2009rako mugaren bi alde eta eskualde arteko lankidetzarako proiektuei diru-laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Jaurlaritzaren Lehendakaritza


Egitura atal kudeatzailea

Europako Gaietarako Zuzendaritza


Xedea

Deialdi honek mugaren bi alde eta eskualde arteko lankidetzarako proiektuei diru-laguntzak ematea helburutzat du. Erakunde pribatu edota publikoek mugazgaindiko edota europako eskualdeartekoen arloan garatutako ekintzak finantziatuko dira.


Nori Zuzendua

1.- Laguntzak pertsona fisiko edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte, pribatuak nahiz publikoak izan, baldin eta bere helbidea laguntzak jasoko dituzten ekintzak garatuko diren eremu geografikoan baldin badute. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ez du laguntzarik eskatzerik izango.
2.- Proiektu bakarra eskatzaile bat baino gehiagoren artean aurkezten denean, titularkideek beraietako bat izendatu beharko dute Administrazioaren aurrean proiektuaren ordezkari izateko


Diru kopurua

2009 urterako mugaren bi alde eta eskualde arteko lankidetzarako proiektuei laguntzak emateko deialdia egiten da. Laguntza horien diru kopurua 120.000 eurokoa da, eranskin bakarrean onartu eta agertzen diren oinarriak kontuan izanik.


Araudia

189/1998 Dekretua, uztailaren 28koa, mugaren bi alde eta eskualde arteko lankidetzarako proiektuei laguntzak ematea arautzen duena.

Ebazpena, 2009ko urriaren 15ekoa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, 2009rako mugaren bi aldeen eta eskualdeen arteko lankidetza-proiektuei laguntzak emateko deialdia egiten duena.


Harremanak norekin

Mª Carolina AGUIRRE
Rafael HUESO
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Nafarroa kalea, 2 - 01007
VITORIA-GASTEIZ
Tel.: 945 01 81 44
Fax: 945 01 81 58
E-mail: exteriores3@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

- Proiektuaren azalpen txostena eta proiektua garatzeko egitaraua
- Pertsona juridiko edo fisikoaren identifikazio agiriaren fotokopia
- Zerga alorreko eginbeharrak beteta dituela egiaztatzeko ziurtagiria, edo eginbehar horietatik salbuetsita dagoela egiaztatzekoa, bestela.
- Estatutoak (pertsona juridikoa bada)
- Banatutako aurrekontua
- Eskatzaileak ordezkaria izateko duen fakultatearen akreditazioa


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009/10/29 - 2009/11/28


Eskabideak aurkezteko lekua

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Nafarroa kalea, 2 - 01007
VITORIA - GASTEIZ


Tramiteen deskripzioa

Ebaluazio Batzorde batek Lehendakaritzako Idazkari Nagusiari proposatuko dio deialdearen Ebazpena.


Egitura Atal Ebazlea

Deialdiko dirulaguntzak Lehendakaritzako Idazkari Nagusiaren ebazpen batez esleituko dira.


Ebazteko epea

Sei hilabete baino lehen, deialdiaren epea hasi zenetik




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Ez daude


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

03/11/2009