Merkataritza-saltokien modernizaziorako laguntzak 2010

LABURPENA
Titulua:
Merkataritza-saltokien modernizaziorako laguntzak 2010
Xedea:

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-saltokien modernizazioa.

Diru kopurua:

3.682.000,00 €.

 

Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2010eko maiatzaren 13koa, (EHAA Zk. 110/2010)

    Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena; honen bidez, 2010eko ekitaldian Merkataritzako Establezimenduak Modernizatzeko Laguntza Programan ezarritako laguntzak emateko deialdia iragartzen da.

  • EBAZPENA, 2010eko ekainaren 14koa, (EHAA Zk. 136/2010)

    Merkataritzako zuzendariarena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde ordezkariei zenbait gaitarako eskumenez baliatzea eskuordetzeko dena.

Araudia:
  • AGINDUA, 2010eko maiatzaren 12koa, (EHAA Zk. 108/2010)

    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena. Honen bitartez, merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza-programa arautzen da.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Deialdia egiten duen organoa:
Merkataritza Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Egitura atal ebazlea:
Merkataritza Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Eusko Jaurlaritza
Merkataritza Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gastei 

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego kalea, 2
01009 Vitoria-Gasteiz

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Concha Jenerala, 23
48010 Bilbao

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo kalea, 10
20006 Donostia-San Sebastián

Telefono bidezko arreta:

Merkataritza Zuzendaritza
Tel.: 945 01 99 67
e-posta: j-cadarso@ej-gv.es

Arabako Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 945 01 70 54
e-posta: mj-cubo@ej-gv.es

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 94 403 18 44
e-posta: i-lopezperez@ej-gv.es

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 943 02 25 66
e-posta: t-urkiol@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Merkataritza-ekipamenduen modernizariorako laguntzak

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-saltokien modernizazioa.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Arau honetan ezarritakoari dagokionez, enpresa txiki eta ertainetako merkataritza-jardueratzat hartuko da, xede horretarako eskuratutako salgaiak edo produktuak, bere horretan, eraldaketa-prozesu handirik gabe, merkatuaren esku jartzea, baita ekoizleek, artisauek edo industrialek, eurek zuzenean, kontsumorako ondasunak saltzea ere, baldin eta ondasun horiek ekoizteko, merkaturatzeko edo hirugarrenei zerbitzuak eskaintzeko prozesuetan sartuko ez diren ondasunak badira.

Enpresa horiek, enpresa ertain eta txikien definizioari buruz Batzordeak emandako 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/CE Gomendioan ezarritako betekizunak, edo berau ordezkatu nahiz aldatzen duten xedapenak, bete beharko dituzte.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Diru-kopurua:
%20ko dirulaguntza, itzuli beharrik gabe, 1. taldeko inbertsioen kasuan, edo %15ekoa, 2. taldeko inbertsioetarako.

Aktiboak, 1) taldea

- Informatika-aplikazioak (softwarea)
- Informazioa prozesatzeko ekipoak (eskanerra, inprimagailua,…)
- Kutxa erregistratzaileak
- Salmenta tokiko terminalak
- Kode-irakurgailuak
- Etiketatzeko sistemak
- Agenda elektronikoak

Aktiboak, 2) taldea

- Altzariak
- Saltokiak eraberritzea
- Aire girotuko sistemak, lapurreta-aurkakoak, …  
- Errotulazioak, barnekoak zein kanpokoak
- Erakuslehioak eraberritzea
- Merkataritzan jarduteko beharrezkoak diren tresnen ekipamendua

Ehuneko horiek 2 puntu igo daiteke baldin eta enpresa merkatarien elkarte bateko kidea bada. Gainera, UNE 175001 kalitate-ziurtagiria lortu badu dirulaguntza beste bi puntu igoko da.

Dirulaguntzaren kalkulua faktura-kostuaren arabera egingo da, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kendu eta gero.

Lagundu beharreko aktiboen baldintzak:
- Onartutako gutxienezko inbertsioa: 600 €, 1. taldean jasotako inbertsioetarako
- Onartutako gutxienezko inbertsioa: 2.000 euro gainerako inbertsioetarako
- 2010. urtean gauzatuko diren arren, eskabideak aurkezteko epea itxi ondoren egindako inbertsioak datorren ekitaldian onar daitezke dagokien eskabidea aurkeztuz.
- Erabilera berrikoak izango dira
- Ez zaie utziko hirugarrenei.
- Amortizazio-aldia hiru urtekoa izango da gutxienez
- Ezin izango da izan enpresa eskatzaileak fabrikatu, egin edo garatua

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Eskabideak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde ordezkaritzetan aurkeztu behar dira, non eta inbertsioa egiten den lurraldean.Lurralde ordezkaritzek, eskabideak jaso, aztertu, ebaluatu eta ebatziko dituzte espedienteek dokumentazioa osatzen duten neurrian. Merkataritza Zuzendaritzatik dirulaguntzen ordainketak tramitatuko dira Ogasun Sailak onuradunen kontuetan ordain ditzan. Eskabide-inprimakiak, hirugarrenaren alta-agiria, etab. Dirulaguntza-eskabidea internetetik ere egin daiteke. Nolanahi ere kasu horretan ezinbestekoa da eskabidea eta gainerako dokumentazioa paperez ere aurkeztea dagokion lurralde ordezkaritzan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako lekuetan, erregistro-sarrera emateari begira.
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Inprimakiak

    (Inprimakiak aplikazioen sarbidean daude, Formularioa paperean estekan hain zuzen ere)

    Dokumentazioa:

    a) Agiri hauen fotokopia: pertsona eskatzailearen ordezkaritza ahalmenarena, eratze eskriturarena eta geroztik eskriturak izandako aldaketena; orobat, dagozkion erregistroetan sartuta dagoela egiaztatzeko agirienak ere bai.
    b) Pertsona juridikoaren identifikazio fiskaleko txartela edo eskatzailearen nortasun-agiriaren fotokopia.
    c) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako altak eta bajak egiaztatzeko agiria.
    d) Hirugarrenaren alta-agiria.
    e) Hala badagokio, Merkatarien Elkarteko kide dela egiaztatzen duen ziurtagiria.
    f) Hala badagokio, enpresak lortutako kalitate- edo bikaintasun-ziurtagirien kopiak.
    g) Jatorrizko fakturak edo fakturen fotokopia konpultsatuak.
    h) Zergak ordainduta dituztela egiaztatzen duten ziurtagiria edo eskaria egiteko Administrazioaren baimena.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Tramitazio telematikoa eta inprimakiak

Tramitazio telematikoa eta inprimakiak



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/06/11 - 2010/09/30
Ebazteko epea:

Ebazpena emango da gehienez ere 6 hilabeteko epean eskabidea aurkezten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.