2009ko Gabonetako kanpainan merkataritza eta ostalaritza arloak indarberritzeko eta lehiakortasuna sustatzeko pizgarrietarako dirulaguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Turismo Zuzendaritza


Xedea

Onuradunek langabeak kontratatu beharko dituzte, betiere laguntzak eskatu baino 30 egun lehenago gutxienez. Langabe horiek Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartuta eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon behar dira eta ezin dira izan enpresa kontratatzailearen titularrarekin edo gehiengoa duten bazkideekin bigarren maila arteko odolkidetasun eta ezkontza-ahaidetasuneko senide. Gainera, kontratazio-aldia etengabea izan behar da, 45 egunekoa edo luzeagoa, arau hauek indarrean sartzen diren egunetik 2010eko urtarrilaren 31ra bitartekoa, egun biak barne, eta kontratazioak ezin dira lanaldi partzialekoak izan.


Nori Zuzendua

Jardunean diharduten enpresak izan daitezke laguntzen onuradun, baldin eta merkaritza arloan ari badira, Euskal Autonomia Erkidegoko leku finkoetan, edo ostalaritza arloan ari badira, hau da, ostatu eta sukaldaritza arloetan. Kasu batean zein bestean, alta emanda egon beharra dago Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, eta ostalaritzaren kasuan, Euskadiko enpresen eta turismo-establezimenduen erregistroan ere inskribatuta egon beharra dago.


Diru kopurua Laguntza, gehienez, 1.200 eurokoa izango da, langile bat kontratatzea dakarren jarduera bakoitzeko. Gehienez ere 12.000 euro emango dira enpresako.
Araudia AGINDUA, 2009ko azaroaren 3koa,  Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, 2009ko Gabonetako kanpainan merkataritza eta ostalaritza arloak indarberritzeko eta lehiakortasuna sustatzeko pizgarrietarako dei egiten duena.
Harremanak norekin  

Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2
01009 Vitoria-Gasteiz
- Merkataritza: 945 01 70 54
E-maila:
mj-cubo@ej-gv.es
- Turismoa: 945 01 70 55
E-Maila:
ma-gonzalez@ej-gv.es

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastian
- Merkataritza: 943 02 2565
E-maila:
t-urkiol@ej-gv.es
- Turismoa: 943 02 25 64
E-Maila:
m-etxebeste@ej-gv.es

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha, 23
48010 Bilbao
- Merkataritza: 94 4031844
E-maila:
i-lopezperez@ej-gv.es
Turismoa: 94 403 14 00
E-Maila:
a-lekue@ej-gv.es

Merkataritza eta Turismoko Saiburuordetza
Tfnoa.: 945016571
E-maila:
leticia.aldama@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

1. Eskabidea (F-1, F-2 eta F-3 orriak).

2. Pertsona juridikoaren identifikazio fiskalaren txartelaren fotokopia edo eskatzailearen NANarena.

3. Diruz lagundu beharreko lan-konrtratuen kopia, lankontratuen iraupena eta lanaldia adierazita.

4. Kontratatuak Gizarte Segurantzaren erregimenean alta emanda daudela egiaztatzen duen agiriaren kopia.

5. Laguntza-eskabidearen eguna baino 30 egun lehenagotik gutxienez kontratatuak langabezia-egoeran egon direla egiaztatzen duen ziurtagiria erakunde eskudunak luzatua.

6. Kontratupeko pertsonen NANaren kopia.

7.- Hirugarrenen altaren dokumentua (enpresa eskatzailearen datu-bankuen inprimakia, laguntza helbideratzeko baliagarri, aurreko urteetan dirulaguntzarik izan ezean edo daturen bat aldatu bada).

8. Jarduera Ekonomikoen Zergaren alta eta bajen ziurtagiria (enpresa eskatzailearena).

9. Zerga-betebeharrak egunean edukitzearen ziurtagiria, baldin eta diru-laguntza 3.000 ¿ baino gehiagokoa baldin bada.


Eskabideak Aurkezteko Epea

Eskariak aurkezteko epea gehienez ere 2009ko abenduaren 15ean bukatuko da.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

 


Tramiteen deskripzioa Espedienteak burutu ahala ebatziko dira, kreditua amaitu arte. Kopuruak aldi bakarrean ordainduko dira, proiektua amaitu eta bidezkotu ondoren. Beranduenez, 2010eko maiatzaren 31n aurkeztuko da dokumentazio hori.
Egitura Atal Ebazlea

Lurralde Ordezkaritzak


Ebazteko epea Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.

 




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak Diru-laguntzaren eskabideak Internetez eskuratu eta bete ahal dira, http://www.industria.ejgv.euskadi.net/appcont/osaga-emp/cofe.html helbidean. Hori dela eta, eskabideak linean bete eta bidali arren, ezinbesteko izango da izenpetu eta paperean ere aurkeztea.
Bestelako Agiriak

Hirugarrenen alta-inprimakia


Oharrak

-


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

13/11/2009