Ciberseguridad Industrial Programa. 2019

LABURPENA
Titulua: 
Ciberseguridad Industrial Programa. 2019
Xedea: 
Programa honen xedea da bultzada bat ematea Zibersegurtasun Industrialari, batik bat manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei.
Diru kopurua: 
550.000,00 euro
Deialdiaren araudia: 
  • EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 28koa, (EHAA Zk. 107/2019)
    EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 28koa, SPRI ¿ Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen eta argitaratzen baitira «Zibersegurtasun industriala» laguntza programa arautzen duten oinarriak, eta beketarako deialdia egiten baita.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Deialdia egiten duen organoa: 
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Erakunde erabakigarria: 
Erakunde eta Sozietate Publikoak
TRAMITAZIOAK
Ciberseguridad Industrial Programa. 2019
Programa honen xedea da bultzada bat ematea Zibersegurtasun Industrialari, batik bat manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Programa honetako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte industri arloko enpresek edo horiekin lotutako zerbitzu teknikoetakoek (produktu-prozesuarekin lotuak) eta produktu industrialak diseinatzen eta muntatzen dituztenek. Baita ere Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako talde industrialetako matrize-enpresek, baldin eta eskatzen badituzte eta aurreko paragrafoko ezaugarriak osotasunean betetzen badituzte, beren egoera ekonomiko bateratua kontuan hartuta.
a) Jarduera industrialeko zentro bat edukitzea Euskal Autonomi Erkidegoan. b) Diruz lagundu daitekeen jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzea. c) Enpresa egunean egotea Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekiko eta bere kolaboratzaileekiko zerga betebeharretan, eta baita ere Eusko Jaurlaritzarekiko betebeharretan, eta ez izatea iraungitako, erreklamatutako edo ordaindu gabeko zorrik SPRI taldeko edozein enpresarekin. d) Alta emanda egotea Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Zergaren kasuan kasuko epigrafe industrialean. e) Ondoko egoeraren batean ez egotea. Lehenengoa.¿ Dirulaguntza publikoak lortzeko edota Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioarekin edo bere sektore publikoarekin kontratatzeko legezko debekua edo gaitasun gabetzea izatea, horren barruan sartzen direlarik sexu bazterkeriagatik egoera horretan daudenak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen arabera. Bigarrena.¿ Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela. Hirugarrena.¿ Legegintzako 1/1997 Dekretuaren 50. artikuluko egoeretan eta 13/2003 Legearen 13. artikulukoetan egotea, zeinaren ondorioz ezin baita izan laguntzen onuradun, eta bereziki ondoko hauetan: a) Oraindik bete gabe izatea edozein administraziotatik edo sektore publikoko edozein erakundetatik jasotako laguntza edo dirulaguntzei dagozkien zenbatekoak itzultzeko betebeharrak. Ezingo dute, halaber, deialdi honetan parte hartu zehapen-prozedura batean zehapen irmo bat jaso dutenek (betiere, laguntza publiko batetik datorren zehapena bada), edo horrelako programetan lehiatzea galarazten duten zehapenak dituztenek, baldin eta zehapena betetzen ari badira. Eskatzailea dirua itzultzeko prozedura batean edo mota horretako zehapen-prozeduran badago, horren emaitza ikusita emango da ¿edo, hala badagokio, ordainduko da¿ laguntza. b) Prozedura batean kaudimengabetzat joak izatea, konkurtsoa eskatu izana, konkurtsoan egotea, esku-hartze judizial batean egotea edo Konkurtso Legearen arabera desgaituak izatea, konkurtsoko kalifikazio-epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe egonik. c) Dirulaguntzen deialdi hau egin aurreko 5 urteetan enpresa edota haren legezko ordezkariak epai irmo baten bidez kondenatuak izatea, laneko osasunaren aurkako delituren bat egiteagatik, eta, halaber, zehapen irmoa jasotzea, arlo horretan arau-hauste administratibo oso larria egiteagatik. Laugarrena. 200.000 eurotik gorako minimis laguntza bat jaso izana, egungo ekitaldi ekonomikoa eta aurreko biak aintzat hartuta. Baldin eta enpresa onuradunak besteren konturako garraio operazioak egiten baditu errepideko garraio-sektorean, gehiengo hori 100.000 eurora jaitsiko da. Beste laguntza batzuekiko metatze-arauak Programaren 11. artikuluan daude zehaztuta. Bosgarrena.¿ Agintaritza eskudunak egiaztatzea ezen erakunde horrek lehia galarazten, murrizten edo faltsutzen duten jarduerak egiten dituela. Seigarrena.¿ Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen aritzea, betiere abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz. Zazpigarrena. Bere jarduera garatzea sektore hauetakoren batean: (i) arrantza eta nekazaritza, (ii) nekazaritzako produktuen lehen mailako produkzioa, eta (iii) nekazaritza produktuen eraldaketa eta merkaturatzea, 1407/2013 Araudiaren 1.1.c) artikuluan aurreikusitako kasuetan.
PRESTAZIOA
Dotazioa: 
550.000,00 euro
Muga: 
Proiektuarekin lotutako aholkularitza-ingeniaritza, hardware eta software gastuak dituen eta diruz laguntzeko modukoa den jarduera bat edo gehiago egiteko, 18.000 euroko dirulaguntza emango da gehienez enpresa onuradun bakoitzeko.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Elektronikoa
Aplikazioak:


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/06/10 - 2019/11/28
Aurkezteko epe-muga: 
Laguntza-eskaera aurkezteko epea oinarri hauek Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren lanegunaren biharamunean hasiko da eta 2019ko azaroaren 28ko eguerdiko 15:00etan (penintsulako ordua) amaituko da.
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea