2015eko ekitaldiari dagozkion Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruko ohorezko aipamenak emateko deia

[Ohorezko aipamenak segurtasun pribatua]

Segurtasuna

LABURPENA
Xedea

Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan 2015eko ekitaldiari dagozkion ohorezko aipamenak ematea  segurtasun pribatuko langileei, segurtasun pribatuko enpresei, bestelako pertsona fisikoei, erakundeei, korporazioei, entitateei edo establezimendu publikoei edo pribatuei, beren eginkizunetan jardutean nabarmendu izanagatik edo Euskadin segurtasun pribatuko zerbitzuak hobetzen laguntzeagatik,  eta bereziki, Ertzaintzarekin lankidetzan aritu izanagatik.

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA

2016-03-23tik, 2016-04-25era

SALBUESPENAK

Pertsona fisikoek eta erakundeek ezin dute beren burua proposatu, ez eta asmo-edo zuzendaritza-batasuna partekatzen duten erakundeak ere. Hala ere, segurtasun enpresek beren lantaldeko langileak proposatu ahal izango dituzte.

BALORAZIOA

Aipamenen proposamenak ebaluazio-batzorde batek aztertuko ditu; batzordekideak hauek izango dira: batzordeburua (Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzako titularra) eta Segurtasun Sailburuordetzako titularrak izendatutako hiru pertsona (segurtasun publikoaren esparrukoak).

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Enpresak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

    • Legez eratuta egotea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak
Prestazioa zerbitzutan
  • Aipamenak emateko erabakia saritutako pertsonei eta erakundeei jakinarazten zaie.
  • Ohorezko kondekorazioa edo saria hartu izana saritutako segurtasun pribatuko langileen lanbide-txartelean jasoko da.
Deitzen duen erakundea
  • Segurtasuna > Segurtasun Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
  • Segurtasuna > Segurtasun Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    PROPOSAMENAK AURKEZTEA

    • 2015eko ekitaldiari dagokion proposamenak egingo dira.
    • Zehaztu behar da zer modalitateari dagokion proposamena, eta arrazoi diren ekintzak deskribatzen dituen azalpen-memoria xehatua eta ekintzen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dira.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Informazio gehigarria
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Hilabete bat proposamenak entregatzeko amaiera datatik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Segurtasun pribatuko unitatea

Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea 18. 48950 Erandio

Telefonoa: 946079260

email: seguridadprivada@ertzaintza.eus