Itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei dei egiten zaie parte har dezaten baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko proiektuetan (2018-2019).

[SARE HEZKUNTZA GELAN]

Deskribapena


Xedea

Itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei, parte har dezaten dei egitea «Sare_Hezkuntza Gelan» izeneko berrikuntzako proiektuan. Proiektu horren helburua da sustatzea irakaste-ikaste prozesuan material eta baliabide digitalak prestatu, horiek gelan erabili eta hori burutu ahal izateko prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa erraztea.

Aurrekontuko zuzkidura

305.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Ikastetxe onuradunei eman beharreko diru-laguntzak bi epetan ordainduko zaizkie:

  1. Lehendabizikoan, hautatutako parte-hartze proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 60; zenbateko hori esleipen-ebazpena jakinarazi, eta, gehienez, bi hileko epean ordainduko da.
  2. Bigarrenean, gainerako % 40a, justifikazio-dokumentazioa dagokion epean jaso ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Itunpeko sareko ikastetxea izatea eta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Batxilergoa ematea.
  • Aurreko paragrafoan aipatutako erakundeen eta federazioen kide diren ikastetxeek ezin izango dute bakarka «Sare_Hezkuntza Gelan» proiektuan parte hartu, baldin eta erakundeak edo federazioak bere proiektua aurkezten badu.

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeekin (unibertsitatez kanpoko aipatutako hezkuntza maila ematen dutenak) estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeak.

Federazioak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeekin (unibertsitatez kanpoko aipatutako hezkuntza maila ematen dutenak) estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten federazioak.

Betekizunak

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, izapideak egiteko eta dokumentazioa erregistratzeko aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1011205

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hartutako erabakia bitarteko elektronikoen bidez jakinaraziko zaie eskaera egin duten erakundeei, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita sei hileko epean.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


2019ko uztailaren 1a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk