugen arabera. 7.– Egoera hauetakoren batean ez egotea (ziurtagiriak aurkeztu beharko dira): a) Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen aritzea, betiere abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarri¬takoari jarraikiz. b) Oraindik bete gabe izatea edozein administraziotatik edo sektore publikoko edozein era¬kundetatik jasotako laguntza edo diru-laguntzei dagozkien zenbatekoak itzultzeko betebeharrak. Ezingo dute, halaber, deialdi honetan parte hartu zehapen-prozedura batean zehapen irmo bat jaso dutenek (betiere, laguntza publiko batetik datorren zehapena bada), edo horrelako progra¬metan lehiatzea galarazten duten zehapenak dituztenek, baldin eta zehapena betetzen ari badira. Eskatzailea dirua itzultzeko prozedura batean edo mota horretako zehapen-prozedura baten barruan badago, horren emaitza ikusita emango –edo, hala badagokio, ordainduko– da laguntza. c) Prozedura batean kaudimengabetzat joak izatea, konkurtsoa eskatu izana, konkurtsoan egotea, esku-hartze judizial batean egotea edo Konkurtso Legearen arabera desgaituak izatea, konkurtsoko kalifikazio-epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe egonda. d) Diru-laguntzen deialdi hau egin aurreko bost urteetan, enpresa edota haren legezko ordez¬kariak epai irmo baten bidez kondenatuak izatea, laneko osasunaren aurkako delituren bat egiteagatik, eta, halaber, zehapen irmoa jasotzea, arlo horretan arau-hauste administratibo oso larria egiteagatik. 8.– Enpresa eskatzaileek onuradun direla egiaztatu behar dute laguntza-eskabidea aurkeztean, eta, hartara, eskabide-inprimakian eskatutako agiriak entregatuko dituzte. 9.– Sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak, beren organoak, sailak eta men¬peko erakundeak bai eta administrazioa partaide nagusitzat duten enpresak edo erakundeak ere ezin izango dira diru-laguntza hauen onuradun.
PRESTAZIOA
Muga:
Laguntzen zenbatekoa diruz laguntzeko moduko gastuen % 100era iritsi ahal izango da. 100.000 euro izango dira gehienez Erakunde onuradun bakarrak jaso dezakeen minimis laguntza ezin izango da 200.000 euro baino gehiagokoa izan, egungo ekitaldi ekonomikoa eta aurreko biak aintzat hartuta. Hori dela-eta, programa honetan xedatutako laguntzarik ez da emango baldin eta emandako laguntza, onuradunak aurretik lortu dituen beste minimis laguntza batzuei gehituta (edozein izanik ere laguntza eman duen administrazioa edo administrazioak), muga horretatik gorakoa bada.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Eskabide-agiria behar bezala beteta eta pertsona edo talde eskatzaileak izenpetuta; enpresa izanez gero, erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonak izenpetuko du. b) Proiektuaren teknika-, ekonomia- eta finantza-alderdiak eta enpresaren jarduera zehazki deskribatuko dituen txostena. Txosten horrek justifikatu beharko du oinarri teknologikoko enpresa edo enpresa berritzailea dela. c) Eskabidea aurkeztu aurreko azken 12 hilabeteetako TC2 inprimakien kopia. d) Eratze-eskrituraren fotokopia, identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia eta pertsona eska¬tzailea edo eskatzaileak ordezkatzeko ahalmenaren kopia fede-emailea. e) Urteko kontuen kopia, eta azken bi ekitaldietan Merkataritza Erregistroan bildutako dokumen¬tazio osagarria; horiek izan ezean, Sozietateen gaineko Zergaren edo, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azkeneko bi aitorpenak. f) Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. g) Ondorengo alderdiei buruzko zinpeko aitorpena: – Eskatzailea enpresa txikia izatea, eta enpresako eta, hala gertatuz gero, berarekin elkartu edo lotutako gainerako enpresetako enpleguaren, negozio-bolumenaren eta balantze orokorraren urteko datuak eta taldearen datu orokorrak, diru-laguntza eskatu aurreko bi ekitaldienak. – Proiektu berarentzako beste erakunde publiko edo pribatuen aldetik jasotako laguntzak. – Enpresa eskatzaileak zehapen administratibo edo penalik ez duela jaso eta diru-laguntza publikoak jasotzea galarazten dion legezko debekurik ez duela.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2014/05/01 - 2014/06/30
Ebazteko epea:
Ebazpena e-mail bidez igorriko zaio enpresari, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAn eskabidea jaso eta, gehienez, 4 hilabeteko epean, edo 6 hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa eta Berrikuntza Zentroan agiri guztiak aurkezten direnetik
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.