Langabezian dauden eta/edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonen kontratazioa sustatzeko ezohiko laguntzak iragartzen dituen Agindua

LABURPENA
Titulua:
Langabezian dauden eta/edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonen kontratazioa sustatzeko ezohiko laguntzak iragartzen dituen Agindua
Xedea:

Laguntza jakin batzuen deialdia arautzen da. Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez, laguntza horiek emateko aukera izango du langabean dauden eta/edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen ari diren pertsonak kontratatzeko, jarduera-eremu jakin batzuetan interes orokorreko eta gizarte-onurako jarduera berriak egin ditzaten.

Diru kopurua:

63.000.000  €

Araudia:
  • AGINDUA, 2009ko azaroaren 25ekoa, (EHAA Zk. 229/2009)
    Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan langabezian dauden eta/edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonen kontratazioa sustatzeko ezohiko laguntzak iragartzen dituena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Lan eta Gizarte Gaiak
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza Soziolaboraleko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Lan eta Gizarte Gaiak
Egitura atal ebazlea:
Berrikuntza Soziolaboraleko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Itzuli

Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Langabezian dauden eta/edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonen kontratazioa sustatzeko ezohiko laguntzak iragartzen dituen Agindua
Laguntza jakin batzuen deialdia arautzen da. Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez, laguntza horiek emateko aukera izango du langabean dauden eta/edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen ari diren pertsonak kontratatzeko, jarduera-eremu jakin batzuetan interes orokorreko eta gizarte-onurako jarduera berriak egin ditzaten.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Irabazi-asmorik gabeko honako erakunde publiko edo pribatu hauek jaso ditzakete kontrataziorako diru-laguntza horiek, dagokion eskabidea aurkeztu ondoren eta edozein modu juridikotan eratuta egonik ere:

  • Udalek, udalerri-mankomunitateek, partzuergoek, kuadrilek, zerbitzu-elkarteek eta horien mendekoak diren edo horiei lotuta dauden gainerako tokiko erakundeek edo sozietate/erakundeek, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoan legez eratuta egonik, nortasun juridiko independentea badute.
  • Diru-laguntza jasotzen duen erakunde publikoak enpresa pribatuekin kontrata dezake jardueraren gauzatze materiala. Kasu horretan, enpresa esleipendunak egin behar duen jarduera zehatzarekin zerikusia duten kontratazio berriak finantzatzeko erabiliko da diru-laguntzaren zenbatekoa.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan helbideratutako irabazi-asmorik gabeko erakundeek.
Betebeharrak:
  • Gizarte Segurantzaren eta/edo dagokion Aurreikuspen Erakundearen kotizazioen ordainketak eguneratuta edukitzea. Agindu honen 3.2 artikuluan bildutako enpresek ere bete behar dute betebehar hori, zerga-betebeharrei dagokienez.
  • Erakunde eskatzailearen arduradunaren zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela adierazita, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik bideratzen ari den itzultzeko edo zigortzeko prozedura oro amaitu egin beharko da diru-laguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko.
  • Kontratatutako pertsonen lanaren eta lan-esperientziaren jarraipena eta ikuskapena egiteko langileak izendatu beharko dituzte. Ikuskapena egiteko ardura duten langileak erakundeko kide izan daitezke, eta, hori posible ez bada, programa honen kontura kontratatzeko diru-laguntza eskatzeko aukera izango da.
PRESTAZIOA
Dotazioa:

Aurrekontuak hirurogeita hiru milioi (63.000.000) euroko zenbatekoa izango du guztira. Aurrekontu hori agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren ordainduko zaio erakunde laguntzaileari.

Laguntzak emango dira baldin eta horretarako aurrekontu-kreditu nahikoa badago. Kreditua zabaltzen ez bada, behin diru-laguntzen aurrekontua agortuta EHAAn argitaratuko da.

TRAMITEAK
Eskaera:
Langabezian dauden eta/edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonen kontratazioa sustatzeko ezohiko laguntzak iragartzen dituen Agindua
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak

    1.- Agindu honetan araututako laguntzak jaso nahi dituzten erakunde onuradunek eskabidea aurkeztu beharko dute, eskabidearen eranskinean bildutako eredu ofizialari jarraiki, honako web helbide hauetan eskuragarri dagoena:

    2.- Eskabide horrekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    • Memoria, enpleguen edukia, diruz lagundu beharreko kontratu kopurua, eta kontratu bakoitzaren iraupena eta hasierako eta amaierako eguna adieraziko dituena. Aginduaren betekizunak eta laguntzak esleitzeko irizpideak betetzen direla egiaztatzeko informazio nahikoa bildu beharko da memorian, kontratatu beharrekoek diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutela edo kontribuzio-prestaziorik jasotzen ez duten langabeak direla egiaztatzen duten agiriak bereziki, eta, hala badagokio, haien iritziz, 4. artikuluan ezarritako betekizuna bete ezin dezaketela justifikatzen duten arrazoiak.
    • Erakunde eskatzaileak zinpeko aitorpen bat egin behar du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedurei nahiz prozedura zehatzaileei buruz, prozedura horiek oraindik izapidetzealdian badaude.
    • Erakunde eskatzailearen arduradunaren zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela adierazita, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
    • Erakunde eskatzaileak zinpeko deklarazio bat egin behar du, administrazio honi nahiz beste administrazio publiko zein erakunde publiko edo pribatu batzuei xede eta helburu berarako eskatutako beste edozein laguntza zein egoeratan dagoen (emanda, eskatuta nahiz izapideak egiten) jakinarazteko.
    • Erakunde onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu behar du, zerga-betebeharrak eguneratuak dituela frogatzeko, prozeduraren izapideak egitean hori berriz ere egiazta daitekeela aintzat hartuta. Administrazio Publikoen kasuan ez da beharrezkoa izango ziurtagiri hori aurkeztea.
    • Zinpeko aitorpena, aldez aurretik programa honen kargura diru-laguntza eskabidearen xede izan diren kontratazioei buruz.
    • Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren edo dagokion erakundearen ziurtagiri eguneratua, erakunde edo enpresa eskatzaileak erakunde horiekiko betebeharrak eguneratuak dituela egiaztatzen duena.
    • Hirugarren interesdunaren datuei alta emateko fitxa, erakundearen ordezkariak sinatua eta dagokion banku-entitateak zigilatua.
    • Langile Batzordearen edo Enpresa Batzordearen txostena. Ordezkaritza-organo horien ordezkaritza-erantzunik jaso ezean, Erakunde onuradunak horri buruz emandako ziurtagiria aurkeztuko da.
    • Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak oso-osorik betetzen ez badira edo derrigor aurkeztu beharreko agiriekin, aurreko paragrafoan jaso direnak, aurkezten ez badira, erakundeari hamar eguneko epea emango zaio akatsa zuzentzeko edo falta diren agiriak aurkezteko, eta agindutako hori egiten ez badu eskabideari uko egin diola ulertuko dela adieraziko zaio. Halakorik gertatzen bada, Administrazioak eskabideari buruzko esanbidezko ebazpena eman eta ebazpen hori jakinarazi beharko du.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefono bidezkoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000

Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2009/11/28 - 2010/11/27
Aurkezteko epe-muga:
Agindua indarrean hasiko den egunean irekiko da eskabideak aurkezteko epea, eta etengabe irekita egongo da indarraldia amaitu arte.
Ebazteko epea:
Eskabideak ebazteko eta jakinarazteko hiru hilabeteko epea izango da gehienez eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita, eta epe hori amaituta diru-laguntza eskabidea atzera botako da baldin eta esanbidezko ebazpena ematen ez bada.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Berrikuntza Soziolaboraleko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Berrikuntza Soziolaboraleko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.