[talde-teknikoak-mantenimendu]  Talde teknikoak mantentzeko laguntzak

Osasuna

LABURPENA
Xedea

1. Adikzioen prebentzio komunitariorako talde teknikoak mantentzeko laguntzak, 8.000 biztanletik gorako herrietako toki-erakundeek (udalak, mankomunitateak edo partzuergoak) eskuratu ahal izango dituzte, betiere, drogamendekotasunei buruzko toki-plana onetsita badute edo egiten ari badira.

Halaber, adikzio-gaien talde teknikorik eratzeko behar besteko ahalmenik ez duten 8.000 biztanletik beherako udalerriei begira, honako entitate hauek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek:

a) Foru-aldundiek, baldin eta udalerri-multzo bateko biztanleen beharrei erantzuteko teknikariak badituzte eta baldintza hauek betetzen badituzte:

- Udalerri-multzo horrek mankomunitaterik ez osatzea (kasu horretan mankomunitatea bera izango litzateke hartzailea).

- Artatutako populazioa 8.000 biztanlekoa baino handiagoa izatea.

b) Hurbileko beste herri batzuen beharrei erantzuten dieten teknikariak dituzten Udalak, baldin eta herri horien populazioa zuzenbideko 8.000 biztanletik gorakoa bada.

2. Adikzioen prebentzio komunitariorako talde teknikoen funtzio nagusia, Agindu honen 15.2. artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, drogamendekotasunen arloko prebentzio, asistentzia eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 4., 36.4. eta 37.2. artikuluek aipatzen duten Adikzioen Tokiko Planean finkatutako helburuak betetzea da.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Irabazi asmorik ez dueten elkarteak
Prozeduraren eskakizunak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

     

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: ¿ Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99) ¿ Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) ¿ Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00 Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Azken zerga-ekitaldietan Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak - Minimis" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

Aurrekontuko zuzkidura
986.601 euros
Prestazio ekonomikoa

Muga

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzei esleitutako baliabide ekonomikoen zuzkidura aurkeztutako eskaerei erantzuteko behar bestekoa ez bada, hau da, 17. artikuluan baimentzen den gehienezko kopuru nahikoa ez bada edo eskatutako kopurua baino txikiagoa bada, dagoen kopurua banatu egingo da eskaeren artean, behar besteko funtsa balego jaso beharko luketen hainbatekoan.

Osasun Sailak, 2014. urteari dagokion aipatutako talde teknikoetako langileen kostuaren %75 finantzatu ahal izango du. Portzentaje hori aplikatzeko oinarria ez da ezein kasutan ondokoak baino handiagoa izango:

- Lanaldi osoko goi-mailako teknikaria: 45.470,00 euro (Gizarte Segurantzaren gastuak barne)

- Lanaldi osoko erdi-mailako teknikaria: 37.245,00 euro (Gizarte Segurantzaren gastuak barne)

- Lanaldi osoko langile administraria: 30.024,00 euro (Gizarte Segurantzaren gastuak barne)

Ordainketa-modua:

Ordainketa zatikatua izango da. Lehenengo % 80, diru-laguntza ematean ordainduko da, eta gainerako % 20a, berriz, ekitaldia amaitu ondoren eta dagokion toki-erakundean fede publikoa duen pertsonak aldez aurretik egiaztagiria aurkeztu ondoren. Egiaztagiri horretan,talde teknikoak osatu dituzten langileen datuak, eskabidea aurkezterakoan eskatu zirenak, eta talde tekniko horien kontratazioaren ondoriozko guztizko kostu ekonomikoa jasoko dira. Egiaztagiri hori 2015eko martxoaren 1a baino lehenago aurkeztu behar da.

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzea erlaitzetan zehazten diren bideetako edozein erabiliz abiarazi daiteke (presentziala eta elektronikoa). Izapidetzea bide batetik edo bestetik abiarazteak ez du esan nahi izapidetzearekin bide horretatik jarraitu behar denik. Izapidetzearen jarraipena, hautatutako bidea presentziala baldin bada, fitxa honetan zehazten da. Hautatutako bidea telematikoa baldin bada, berriz, Nire kudeaketak ataletik jarraitu behar da izapidetzea.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Diru-laguntzaren berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Diru-laguntzaren xedea bete dela justifikatu ahal izateko, eta jasotako dirua behar bezala aplikatu dela justifikatu ahal izateko, erakundeek hemen agertzen den dokumentazioa paperean edo elektronika bidez aurkeztuko dute.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Ebazteko epea
2014ko azaroaren 30a baino lehen ebatzi behar dira Agindu honen bidez emango diren diru-laguntza eskabideak.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoari buruzko informazioa

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    •  Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  Hilabete 1.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    •  Zer errekurtso jar dezakezu gero?

     Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak