Innotek Programa, Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako proiektuak egiten laguntzeko. 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Teknologia Zuzendaritza


Xedea

Enpresen lehiakortasuna hobetzea, produktuak eta prozesuak hobetzeko I+G+Bko jarduerak barne hartzen dituzten Proiektuak sustatuta, baita I+G+Bko jarduera horien eraginkortasuna areagotzeko Ekintza Lagungarriak sustatuta ere.


Nori Zuzendua

Honako hauek dira erakunde onuradunak:
- Enpresak (Txikiak, Ertainak eta Handiak).
- Fundazioak eta enpresa-elkarteak, legezko forma edozein izanik ere.
- ZTBESn egiaztatutako erakundeak, I+G+Bko jardueren Ekintza Lagungarriak garatzeko.


Diru kopurua

22.300.000,00 euro.


Araudia

130/2008 DEKRETUA, uztailaren 8koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari ahalmena ematen diona bere eskumen-eremuaren barruan laguntza-programak aldatu eta indargabetzeko.

AGINDUA, 2008ko azaroaren 27koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Garapen teknologiko eta berrikuntzarako proiektuak egiteko laguntza-programa arautzen duena. 2008ko abenduaren 23ko 245. EHAAn argitaratutako INNOTEK programa. (2008ko Erreforma horrek Europako Araudi berrira egokitu beharrari erantzuten dio, izan ere, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako Estatuko Laguntzei buruzko Europako Erkidegoko Esparrua indarrean jarri da).

EBAZPENA, 2009eko otsailarenaren 4koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena; horren bitartez, INNOTEK programaren (Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako proiektuak egiteko laguntza-programa) 2009eko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten da.

Marco Comunitario sobre ayudas estatales de investigación y desarrollo e innovación


Harremanak norekin

Eusko Jaurlaritza
Teknologia Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 Gasteiz
Tel.: 945 018208
E-posta:
l-segurola@ej-gv.es

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, SA (SPRI).
Alameda de Urkijo 36, 4 (Bizkaia Plaza eraikina)
8011 Bilbo
Tel.: 94 4037043
 E-posta:
mgarcia@spri.es


Erantsi beharreko agiriak

Interneten www.euskadi.net/industria helbidean INNOTEK Programari buruz eskuragarri dagoen informazioaz gain, eskatzaileek eskabidea bete eta eskatzen diren agiriak aurkeztu ahal izango dituzte horretarako finkatutako prozedura telematikoaren bidez https://www.spri.es/idi/idi/ webean.

Eskaria betetzeaz gain honako agiri hauek aurkeztu behar dira gutxienez:
a) Eskaera-orria, enpresaren informazio orokor eta guzti.
b) Enpresaren jarduerari buruzko oinarrizko datuen deskribapen-memoria.
c) Ikerketa Proiektuaren deskribapen-memoria.
d) Eskaera-egilearen ordezkaritza-ahalordearen kopia.
e) Honako datu hauek egiazkoak direla aitortzen duen zinpeko aitorpena; aitorpen horri indarreko zigor-erregimena ezarriko zaio, bai administrazio-arlokoa, baita penala ere:

 - Ogasunarekiko betebeharrak eguneratuak dituela.
 - ETEen kasuan, arau komunitarioetan ezarritako ETEen ezaugarrien definizioarekin bat datorrela.
 - Administrazio Publikoekin loturarik edo mendekotasunik ez dutela, eta ez direla Administrazio Instituzionaleko kide.
 - Debekuko edo gaitasungabetzeko prozesuren batean ez daudela sartuta.
 - Beste instituzio publikoetan edo pribatuetan, proiektu berarentzat eskatutako eta/edo emandako laguntzak.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009ko ekainaren 2ra arte.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Teknologia Zuzendaritza
Donostia kalea 1
01010 Gasteiz

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismoko Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01009 Gasteiz

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismoko Bizkaiako Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala 23
48010 Bilbo

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismolp Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, SA (SPRI)
Alameda de Urkijo 36, 4 (Bizkaia Plaza eraikina)
8011 Bilbo


Tramiteen deskripzioa

Ebazpena, Errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko Epea, jakinarazteko Modua eta publizitate-prozedura 2008ko azaroaren 27ko Aginduaren 19. artikuluan deskribatuta daude.
Laguntzak ordaintzeko prozedura 2008ko azaroaren 27ko Aginduaren 20. artikuluan zehaztuta dago.


Egitura Atal Ebazlea

Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordetza


Ebazteko epea

Argitaratzen denetik hasita, 6 hilabete.

2008KO ONURADUNAK



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak Tramitazio telematikoa
Bestelako Agiriak

Lankidetzako proiektua baldin bada:

Erakunde interesatuek eskaera bakarra aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko.

Horretaz gain, interes teknologikoarengatik, garapenean protagonismo handiagoa izateagatik, edo bestelako arrazoiren batengatik, proiektua garatzeko eta kudeatzeko ardura hartu beharko du parte-hartzaile batek, baita Administrazioarekin hitz egiteko eta harremanak izateko ardura ere, proiektuak behar bezalako martxa izan dezan; ardura horiek bere gain hartzen dituena proiektuaren burua izango da.

Zinpeko aitorpena aurkeztu behar dute bai buruak, baita gainerako enpresek ere, eta bai batak, bai besteek, ahalordetze-eskrituraren kopia aurkeztu beharko dute.


Oharrak

-


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

19/02/2009