Lanhitz diru-laguntza deialdia

LABURPENA
Titulua:
Lanhitz diru-laguntza deialdia
Xedea:

Entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2012an euskararen erabilera eta presentzia areagotzea

Diru kopurua:

2.285.000 €

Araudia:
  • AGINDUA, 2012ko maiatzaren 9koa (EHAA Zk. 102/2012)

    AGINDUA, 2012ko maiatzaren 9koa, Kultura sailburuarena, entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2012an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak (LANHITZ) ematea arautzen duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura
Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura
Egitura atal ebazlea:
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbao:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbao, (Bizkaia)
  • Donostia-San Sebastián:
    Andia, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte (abuztuan 14:30 arte).
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
  •  Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzan: Natxo Mosteiro (945 018115), Itziar Gallastegi (945 018115) eta Edurne Pérez de San Román (945 018105). Ordutegia: 08:00-16:30 urritik maiatzera eta 08:00-14:30 ekainetik irailera.
  • Helbide elektronikoa: lanhitz@ej-gv.es
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Eskuz esku aurkeztu nahi izanez gero:

Eusko Jaurlaritza

  • Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbao:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbao, (Bizkaia)
  • Donostia-San Sebastián:
    Andia, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte (abuztuan 14:30 arte).

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzea

Deialdi honen helburua entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2012an euskararen erabilera eta presentzia areagotzea da. Diruz lagunduko dira lehen erabilera-planaren diseinua edota 2012ko kudeaketa-planak. Diseinua aurkeztuz gero, kudeaketa-plana ere aurkeztu behar da. Diseinua diruz lagundu ahalko da eskatzaileak lehenago diru-laguntzarik jaso ez badu, ez diseinurako, ez kudeaketa-planerako.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

1.- Hauek dira laguntza-modalitate honen hartzaileak: Europar Batasuneko naziotasuna edo helbide soziala edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen edozein estatutakoa duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak, baldin eta gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa badute eta indarreko legeriaren arabera eratuta badaude eta, edozein dela ere haien eraketa juridikoa, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten lantokien titularrak edo kudeatzaileak badira.

2.- Deialdi honetatik baztertuko direnak:

a. Herri administrazio batek edo gehiagok jarritako kapitala denetara entitatearen kapital sozial osoaren erdia baino gehiago duten entitateak.

b. Euskalduntzen edo euskara-planen aholkularitza-lanetan nagusiki jarduten dutenak.

1.- Eskatzaile guztiek, Erreferentzia Marko Estandarrari jarraiki (EME aurrerantzean), aplikagarri zaizkien 3. mailako osagai guztien hizkuntza-egoera zehaztu beharko dute eta urteko planerako helburuak (epe labur eta ertainera) ere zehaztu beharko dituzte, Planhitz aplikazio informatikoa jarraibideen arabera betez.

2.- Pertsona/Entitate eskatzaileek, aipatutako aplikazioaren bidez, EME ereduaren arabera aurkeztuko dute kudeaketa-plana (urteko planaren barruko ekintzak atala behar bezala betez). Plan guztiek EMEren lehendabiziko hiru ardatzetatik bi ardatz jorratu behar dituzte, gutxienez. Halaber, euskara-koordinatzailea edota euskara-batzordea izan behar dute.

3.- Entitate eskatzailearen aginte exekutibo gorena duen organoak onartu behar du urteko kudeaketa-plana agindu honen II. eranskinean ageri den agiria betez. Legezko ordezkariak sinatu beharko du aurkeztutako plana entitatearen aginte exekutibo gorena duen organoak aztertu eta onartu egin duela adieraziz.

Diru-laguntzak jasotzeko baldintzak:

1.- Proiektuaren auto-finantzazioa gutxienez % 40koa izatea.

2.- Entitateak bere jarduerak 12. artikuluan zehaztutakoaren arabera aurkeztu behar ditu.

3.- Diru-laguntzaren jasotzaile direnek diruz lagundutako programa, proiektu edo jardueren ondorioz agerpen publikoetan erabiltzeko diren iragarki-txarteletan, argazkietan eta gainerako material idatzietan, entzunezkoetan eta elektronikoetan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskainitako babesa adierazi beharko dute, horretarako logotipo normalizatua erabiliz. Arestian zerrendatutako material horiek guztiek gutxienez euskaraz egon beharko dute.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

2.285.000 €

Muga:

Entitate bakoitzak gehienez 50.000 euro jasoko ditu deialdiaren kapitulu honetan zehazten diren modalitate bakarrera edo bietara aurkeztuta ere.

Edozein modutan ere, herri-aginteek orotara 17.2 artikuluan jasotzen den aurrekontu araztuaren gaineko % 60ko diru-laguntza esleituko dute, gehienez ere.

Ez da esleituko 2.000 eurotik beherako diru-laguntzarik eta balorazio-fasean gutxienez 40 puntu lortu dituzten egitasmoak bakarrik lagunduko dira diruz.

Ordainketa modua:

Esleitutako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko laurogei (% 80) ordainduko da, diru-laguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeia (% 20) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera egin eta dokumentuak aurkeztea
Eskaera egin eta dokumentuak aurkeztea:
Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-orriarekin batera dokumentazioa aurkezteko jarraibideetan jasotako dokumentuak aurkeztu behar dira.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
I. eranskina. Eskabide-orria (Eskaera)

Eskatzaileak diru-laguntza eskatzeko beharrezkoa den dokumentazioarekin batera behar bezala beteta aurkeztu beharrekoa duen txantiloia da.

II. eranskina. Entitate eta proiektuaren inguruko beste datu batzuk (Laguntza emateko dokumentua)

Eskabide-orriarekin batera aurkeztu behar da eranskin hau eta bertan honelako informazioa eman behar da: jarduera-mota, euskara planaren onarpena, hizkuntzen kudeaketa entitatean, lan-praktikak euskaraz, gastuen eta diru-sarreren aurrekontu xehatua, aukeratutako justifikazio-mota eta eskabidearekin batera aurkeztutako agirien zerrenda

III. eranskina. Berrikuntza eta web 2.0 egitasmoei buruzko txostena (Laguntza emateko dokumentua)

Berrikuntza edota euskararen erabilera sustatzeko web 2.0 proiekturik aurkeztuz gero, entitateak proiektu bakoitzaren memoria-txostena aurkeztu beharko du.

IV. eranskina. Adierazle-sorta (Laguntza emateko dokumentua)

Pertsona edo entitate eskatzaileak adierazle-sorta aurkez dezake, adierazleak definituta izanez gero. Horretarako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak prestatutako IV. eranskina erabil dezake.

Dokumentazioa:
  • Eskabidea egiteko aurkeztu beharreko dokumentuak

    a) Pertsona edo entitate eskatzailearen inguruko dokumentazioa:

    1) Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero, ondorengo hauek egiaztatu beharko ditu:

    • Eskatzailearen nortasuna.
    • Autonomoen Erregistroan edo dagokion elkargo profesionalean alta emanda dagoela.
    • Jarduera Ekonomikoen zerga-ordainketan alta emanda dagoela.

    2) Eskatzailea pertsona juridiko pribatua izanez gero: entitate bakoitza legez eratuta dagoela, legezko ordezkaria zein den eta ordezkaritza hori egiteko lege ahalmenak dituen pertsona eskatzailearen jarduna zein arauren menpean dagoen.

    3) Lehen eta bigarren ataletan aipatutako dokumentazioa EAEko Administrazio Orokorrean aurkeztu izan bada eta eskaera egitean indarrean badago, eskabide-orrian dokumentazioaren ordezko adierazpena markatu ahal da eta noiz eta non aurkeztu zen dokumentazioa adierazi.

    4) Administrazio honetako erregistroetan dauden fundazioak, elkarteak edo kooperatibak badira, ofizioz konprobatuko du Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak eta I. eranskinean hau adieraztea nahikoa izango da. Kasu horretan ez da goian aipatutako dokumentazioa aurkeztu behar.

    5) Eskabide-orria sinatzen duenak bere izenean egiten ez duenean edo eskatzailea pertsona juridikoa denean, sinatzen duen pertsonak indarrean dauden lege-ahalmenak aurkeztu beharko ditu.

    6) Laguntza-deialdian parte hartu nahi duen orok agindu honi lotutako I. eta II. eranskinak bete beharko ditu. Azken honetan, zein jardueratarako aurkeztu nahi duten zehaztuko dute eskatzaileek (bi jarduerak markatzea posible da, betiere aurreko urteetan xede hauetako baterako ere Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren diru-laguntzarik jaso ez badu eskatzaileak).

    b) Jardueraren inguruko dokumentazioa:

    1) Jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehatua (II. eranskina).

    2) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak prestatutako aplikazio informatikoa (Planhitz) era egokian beteta. Erabiltzaile berriek Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzarekin harremanetan jarri behar dute Planhitz aplikazioan alta emateko. Erabiltzaile-aldaketa guztiak Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzari jakinaraziko zaizkio, Lanhitz web gunean (http://www.euskara.euskadi.net/lanhitz) dagoen alta emateko fitxaren bidez.

    3) Berrikuntza edota euskararen erabilera sustatzeko web 2.0 proiektuak aurkeztuz gero, proiektu bakoitzaren txostena (III. eranskina).

    4) Beharrezkotzat joz gero, EMEren 4. ardatza lantzeko egingo dituzten ekintzen inguruko informazio osagarria ere aurkez dezakete eskatzaileek eta aintzat hartuko da planaren balioespenean.

    5) Pertsona edo entitate eskatzaileak adierazle-sistema aurkez dezake, adierazleak definituta izanez gero. Horretarako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak prestatutako IV. eranskina erabil dezake.

    c) Ordainketa egiteko dokumentazioa:

    1) Hirugarrenaren alta: laguntza eskatzen duen pertsona/entitatea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datua aldatu nahi baditu, Euskadi.net atarian eskuragarri duen Eusko Jaurlaritzako hirugarrenaren altari buruzko orria aurkeztu beharko du.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
I. eranskina. Eskabide-orria

Eskatzaileak diru-laguntza eskatzeko beharrezkoa den dokumentazioarekin batera behar bezala beteta aurkeztu beharrekoa duen txantiloia da.

II. eranskina. Entitate eta proiektuaren inguruko beste datu batzuk

Eskabide-orriarekin batera aurkeztu behar da eranskin hau eta bertan honelako informazioa eman behar da: jarduera-mota, euskara planaren onarpena, hizkuntzen kudeaketa entitatean, lan-praktikak euskaraz, gastuen eta diru-sarreren aurrekontu xehatua, aukeratutako justifikazio-mota eta eskabidearekin batera aurkeztutako agirien zerrenda

III. eranskina. Berrikuntza eta web 2.0 egitasmoei buruzko txostena

Berrikuntza edota euskararen erabilera sustatzeko web 2.0 proiekturik aurkeztuz gero, entitateak proiektu bakoitzaren memoria-txostena aurkeztu beharko du.

IV. eranskina. Adierazle-sorta

Pertsona edo entitate eskatzaileak adierazle-sorta aurkez dezake, adierazleak definituta izanez gero. Horretarako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak prestatutako IV. eranskina erabil dezake.

Eskabidea egiteko aurkeztu beharreko dokumentuak

a) Pertsona edo entitate eskatzailearen inguruko dokumentazioa:

1) Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero, ondorengo hauek egiaztatu beharko ditu:

Eskatzailearen nortasuna.

Autonomoen Erregistroan edo dagokion elkargo profesionalean alta emanda dagoela.

Jarduera Ekonomikoen zerga-ordainketan alta emanda dagoela.

2) Eskatzailea pertsona juridiko pribatua izanez gero: entitate bakoitza legez eratuta dagoela, legezko ordezkaria zein den eta ordezkaritza hori egiteko lege ahalmenak dituen pertsona eskatzailearen jarduna zein arauren menpean dagoen.

3) Lehen eta bigarren ataletan aipatutako dokumentazioa EAEko Administrazio Orokorrean aurkeztu izan bada eta eskaera egitean indarrean badago, eskabide-orrian dokumentazioaren ordezko adierazpena markatu ahal da eta noiz eta non aurkeztu zen dokumentazioa adierazi.

4) Administrazio honetako erregistroetan dauden fundazioak, elkarteak edo kooperatibak badira, ofizioz konprobatuko du Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak eta I. eranskinean hau adieraztea nahikoa izango da. Kasu horretan ez da goian aipatutako dokumentazioa aurkeztu behar.

5) Eskabide-orria sinatzen duenak bere izenean egiten ez duenean edo eskatzailea pertsona juridikoa denean, sinatzen duen pertsonak indarrean dauden lege-ahalmenak aurkeztu beharko ditu.

6) Laguntza-deialdian parte hartu nahi duen orok agindu honi lotutako I. eta II. eranskinak bete beharko ditu. Azken honetan, zein jardueratarako aurkeztu nahi duten zehaztuko dute eskatzaileek (bi jarduerak markatzea posible da, betiere aurreko urteetan xede hauetako baterako ere Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren diru-laguntzarik jaso ez badu eskatzaileak).

b) Jardueraren inguruko dokumentazioa:

1) Jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehatua (II. eranskina).

2) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak prestatutako aplikazio informatikoa (Planhitz) era egokian beteta. Erabiltzaile gerriek Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzarekin harremanetan jarri behar dute Planhitz aplikazioan alta emateko. Erabiltzaile-aldaketa guztiak izkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzari jakinaraziko zaizkio. Lanhitz web gunean (www.euskara.euskadi.net/lanhitz) dagoen alta emateko fitxaren bidez.  

3) Berrikuntza edota euskararen erabilera sustatzeko web 2.0 proiektuak aurkeztuz gero, proiektu bakoitzaren txostena (III. eranskina).

4) Beharrezkotzat joz gero, EMEren 4. ardatza lantzeko egingo dituzten ekintzen inguruko informazio osagarria ere aurkez dezakete eskatzaileek eta aintzat hartuko da planaren balioespenean.

5) Pertsona edo entitate eskatzaileak adierazle-sistema aurkez dezake, adierazleak definituta izanez gero. Horretarako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak prestatutako IV. eranskina erabil dezake.

c) Ordainketa egiteko dokumentazioa:

1) Hirugarrenaren alta: laguntza eskatzen duen pertsona/entitatea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datua aldatu nahi baditu, Euskadi.net atarian eskuragarri duen Eusko Jaurlaritzako hirugarrenaren altari buruzko orria aurkeztu beharko du.  

Elektronikoa
Aplikazioak:

Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Diru-laguntzaren justifikazioa
Diru-laguntzaren justifikazioa:
Justifikazioa 2013ko urtarrilaren 31ra arte egin daiteke. Onuradun guztiek justifikatu behar dute diru-laguntza. Horretarako V. eranskina aurkeztu behar da ezinbestean. Justifikazio kontu erraztuaren bidez justifikatzea aukeratu dutenek VI. eranskina ere aurkeztu beharko dute.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
V. eranskina. Emandako diru-laguntza justifikatzeko inprimakia (Laguntza emateko dokumentua)

Diruz lagundutako jardueren behin betiko balantze ekonomikoa, 2012. urteko diru-sarrerak eta -irteerak V. eranskinaren arabera zehaztuz eta erakunde publiko nahiz pribatuetatik jasotako beste diru-laguntzen aipamena eginez, Kultura Sailak esleitutakoa ere adierazita. Entitateak Kultura Sailak emandakoaz gain beste diru-laguntzarik jaso ez badu, horren adierazpena egingo du V. eranskinean bertan, erantzukizunpeko adierazpenetan. Lan-praktikarik egin bada, horiei buruzko informazioa ere eman beharko da. Gainera, justifikazioan aurkeztutako agiri guztiak zerrendatuko dira eranskinean bertan.

VI. eranskina. Justifikazio-kontu erraztua (Laguntza emateko dokumentua)

Justifikazioa justifikazio-kontu erraztuaren arabera ere egin ahal izango da, eskabidea egiterakoan II. eranskinean aukera hori hautatuz gero. Hau hautatu bada, ez da beharrezkoa izango jatorrizko fakturak eta gainontzeko ordainketa-agiriak aurkeztea, nahikoa izango da eranskinean behar bezala zerrendatzea. Hala eta guztiz ere, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak aurrerago eska dezake jatorrizko ordainketa-agiriak aurkezteko.

VII. eranskina. Berrikuntza edota web 2.0 proiektu(ar)en memoria-txostena (Laguntza emateko dokumentua)

Berrikuntza edota euskararen erabilera sustatzeko web 2.0 proiekturik eginez gero, memoria-txostena aurkeztu beharko da (VII. eranskina). Honako hauek bildu beharko ditu:

  • Egindako jardueren azalpena.
  • Erabilitako giza baliabideak, baliabide ekonomiko eta materialen deskribapena.
  • Helburuen ebaluazioa.
VIII. eranskina (Laguntza emateko dokumentua)

Diruz lagundutako proiektuan itzulpenik, ikastarorik edota bestelako gasturik egonez gero, eranskin honetan eman behar da egindakoaren berri.

Dokumentazioa:
  • Justifikazio garaian aurkeztu beharreko dokumentuak
    • Planhitz aplikazio informatikoko "ebaluazio-atala" behar bezala beteta.
    • Itzuli edo egokitutako testuen ale bana eta jatorrizkoen ale bana euskarri informatikoan eta testu hauen zerrenda (VIII. eranskina).
    • Onuradunak euskaratutako edota euskaraz sortutako aplikazio informatikoa(k) HPSk IKT inbentarioan jasoa izatea nahi badu, aplikazio bakoitzeko IKT fitxa bana, euskaraz eta gaztelaniaz eta euskarri informatikoan.
    • Hizkuntza trebakuntzan egindako ikastaroei buruzko txostena (VIII. eranskina).
    • Euskara-batzordearen bileren akten kopia euskarri elektronikoan.
    • "Bestelako gastuak" kontzeptupean egindako ekintzen zerrenda (VIII. eranskina).
    • Justifikazio kontu erraztuaren bidea aukeratu ez duten onuradunek gastuen eta ordainketen justifikazio-agiriak aurkeztu behar dituzte Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzan (gutxienez aurrekontu araztua justifikatzeko beste faktura).
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
V. eranskina. Emandako diru-laguntza justifikatzeko inprimakia

V. eranskina.

Diruz lagundutako jardueren behin betiko balantze ekonomikoa, 2012. urteko diru-sarrerak eta -irteerak V. eranskinaren arabera zehaztuz eta erakunde publiko nahiz pribatuetatik jasotako beste diru-laguntzen aipamena eginez, Kultura Sailak esleitutakoa ere adierazita. Entitateak Kultura Sailak emandakoaz gain beste diru-laguntzarik jaso ez badu, horren adierazpena egingo du V. eranskinean bertan, erantzukizunpeko adierazpenetan. Lan-praktikarik egin bada, horiei buruzko informazioa ere eman beharko da. Gainera, justifikazioan aurkeztutako agiri guztiak zerrendatuko dira eranskinean bertan.

VI. eranskina. Justifikazio-kontu erraztua

Justifikazioa justifikazio-kontu erraztuaren arabera ere egin ahal izango da, eskabidea egiterakoan II. eranskinean aukera hori hautatuz gero. Hau hautatu bada, ez da beharrezkoa izango jatorrizko fakturak eta gainontzeko ordainketa-agiriak aurkeztea, nahikoa izango da eranskinean behar bezala zerrendatzea. Hala eta guztiz ere, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak aurrerago eska dezake jatorrizko ordainketa-agiriak aurkezteko.

VII. eranskina. Berrikuntza edota web 2.0 proiektu(ar)en memoria-txostena

Berrikuntza edota euskararen erabilera sustatzeko web 2.0 proiekturik eginez gero, memoria-txostena aurkeztu beharko da (VII. eranskina). Honako hauek bildu beharko ditu:

  • Egindako jardueren azalpena.
  • Erabilitako giza baliabideak, baliabide ekonomiko eta materialen deskribapena.
  • Helburuen ebaluazioa.

VIII. eranskina

Diruz lagundutako proiektuan itzulpenik, ikastarorik edota bestelako gasturik egonez gero, eranskin honetan eman behar da egindakoaren berri.

Justifikazio garaian aurkeztu beharreko dokumentuak

Planhitz aplikazio informatikoko "ebaluazio-atala" behar bezala beteta.

Itzuli edo egokitutako testuen ale bana eta jatorrizkoen ale bana euskarri informatikoan eta testu hauen zerrenda (VIII. eranskina).

Onuradunak euskaratutako edota euskaraz sortutako aplikazio informatikoa(k) HPSk IKT inbentarioan jasoa izatea nahi badu, aplikazio bakoitzeko IKT fitxa bana, euskaraz eta gaztelaniaz eta euskarri informatikoan.

Hizkuntza trebakuntzan egindako ikastaroei buruzko txostena (VIII. eranskina).

Euskara-batzordearen bileren akten kopia euskarri elektronikoan.

"Bestelako gastuak" kontzeptupean egindako ekintzen zerrenda (VIII. eranskina).

Justifikazio kontu erraztuaren bidea aukeratu ez duten onuradunek gastuen eta ordainketen justifikazio-agiriak aurkeztu behar dituzte Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzan (gutxienez aurrekontu araztua justifikatzeko beste faktura).

Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/05/26 - 2012/06/25
Aurkezteko epe-muga:

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean, hau da, 2012ko ekainaren 25a.

Ebazteko epea:

Ebazpena, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko zaie.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
10/12/2012