Etorkinek EAEko elkarte-sarean eta parte-hartze sarean zuzenean parte hartzeko aukera bultzatuko duten proiektuetarako laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Lan eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Inmigrazio Zuzendaritza


Xedea

1. Honako hau da agindu honen xedea: Etorkinek EAEko elkarte-sarean eta parte-hartze sarean zuzenean parte hartzeko aukera eta horien herritartasunaren onarpena eta erabilera sustatu eta bultzatuko duten proiektuetarako laguntzetarako deialdia egitea. Proiektu horien bidez, erabakitzeko eta kudeatzeko guztion erantzukizunaren eta elkartasun aktiboaren ideiak indartuko dituen parte hartzeko kultura bat sortuko da gizartean.

2. Diru-laguntza jasoko duten jarduerak 2009ko ekitaldian garatu beharko dira.


Nori Zuzendua

Honako hauek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek: aurreko artikuluan deskribatutako programak edo jarduerak beren kabuz edo partzuergo batean egiten dituzten pertsona juridiko guztiek (publikoek zein pribatuek), betiere honako betekizun hauek betetzen badituzte:

Legez eratuta eta dagokion administrazio-erregistroan behar bezala inskribatuta egotea.

Irabazi-asmorik ez izatea eta helburu publiko edo interes sozial baten lorpena sustatzea.

Jarduera EAEko eremuan egitea, eratze-tituluaren arabera.


Diru kopurua

Diruz lagunduko diren programetara bideratzen den aurrekontu-kreditua, 2009ko ekitaldi ekonomikorako, 40.000 € da.


Araudia

Agindua, 2009ko martxoaren 10ekoa,  Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etorkinek EAEko elkarte-sarean eta parte-hartze sarean zuzenean parte hartzeko aukera bultzatuko duten proiektuetarako laguntzetarako deialdia

61/2007 Dekretua, apirilaren 17koa, inmigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituena.


Harremanak norekin
Edurne Ramon edo Arantza Barrenetxea
Tfnoa: 945 01 63 52
e-maila: e-ramon@ej-gv.es ; arantza-barrenetxea@ej-gv.es

Erantsi beharreko agiriak

1.- I. eranskina: Laguntzen eskaera

2.- II. eranskina: Eskaera-inprimakia behar bezala betea.

3.- III. eranskina: Aurkezturiko proiektua egiteko bestelako finantziazio-iturriak daudela adierazten duen zinpeko aitorpena.

4.- Hala badagokio, proiektuaren iraunkortasunaren adierazgarri den funtsezko dokumentazioa: hitzarmenak, gutunak, EAEko beste erakunde batzuen abalak, etab.

5.- Erakundearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia

6.- Erakundearen estatutuen fotokopia eta eskaera sinatzen duenaren ahalordetzea.

7.- Erakundearen organigrama. EAEn dituen soldatapeko langileak. Bazkideen kopurua, boluntarioak, laguntzaileak eta erakundeko kideak. EAEn eta beste toki batzuetan dituzten egoitzak eta ordezkaritzak. Immigrazioarekin zerikusia duten beste erakunde batzuekiko atxikipena edota afiliazioa.

8.- Erakunde eskatzailearen jardueren memoria. Immigrazio- eta kulturartekotasun-arloan kudeaturiko antzeko esperientzia eta proiektuak.

9.- Erakundearen 2008. urteko kontuen balantzea.

10.- Zerga-betebeharrak betetzen dituela adierazten duen eta egunean dagoen ziurtagiria, Foru Ogasunak emana.

11.- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela adierazten duen eta indarrean dagoen ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak emana.

12.- IV. eranskina: laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zigor penalik edo administratiborik ez izatearen zinpeko aitorpena.

13.- V. eranskina: hirugarrenen alta-dokumentua (aurkezten den lehen aldia bada edo aurreko deialdietan ekarritako dokumentazioarekiko aldaketarik badago).

14.- Hala badagokio, betekizunak betetzen dituela egiaztatzen duten bestelako dokumentuak, betiere interesgarriak badira laguntza-eskaera aztertzeari begira


Eskabideak Aurkezteko Epea

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Martxoaren 25etik apirilaren 25era.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskaerak agindu honi I. Eranskin gisa gehitutako instantzia bidez aurkeztuko dira, Eranskin horretan eskatzen den dokumentazioarekin batera:

a) Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1- 01010 Gasteiz)

b) Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan:

 - Arabako Lurralde Ordezkaritza:Samaniego, 2, 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba).
 - Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: Gran Vía, 85-7.  48011 Bilbo (Bizkaia).
 - Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Andia, 13-6.  20003 Donostia (Gipuzkoa).

c) Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitakoa edozein lekutan.


Tramiteen deskripzioa

Lehiaketa izango da diru-laguntzak emateko erabiliko den prozedura. Horretarako, Inmigrazio Zuzendariak kide anitzeko organo bat izendatuko du eta organo horrek egingo du emakida-proposamena aurkeztutako eskaeren artean.


Egitura Atal Ebazlea

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Gaietako Sailburuordetzaren Inmigrazio Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko zereginak egitea. Inmigrazio zuzendariak, diru-laguntzak eman edo ukatu diren ebatziko du eta erakunde interesdunei jakinaraziko die.


Ebazteko epea

Inmigrazio zuzendariak, ebazpen-proposamena aztertu ondoren, diru-laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko Ebazpena emango du eta erakunde interesdunei jakinaraziko die gehienez ere sei hilabeteko epean, agindu hau indarrean hasten denetik aurrera zenbatzen hasita.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

I. Eranskina. Eskabidea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

II Eranskina.  Proiektuaren aurkezpenerako formularioa.

III Eranskina. Finantzazioari buruzko adierazpena.

IV Eranskina. Zigorrei buruzko adierazpena.

V. Eranskina. Hirugarrenen altarako dokumentua.

VI. Eranskina. Dirulaguntzaren justifikazia (emanda izanez gero)


Bestelako Agiriak

Ez dira finkatzen.


Oharrak

Dagokion programa edo jarduera egiteko, onartutako aurrekontuaren % 80 finantzatuko du gehienez ere Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak.

Agindu honen arabera emandako diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa ez da 10.000 €-tik gorakoa izango.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

24/03/2009