Euskadiko osasun-sistemako profesionalek agindutako eta finantzaketa publikoa duten tratamendu medikoekin bat egitea errazteko laguntzak - ohiko izapidetzea.

[sendagaietarako laguntzak ohiko izapidetzea]

Osasuna

LABURPENA
Xedea

Hauxe da agindu honen xedea: Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketenak, gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden pertsonek bete ditzaten errazteko laguntzen deialdia egitea. Laguntza horiek 2015eko ekitaldian, abenduaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldiari eta, 2016ko ekitaldian, urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitarteko aldiari dagozkie.

 

Laguntza hauek ohiko izapideez kudeatuko dira izapide erraztuari jarraitzeko baldintzak betetzen ez direnean.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Guizarte Segurantzan pentsiodun gisa aseguratuta daudenak eta bere onuradunak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.

      Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, baimena jaso delako.

    • Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularra izatea.

      Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, baimena jaso delako.

  • Legezko langabezi-egoeran dauden pertsonak eta horien onuradunak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ser titular o beneficiario del titular de la tarjeta individual sanitaria cuyo garante sea el sistema sanitario de euskadi.
    • Estar en situación legal de desempleo y no percibir prestación por desempleo ni renta de garantía de ingresos
  • Ekainaren 26ko 114/2012 Dekretua aplikagarria zaien pertsonak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Euskal Osasun Sistemaren osasun-prestazioak eskuratzeko aukera ematen den identifikazio-dokumentua edukitzea (AGINDUA, 2013ko uztailaren 4koa)
  • Gizarte Segurantzako araubide berezien pentsiodunak eta bere onuradunak. Informazio xehatua

    MUFACE, MUGEJU edo ISFASek kudeatutako Gizarte Segurantzako araubide berezien pentsiodunak izatea.

    Eskakizunak:
    • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldaturik egotea
    • Estatuko Osasun Sistemak bermatutako txartelaren titularra izatea.
    • Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Diruz lagundu beharreko gastua Euskadiko osasun-sistematik kanpo egina izatea, hauek izanik salbuespenak: - Ekainaren 26ko 114/2012 Dekretua aplikagarria zaien pertsonak. - Gizarte Segurantzako klase pasiboetako errejimen bereziko pentsiodunak.
  • Zerga-eginbeharrak beteak izatea Informazio xehatua

    Diru-laguntzen munta 3.000 euro baino gehiagokoa baldin bada, laguntzak eskatzen dituzten pertsonek Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteak izatearen froga behar bezain sarri egiaztatuko du, automatikoki eta haien berariazko baimena zertan eskatu gabe, organo kudeatzaileak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartuaren 50.3 artikuluaren bigarren lerrokadak xedatutakoari jarraikiz.

  • Diruz lagundu beharreko gastuaren zenbatekoa frogatzea Informazio xehatua

    Erositako produktuak ordaindu izana frogatu beharko da; errezeta elektronikorik gabe izapidetutako gastu lagungarriak besterik ez.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, eskabidean ipini datua.

Aurrekontuko zuzkidura
7.140.000 €
Prestazio ekonomikoa

Diruz lagun daitezkeen gastuak

1.– Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzeko 2014ko abenduaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldian eta 2015eko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era ordaindu behar izan dituzten zenbatekoak itzuliko zaizkie pertsona onuradunei, finantzaketa publikoa jaso dezaketen tratamendu farmakologikoei, eta efektu eta osagarriei dagokienez.

2.– Halaber, itzuliko zaizkie 2015eko ekitaldiko aldi berean ordaindu beharko dituzten zenbatekoak, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzearen ondoriozkoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketen produktu dietetikoei dagokienez.

 

Ordainketa-modua:

Onuradunei laguntzok ordainduko zaizkie, laguntzak onartzen dituen ebazpena argitaratu eta bi hileko epean.

Deitzen duen erakundea
  • Osasuna > Osasuneko Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Laguntzaren abonu egintzarako kexa

    Laguntzako abonura geroago kexa egin daiteke Osasun egokiko Lurralde-Ordezkariaren aurrean.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Edozein eratako izapideei jarraiki laguntzak jasoko duen gastua zehaztu eta gero, laguntzak esleitzeko ebazpenak Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak emango ditu 2016ko uztailaren lehenengo hamabostaldian eta 2016ko abenduaren bigarren hamabostaldian; eta emango ditu, 2015eko abenduaren 1etik 2016ko 10era arteko eta 2016ko ekainaren 11tik azaroaren 30era arteko aldietan egindako gastuengatik esleitutako laguntzetarako. Ohiko izapideen arabera aurkeztutako eskabideei dagozkien ebazpenek eskabideetan jasotako eskabideekiko koherentziari eutsi beharko diote.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Onartzea
Ebazpena emana
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea
0336306