Ikerkuntza komisionatuko proiektuetarako deialdia

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Osasuna eta Kontsumoa


Egitura atal kudeatzailea

Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritza


Xedea

Ikerketa taldeen lanerako ildo eta ekimenak sustatzea erakunde publiko zein pribatuetan eta, zehazkiago, teknologia sanitarioen ebaluazioari eta EAEko osasun zerbitzuei buruzko ikerketa.


Nori Zuzendua

Laguntza eskatu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko erakunde publiko zein pribatuek, honako hauek barne hartzen direlarik: ospitaleak, lehen mailako atentzioko zentroak, unibertsitateak, Ikerkuntza zentroak, elkarte zientifikoak, fundazioak, administrazio sanitarioa, zerbitzu sanitarioak hornitzen dituzten enpresak, eta abar.

Halaber, beren jarduera profesionala EAEan garatzen duten osasuneko profesionalek, baldin zerbitzu sanitarioei buruzko ikerketa sanitarioaren arloan jardunbide errotu bat kreditatzen badute eta eginkizun horretarako baliabide material eta giza baliabidezko gutxieneko antolamendu bat badaukate.

Erakunde edo pertsona eskatzailea ezingo da egon penal edo administratiboko zigortua, diru laguntzak edo bestelako laguntzak lortzeko aukeraren galerarekin, ez eta horretarako ezgaitzen duen debeku legalen baten nahastua ere, sexu arrazoiengatiko diskriminazioagatik, adibidez.


Diru kopurua

Laguntzak emateko programaren zenbatekoa 312.000 eurokoa da guztira. Horietatik 96.000 euro 2010. urterako gordetzen dira.
Agindu honetan ezarritako erregimenaren babespean emango diren laguntzen zenbatekoak, eskabidean aurkeztutako aurrekontuaren defizitaren ehuneko ehun (% 100) lortu ahal izango du, baina proiektu bakoitzeko ez du hogeita lau mila (24.000) euroko kopurua gaindituko.
Salbuespen gisa zenbait proiekturen finantziazioa iritsi ahal izango da aipatu duguna baino zenbateko altuagora, entitate handiagoko proiektuak direlako honako irizpide hauen arabera: helburuen sakontasuna, konplexutasun metodologikoa, garatuko den proiektuaren zailtasuna, pertsonala kontratatzeko eta/edo zerbitzu espezializatuak subkontratatzeko eta beharrizan handiagoa, orobat zabalkunde aktiboa burutzeko premiatik eratorritako beste baliabide batzuei dagokienez.


Araudia 

2009ko martxoaren 31ko agindua, Osasun sailburuarena, teknologien ebaluazioaren eta sanitate zerbitzuen alorreko hainbat gai ikerketa komisionatuan lantzeko laguntzetarako deia egiten duena.


Harremanak norekin

Teknologia Sanitarioen Ebaluazio Zerbitzua. Osteba.
Tfnoa. 945 01 92 49 edo 945 01 92 50


Erantsi beharreko agiriak
  • Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zentroek bai eta Osasun Sailekoek ere deialdi honetarako beren eskabideak Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioaren bidez aurkeztuko dituzte.
    Eskabideak zentroko ordezkari legalaren eta ikertzaile nagusiaren sinadura eduki behar du eskabide inprimakian (II. eranskina), bai eta talde ikertzaileko gainerako kide guztiena ere, parte hartzeko ados daudelako froga gisa.
    Eskabidearekin, gainera honako hauek aurkeztuko dira:
    • Ikerkuntza proiektuaren memoria (III. eranskina).
    • Ikertzaile taldeko kideetako bakoitzaren curruculuma, eredu normalizatuan (IV. eranskina).
    • Ikertzaile nagusiaren NANaren fotokopia.
    • Beste finantziazio iturri batzuei eskaturiko eta, dagokion kasuan, helburu bererako emandako kantitateei buruzko zinpeko aitorpena. (V. eranskina).
  • Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari ez dagozkion zentroek eta 1.3 artikuluan aipatu diren profesionalek beren eskabideak zuzenean aurkeztu ahal izango dituzte, edo, beren ikerkuntza jarduerak eskubide pribatuko fundazio baten bidez gestionatzen dituzten kasuan, beronen bitartez, eskabideari aurkezteko baimena gehituz, eta zentroa edo fundazioa legalki ordezkatzen duen pertsona arduratuko da eskabidea bidaltzeaz.
    Atalean aipatu denari, gainera, honako dokumentazio hau gehitu beharko zaio:
    • Elkarteen Erregistroko edo, behar izanez gero, dagokion Erregistro Publikoko inskripzio ziurtagiriaren kopia. 1.3 artikuluan aipatzen den pertsonal sanitarioaren kasuan, zerbitzu sanitarioen arloan garatu duen ikerkuntza lan sanitarioa kreditatzen duen dokumentazioa (curriculum vitae) eta proposatzen den ikerketa proiektua burutzeko dauzkan baliabide materialen eta giza baliabideen zerrenda.
    • Identifikazio Fiskaleko Kodea eman zaiola egiaztatzen duen agiriaren fotokopia.
    • Ogasuneko Delegazioak emaniko ziurtagiria, erakunde edo pertsona eskatzaileak zerga obligazioak ordainduta dituela edo ez dituela zertan ordaindu behar egiaztatzen duena.
  • Erakunde edo pertsona eskatzaileak zentroko ordezkari legalaren edo osasuneko profesionalaren zinpeko aitorpen bat aurkeztu behar du zera ziurtatuz, zentro hori edo osasuneko profesional hori ez daudela penal edo administratiboko zigortuak, diru laguntzak edo bestelako laguntzak lortzeko aukeraren galerarekin, ez eta horretarako ezgaitzen duen debeku legalen baten nahastua ere, sexu arrazoiengatiko diskriminazioagatik, adibidez (VI. eranskina).
  • Baldin zentro eskatzailea (edo 1.3 artikuluan aipatzen diren profesionalak) proiektua burutuko den leku bera ez bada, zentro eskatzaileak, eskabidearekin batera, idazki bat aurkeztuko du proiektua burutuko den zentroa legalki ordezkatzen duen pertsonak izenpetua, proiektua garatzeko baimena emanez (VII. eranskina).
  • Eredu normalizatuak (II. eranskina), (III. eranskina), (IV. eranskina), (V. eranskina), (VI. eranskina) eta (VII. eranskina) bete ahal izango dira bide elektronikoz, Ostebaren web gunearen bitartez: www.osanet.euskadi.net/osteba dena dela, behin inprimatu ondoren paperezko euskarrian aurkeztu beharra dago, eskatzen den gainerako dokumentazioarekin batera.
  • Deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzea, edota datuak ezkutatzea, aldatzea edo eskatzen den informazioaren edozein manipulazio eskabidea bazter uzteko kausa izango da, beste eremu batzuetan ondoriozta litezkeen erantzukizunen kaltetan izan gabe.

Eskabideak Aurkezteko Epea

2009ko apirilaren 30tik 2009ko maiatzaren 29ra.


Eskabideak aurkezteko lekua

OSASUN PLANGINTZA ETA ANTOLAMENDUKO ZUZENDARITZA
K/ Donostia-San Sebastián, 1
01010, Vitoria-Gasteiz

Halaber, eskabideak aurkeztu ahal izango dira azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio eta Araubide Juridikoei eta Administrazio Prozedura Erkideari dagokionak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen erredakziokoan, bere 38.4 artikuluan adierazten dituen gainerako formetan ere.


Tramiteen deskripzioa

Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritzak gauzatuko ditu izapideak, Osasun Sailburuak horretarako izendatuko duen Balorazio Batzordearen proposamena kontuan hartuz.


Egitura Atal Ebazlea

Osasun Sailburuordeak ebazten du.


Ebazteko epea

6 hilabete, agindua indarrean egoten hasten den egunetik kontatzen hasita.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Deialdi aginduaren II eranskina, III eranskina, IV eranskina, V eranskina, VI eranskina, VII eranskina, VIII eranskina, eta IX eranskina.


Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

On-Line eskabidea


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

22/02/2009