Merkataritza Sariak. 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Merkataritza Zuzendaritza


Xedea  Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburuaren 2009ko irailaren 28ko Aginduak arautzen dituen Euskal Merkataritzako sariak deitzea, 2009 urteko ekitaldiari dagokionez.


Hiru jardun-eremu bereizten dira:
Enpresa-lankidetza
Merkataritza-berrikuntza
Lanbide-ibilbidea


Nori Zuzendua Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera ekonomikoa burutzen duten merkataritza-enpresaren titularrak, pertsona fisikoak nahiz juridikoak.
Diru kopurua Deialdi honen bidez deitzen diren sariek ez dute balio ekonomikorik izaten, ez delako inolako diru-kopururik ematen;  Merkataritza eremuan egindako lanarengatik aintzatespen edo aipamen publikoa baizik.
Araudia

2009ko irailaren 28ko Agindua, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburuarena, Euskal Merkataritzako Sariak arautzen dituena ( EHAA urriak 14koa)

2009ko urriaren 15eko Ebazpena, Merkataritza Zuzendariarena, Merkataritza sariak 2009 ekitaldirako deitzen dituena (EHAA urriak 15ekoa).


Harremanak norekin

Pello Iturrioz Agirre
Tel.: 945 019964


Erantsi beharreko agiriak 2009ko urriaren Ebazpenaren I. Eranskineko inprimakiak erabiliko dira, eta gehitu ahal izango dira egokiak diren txostenak, betiere DIN-A4 neurria gainditu gabe.
Eskabideak Aurkezteko Epea  2009ko azaroaren 15era arte.
Eskabideak aurkezteko lekua

Sarietarako kandidaturak Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberetara bidaliko dira; Ganberek erakunde kolaboratzaile gisa jardungo dute  sarien kudeaketari dagokionez.


Tramiteen deskripzioa

Hasi, aztertu eta ebatzi.


Egitura Atal Ebazlea  Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza
Ebazteko epea

6 hilabete




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa


Formularioak

I Eranskina


Bestelako Agiriak

-


Oharrak -

 


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

26/10/2009