Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko laguntzak 2010

LABURPENA
Titulua:
Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko laguntzak 2010
Xedea:

Agindu honen xedea laguntza ekonomikoen programa arautzea da, honako hauek babesteko: “Euskadi, goza ezazu” marka duten turismoa sustatzeko programa orokorrak eta/edo eskuliburuan jasotako aplikazioak, turismo-proiekzio handiko ekitaldi bereziak, eta Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzaren Marketin Planean zehaztutako produktuen merkaturatzea.

Diru kopurua:

Itzuli behar ez diren laguntzak ondoko gastuetarako: jarduera lagungarrietarako, honako hauek izan ezik:
• Erakunde eskatzailearen langileen eta gastu orokorren kostua.
• Bi partaide baino gehiagoren gastuak, azoka eta jardunaldietan aurkeztutako erakunde bakoitzeko.
• Bidaide lagunen gastuak, familiarizazio bidaietan.
• Doakoak ez diren sustapen-oparien gastuak.
• Sustapen materialen gastua, “Euskadi, goza ezazu” marka turistikoa ez badute.
• BEZa, tasak eta bestelako zergak.

Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2010eko uztailaren 2koa, (EHAA Zk. 127/2010)

    Merkataritza eta Turismo sailburuordearena, turismoa sustatu eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2010eko ekitaldirako deialdia jakitera ematen duena.

Araudia:
  • AGINDUA, 2006ko maiatzaren 17koa, (EHAA Zk. 103/2006)

    Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoa sustatu eta merkaturatzeko laguntzen programa arautzen duena.

  • AGINDUA, 2008ko otsailaren 25ekoa, (EHAA Zk. 57/2008)

    Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoa sustatu eta merkaturatzeko laguntzen programa arautzen duen Agindua aldatzen duena.

  • AGINDUA, 2009ko otsailaren 4koa, (EHAA Zk. 41/2009)

    Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena; horren bidez bigarren aldiz aldatzen da turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko laguntzen programa arautzen duen agindua.

  • AGINDUA, 2010eko ekainaren 10ekoa, (EHAA Zk. 125/2010)

    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburuarena;honen bidez, hirugarren aldiz aldatzen da turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko laguntzen programa arautzen duen agindua.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Deialdia egiten duen organoa:
Turismo Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Egitura atal ebazlea:
Turismo Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Samaniego, 2.
01008 Vitoria-Gasteiz

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
General Concha, 23
48010 Bilbo

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia

Itzuli

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Samaniego, 2.
01008 Vitoria-Gasteiz

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
General Concha, 23
48010 Bilbo

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia

Telefono bidezko arreta:

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Tfnoa: 945 01 70 55
Helbide elek: ma-gonza@ej-gv.es

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
Tfnoa: 94 403.14.00
Helbide elek: a-lekue@ej-gv.es

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Tfnoa: 943 02.25.64
Helbide elek.: m-etxebeste@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko laguntzak

Agindu honen xedea laguntza ekonomikoen programa arautzea da, honako hauek babesteko: “Euskadi, goza ezazu” marka duten turismoa sustatzeko programa orokorrak eta/edo eskuliburuan jasotako aplikazioak, turismo-proiekzio handiko ekitaldi bereziak, eta Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzaren Marketin Planean zehaztutako produktuen merkaturatzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

• Erakunde publikoak (toki-erakundeak, mankomunitateak, Kuadrilak eta abar), turismoa sustatzeko erakundeak, toki-korporazioek eta landa-garapenerako elkarteek sustatutako garapen-agentziak.
• Irabazteko xederik gabeko elkarte, fundazio eta erakunde pribatuak, horien xede sozialak turismoa sustatzea jasotzen badu.
• Nortasun juridiko berezkoa duten enpresa txiki eta ertainak (ETE) eta haien elkartzeak.

Betebeharrak:

Diru-laguntza jaso ahal izango da ondokoak xede dituzten jarduerak egiteagatik:

• “Euskadi… goza ezazu” marka duten turismoa sustatzeko programa orokorrak

• Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora proiekzio turistiko handia duten ekitaldi bereziak.

• Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzaren Marketin Planean zehaztutako produktuak merkaturatzea.

Jarduera guztiak 2010. urtean burutuko dira; azken eguna abenduaren 31 izango da.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

A.- “Euskadi… goza ezazu” marka duten turismoa sustatzeko programa orokorrak

• Hiru hiriburuetako sustapen turistikorako erakundeetarako: onartutako gastu garbiaren % 50, 100.000 €-ko gehienezko zenbatekoarekin.

• Mankomunitate, eskualde mailako turismo-lankidetzako erakunde, Arabako Kuadrilak, eta toki-korporazioek eta landa-garapenerako elkarteek sustatutako garapen-agentzietarako: onartutako gastu garbiaren % 50, 60.000 €-ko gehienezko zenbatekoarekin.

• Toki-erakundeetarako: onartutako gastu garbiaren % 40, 15.000 €-ko gehienezko zenbatekoarekin.

• Irabazteko xederik gabeko Elkarte, Fundazio eta Erakundeetarako: onartutako gastu garbiaren % 50, 25.000 €-ko gehienezko zenbatekoarekin.

Hiru hiriburuetako sustapen turistikorako gutxienez hiru erakundek eratzen dituzten elkarteen kasuan, diru-laguntza 60.000 €-koa izango da gehienez ere.

B.- Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora proiekzio turistiko handia duten ekitaldi bereziak

• Marketin Planean zehaztutako lehentasunezko merkatuetan (Euskadin izan ezik) egindako jardunen kasuan: onartutako gastu garbiaren % 50, antolamendu eta sustapen gisa, erakunde onuradun bakoitzeko gehienez ere 30.000 €-raino.

• Euskadin egindako jardunen kasuan: onartutako gastu garbiaren % 50, antolamendu gisa, erakunde onuradun bakoitzeko gehienez ere 15.000 €-raino”.

C.- Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzaren Marketin Planean zehaztutako produktuak merkaturatzea

• Onartutako gastu garbiaren % 60, 15.000 €-ko gehienezko zenbatekoarekin, erakunde onuradun bakoitzeko.

• Enpresa turistiko berriaren kasuan, diru-laguntza 25.000 €-koa izango da gehienez ere.

TRAMITEAK
Tramiteen deskribapena:
Ez dira deskribatzen
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

    1. ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA

    Eskabide-inprimakia.

    Proiektuaren memoria.

    Proiektuaren aurrekontua: aurreikusitako gastuak, jardun bakoitzeko.

    Eskabide horretan bilduta dauden alderdiei buruzko zinpeko aitorpena.

    Hala behar izanez gero, sozietatearen eratze eskrituren eta Merkataritza Erregistroko inskripzioaren kopia.

    Hala behar izanez gero, eskatzailearen ordezkariaren ahalordearen fotokopia, hura Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskuetan egon ezean eta ahalordeduna aldatu ez bada.

    Hala behar izanez gero, Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia.

    Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta dituela adierazten duen ziurtagiriaren kopia.

    Hala behar izanez gero, bidaia-agentziaren titulua edo lizentzia ematen deneko ebazpenaren fotokopia, jasota zein taldetakoa den eta identifikazio-kodea.

    Hala behar izanez gero, erakunde sustatzaileen artean izenpetutako lankidetza-akordioa egiaztatzen duen agiria, behar bezala formalizatua.

    ETEa izanez gero, sozietateen zergaren azken aitorpenaren kopia edo, bestela, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarena, eskabidea aurkeztean aitorpena egiteko epea itxita dagoena, edo auditoretzaren txostena, horren beharra duten enpresen kasuan.

    Hala behar izanez gero, EJZren altaren kopia.

  • ORDAINKETA EGITEKO AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

    Lagundutako proiektuaren burutzapenari buruzko azalpen memoria, hala behar izanez gero, prentsa txosten bat barne.

    Fakturen koadroa.

    Behin betiko fakturen fotokopia konpultsatuak, fakturen koadroan zehaztutakoekin bat etorri beharko dutenak, edo arduradunaren edo horretarako baimendutako pertsonaren ziurtagiria, fakturen koadroan bildutako datuen egiazkotasuna frogatuz.

    Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta dituela adierazten duen ziurtagiriaren kopia.

    Baimenik ematen ez bazaio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari edo kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzari zuzenean eskatzeko zerga arloko organo aginpidedunei zerga betebeharrak bete izanaren egiaztagiria, horiek bete direneko egiaztapena aurkeztu beharko da.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefono bidezkoa

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Tfnoa: 945 01 70 55
Helbide elek: ma-gonza@ej-gv.es

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
Tfnoa: 94 403.14.00
Helbide elek: a-lekue@ej-gv.es

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Tfnoa: 943 02.25.64
Helbide elek.: m-etxebeste@ej-gv.es



Telematikoa
Aplikazioak:
Tramitazio telematikoa eta inprimakiak

Tramitazio telematikoa eta inprimakiak



Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/07/06 - 2010/08/05
Ebazteko epea:

6 hilabete argitaratzen den egunetik.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.