Euskadiko egoera soziopolitikoari buruzko "Euskal Gizartearen Egoera" Ikerketa-Saria - 2007

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Jaurlaritzaren Lehendakaritza


Egitura atal kudeatzailea

Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritza


Xedea

Sari honetara aurkezten diren lanek Euskadiko errealitate soziopolitikoa edo errealitate hori ikertzeko garapen teorikoa edo metodologikoa hobeto ezagutarazteko lagunduko duten gaien ingurukoak izan daitezke.


Ikerketa-lanok edozein gai hartuko dute ardatz, gai horiek Euskadiko egoera soziopolitikoa hobeto ezagutzen edo egoera soziopolitiko hori ikertzeko metodologiak garatzen laguntzen badute.


Lanek berriak eta argitaratugabeak izan behar dute eta deialdiaren aurreko bi urteetan egindakoak, edozelako dirurik, bekarik edo laguntza ekonomikorik gabe. Defendutako doktoretza-tesiak aurkez daitezke, baldin eta argitaratu barik badaude.


Sari hau bateragarria da ikerketa-lana egiteko jaso daitezkeen bestelako sari, beka edo laguntzekin.


Nori Zuzendua

Beraien lanak aurkeztu ahal izango dituzte, lanak aurkezteko epea amaitzen den momentuan, goi-mailako titulazioa eta 35 urtetik bera dituzten pertsona fisikoak.


Pertsona fisiko hauek bakarrik edo besteekin elkartuta aurkez daitezke. Azken kasu horretan taldeko kide guztiek bete behar dituzte eskatutako baldintza guztiak eta ikerketa buru bakarra izendatuko dute.


Pertsona fisiko horiek ezin izango dira aurkeztu pertsona juridikoen izenean (institutu, unibertsitate, enpresa, elkarte edo horrelakoen izenetan).


Debekatuta dute sari honetara aurkeztea Administrazio Publikoetako langileek, baldin eta ikerketa-lana beren lanarekin batera burutu badute edo beren lanbidearekin elkartuta badago.


Edozein zentroetako (publiko nahiz pribatuetako) unibertsitate-irakasle guztiek, berriz, parte hartu ahal izango dute.


Diru kopurua

'Euskal Gizartearen Egoera' Sariak ondorengo diru-kopurua (zergak barne) banatuko du 2007 urtean:
Lehenengo sariarentzat: 7.500 euro
Akzesitarentzat: 1.800 euro


Araudia

137/1996 Dekretua  , ekainaren 11koa, Euskadiko egoera soziopolitikoari buruzko 'Euskal Gizartearen Egoera' izeneko ikerketa saria sortzeko eta arautzeko dena

135/2003 Dekretua, ekainaren 24koa , Euskadiko egoera soziopolitikoari buruzko izeneko ikerketa-saria sortzeko eta arautzeko dekretua aldatzeko dena

Ebazpena, 2007ko maiatzaren 11koa , Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 'Euskal Gizartearen Egoera' sariaren 2007ko deia egiteko dena.


Harremanak norekin

Izena eta abizenak: Miren Bilbao Gaztañaga
Telefono zenbakia: 945 018065
Faxa: 945 018157
E-maila: mbilbao@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

1. Ikerketa-lana. Euskaraz edo erdaraz aurkez daiteke, DIN-A4 formatuan idatzia izan behar du, alde batetik mekanografiaturik eta lerroarte bikoitza mantenduz.
2. Ezaugarri bereko bost eta hamar folioen arteko memoria, eta horretan ikerketaren helburuak, gaiaren justifikazioa, erabilitako metodologia, ikerketak hartutako denbora-tartea, ekarpen berriak eta abar azaldu behar dira.
Bai memoria, bai ikerketa-lana izenpetu gabe edo ezizen baten sinadurarekin aurkeztuko dira, eta egile edo egileen identitatea jakinarazten edo ezagutzera eman ahal duen daturik jarri gabe, ezta, kasua bada, lana egin edo aurkeztu den ikerketa-zentrurik ere.
3. Gutun azal itxia ondorengo dokumentazioarekin:
- Egile edo egileen datu pertsonalak (izena, abizenak, NAN, helbidea eta telefono zenbakia) eta 'curriculum vitae'
- Ikerketa egiteko laguntza ekonomikorik jaso ez denaren aitorpena


Eskabideak Aurkezteko Epea

2007/05/12 - 2007/09/12


Eskabideak aurkezteko lekua

AZTERLAN ETA LEGE ARAUBIDE ZUZENDARITZA
Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Nafarroa kalea, 2
01007 Vitoria-Gasteiz

Telefono zenbakia: 945 018053


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Lehendakaritzako Idazkariak egiten du erabakia, epaimahaiak esandakoaren arabera. Epaimahaia honako kideek osatzen dute:
- lehendakaria, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Idazkaria edo bere ordezkoa izango da
- bokalak, Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritzako titularra edo bere ordezkoa, Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteko Arduradun teknikoa eta unibertsitateko hiru irakasle izango dira
- idazkaria, hitza bai baina botorik ez, Prospekzio Soziologikoen Kabineteko teknikari bat izango da


Ebazteko epea

Saria eta akzesita, hala badagokio, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren ebazpenez esleituko dira, saria esleitzeko beren-beregi osatutako epaimahaiak proposamena egin ondoren. Esleipen-ebazpen horrek administrazio bidea amaituko du eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da sei hilabeteko epean, deialdiaren ebazpenak indarra hartzen duenetik kontatzen hasita.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Ez dago


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Saritzen diren ikerketa-lanen gaineko eskubideak, lanak ustiatzekoak alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administraziora pasatuko dira doan eta esklusiboki.
Saria eman gabe gera daiteke, bai osorik bai zati batean.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

18/06/2007