Jardunaldiak, kongresuak eta antzeko ekitaldiak antolatzeko laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Lan eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Gizarte Ongizate Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea da 2009rako deialdia egitea jardunaldiak, kongresuak eta antzeko ekitaldiak antolatzeko laguntzetarako, gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan aurrez ikusi baitira.
Gizarte-zerbitzuen arloko informazioa eta esperientziak trukatzeko jardunaldiak, kongresuak eta antzeko ekitaldiak antolatzeko jarduerek jaso ahal izango dituzte laguntzak.


Nori Zuzendua

Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte indarrean dagoen legeriaren arabera osatutako irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu eta erakunde publikoek, baldin eta ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan eta hura garatzeko Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen barruan, jardunaldiak, kongresuak eta antzeko ekitaldiak antolatzen badituzte. Horretarako, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek dagokien Erregistroan erregistratuta egon beharko dute.
Agindu honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira erakundeen jarduerak eta programak, baldin eta nagusiki ondoko politika-motetara bideratzen badira: laneratze eta enplegura, eta horiek sustatzera; droga mendekotasunaren eta inmigrazioaren arloetako prebentzio, laguntza eta gizarteratzera; osasunaren, hezkuntzaren eta kulturaren arloetako jarduketetara; familia esku-hartzera, baldin eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak familiaren alorrean diruz laguntzen dituen programa eta jardueratako alorrekoa bada, eta oro har, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren zuzeneko eskumenekoa ez den jarduera edo programa oro.
Dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, ezin dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortuta dauden pertsona edo erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioan erortzeagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere.


Diru kopurua

189.089,00€


Araudia
  • 133/2002 Dekretua, ekainaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituena.
  • AGINDUA,2009ko otsailaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotako laguntza batzuetarako deia egiten duena 2009rako; hain zuzen ere, jardunaldiak, kongresuak eta antzeko ekitaldiak antolatzeko laguntzetarako.

Harremanak norekin

Informazioa: 945019394 eta 945019405.


Erantsi beharreko agiriak
  • Eskaera-orria (I. eranskina) behar bezala betea.
  • Erakundearen Estatutuen kopia (Gizarte Ongizateko Zuzendaritzan dagoeneko ez badaude), baita estatutuetan egindako aldaketena ere.
  • Identifikazio fiskaleko kodearen fotokopia.
  • Hirugarren Interesdunaren Datuen Altaren inprimakia, baldin eta Hirugarrenaren Datuetan alta emanda ez badaude, edota alta emanda egonik, erakundearen kontu korrontea edo erakundeari buruzko beste edozein datu aldatzen badute (II. eranskina).
  • Dagozkion Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiri eguneratuak edo kopia konpultsatuak, zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen dutenak. Irabazi-asmorik gabeko Erakundeak Gizarte Segurantzaren sisteman enpresaburu gisa inskribatuta ez badaude, Erakunde horien legezko ordezkariak sinatutako idazki bat aurkeztu beharko dute (III. Eranskina). Idazki horretan adierazi beharko dute Gizarte Segurantzari edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemei dagozkien betebeharrak eguneratuta dituztela.
  • Helburu berarekin eskatutako, jasotako edo izapidetutako beste diru-laguntza batzuei buruz Erakunde eskatzailearen arduradunak egindako zinpeko aitorpena, baita dagokion zenbatekoa ere (IV. Eranskina).
  • Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudela ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki (V. Eranskina).

Erakunde batek eskaera bat baino gehiago aurkezten badu, eskaera guztien dokumentazio komuna behin bakarrik aurkeztu beharko du.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009/03/04 - 2009/04/04


Eskabideak aurkezteko lekua

Diru-laguntza eskariak aurkezteko hilabete bateko epea izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Eskariak Gizarte Ongizateko Zuzendaritzara igorriko dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria/Gasteiz), Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen den eran (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).


Tramiteen deskripzioa

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Ongizateko zuzendariak Ebazpen Proposamena aztertutakoan, diru-laguntza horiek Ebazpen bidez ematea ebatziko du eta erakunde interesdunei hala jakinaraziko die, Agindu hau indarrean jartzen denetik gehienez ere sei hilabeteko epean. Proposamen horretan Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.7. artikuluan ezarritako edukiez gain, onartu den aurrekontuaren zenbatekoa ere azalduko da.


Egitura Atal Ebazlea

Gizarte Ongizateko Zuzendaria


Ebazteko epea

Agindua indarrean jartzen denetik sei hilabete



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

EMANDAKO DIRULAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO ERANSKINA


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

02/03/2009