Merkataritza Sustatzeko Bulegoentzako 2009ko ekitaldiko laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Merkataritza Zuzendaritza


Xedea Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak bultzatzea. Bulego hauek merkataritza-banaketan adituak izan beharko dute eta euren zerbitzuak doanekoak izango dira. Bestetik ere, honako helburu hauek izan behar dituzte: merkataritza enpresen lehiakortasun indibiduala hobetzea, eta, enpresen jarduera bateratsua sustatzea eta merkataritza-guneetan eta banaketa-prozesuan elkarteak eta antzekoak antolatzea, sektore osoarentzat sinergia onuragarriak sortzen dituzten aldetik. Hori guztia bulego guztien arteko lankidetzan eta elkarlanean.
Nori Zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten merkatarien elkarteak eta/edo horien federazioak (merkatariek soilean osatutakoak edo mistoak, hau da, beste mota bateko profesionalekin batera osatutakoak), bai eta udalak edo berauek sustatutako garapen-entitateak ere.

Udal bateko elkarteren batek dirulaguntza eskatzen badu, dagokion udala eta honek sustatutako entitateak kanpoan geratuko dira.


Diru kopurua

Bulegoaren urtebeteko zerbitzua emateko kontratatutako arduradunaren lanaldi osoko kontratuaren % 90a artekoa izango da diru-laguntzen zenbatekoa. Edonola ere, bulego bakoitzak jasoko duen gehieneko diru-laguntza 40.000,00 eurokoa izango da.


Araudia

AGINDUA, 2009ko azaroaren 4koa, Industria, Berrikuntza,Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena.

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 5ekoa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Merkataritza Sustatzeko Bulegoentzako 2009ko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia.

 


Harremanak norekin  www.euskadi.net/comercio

Eusko Jaurlaritza
Merkataritza Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ
Tlf.-zk.:
 945 01 99 63 E-maila: comerin@ej-gv.es

Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego kalea 2
01009 VITORIA-GASTEIZ
Tel.:
 945 01 75 54 E-maila: mj-cubo@ej-gv.es

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo kalea 10
20006 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Tel.:
 943 02 25 58 E-maila: t-urkiol@ej-gv.es

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Concha Jeneralaren kalea, 23
48010 BILBAO
Tel.:
 94 403 14 00 E-mail: i-lopezperez@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak 

Eskabideaz gain, honako agiriok ere aurkeztu beharko dira:

a) Gune edo jarduera-eremua.
b) Jarduera-proiektua eta lan-egitasmoa. Koordinazio-bulegoen kasuan, metodologia ere aurkeztu beharko da.
c) Hala badagokio, ondokoekin izenpetutako hitzarmena: gainerako merkatarien elkarteekin edo banaketa-sektorearekin harremana duten erakundeekin, Dinamizazio Bulegokoko gune edo jarduera-eremuko enpresa eta erakundeekin. 
d) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa; hartarako, beharrezkoa bada, eraketa-eskrituraren kopia, estatutuena eta erregistroko inskripzioarena.
e) Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak jasotzeko eskumena duen organoak kasu bakoitzean hartutako erabakiaren egiaztagiria.
f) Beharrezkoa izanez gero, erakunde eskatzailearen legezko ordezkarien NANaren kopia eta ordezkari horien ahalordetze-agiria.
g) Aurkeztutako proiektua burutzeko gastuen aurrekontu banakatua.
h
) Ondokoak jasoko dituen oroitza-txostena: kabinetearen egoitza eta 3. artikuluan zehaztutako baremoaren arabera baloratuko diren alderdiak, eta edonola ere proiektua burutzeko dauden baliabide material, tekniko eta giza baliabideak.
i) Kontratatuko den pertsonaren curriculum vitae.
j) Aplikatu beharrekoa den hitzarmenaren kopia.
k) Hala badagokio, dagokion aginte-organo, korporazio edo batzordeko kideen kopurua adieraziko duen zinpeko aitorpena, sexuaren arabera bereizita eta izendapenak jasotzen dituen agiriaren kopia batekin batera.
l) Eusko Jaurlaritzako gainerako sail, beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetako egitarauen kontura helburu bererako jasotako diru-laguntzen gaineko zinpeko aitorpena. Aitorpen horretan jasoko dira, bestalde, aurreko urtean egindako jarduerak burutzeko jasotako diru-laguntzen zehaztasunak.
m) Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia,  eta, hala badagokio hirugarrenaren alta-agiria
n) Hala badagokio, Merkatarien Elkarteen Erroldan jasotzen diren eskatzailearen datuei dagokienez, Merkataritza, Industria eta Itsasketa ganberak emandako ziurtagiriaren kopia.
ñ) Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan diru-laguntzak eskuratu dituztenek zerga-mailako obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritakoa betetzen denean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, betiere, eskatzailearen berariazko baimenarekin, zuzenean eskatuko dizkiete zerga-arloan eskudunak diren organoei laguntza eta diru-laguntzen onuradunek zerga betebeharrak bete dituztela ziurtatzen duten agiriak ematea; baimen hori espedientean jasota ez balego, eskatzaileek eurek ekarri beharko lukete ziurtagiri hori espedientera.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009/11/24 - 2009/12/09


Eskabideak aurkezteko lekua  Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Merkataritza Zuzendaritzara zuzenduko dira, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Ordezkaritzen bidez, bai zuzenean, bai urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluak ezarritako bideren bat erabilita.
Tramiteen deskripzioa Dirulaguntzak Merkataritza zuzendariaren berariazko ebazpenaren bidez esleituko dira 2009ko abenduaren 31 baino lehen. Ebazpena emateko epea amaitu, eta interesatuei ezer jakinarazi ez bazaie, eskatutako laguntza ezetsi egin dela ulertu beharko da.
Egitura Atal Ebazlea

Merkataritzako zuzendaria


Ebazteko epea

Abenduaren 31rako.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak Eskabide orria
Bestelako Agiriak

-


Oharrak

-


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

31/11/2009